Aurkezpena
Euskal Herriko Lurraldearen Antolamendurako Batzordea da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren organo aholku-emaile nagusia, itsasertzaren lurraldearen antolamendua eta hirigintzako jardueren esparruan.
1.-Eskumenak:
- Lurralde Antolamenduaren eta hirigintzaren politikari buruzko oinarrizko irizpideak lantzea, Euskadiko sektore publikoaren ekonomi plangintzak ezarritakoaren arabera.
- Jaurlaritzako Sail desberdinek nahiz Euskal Autonomia Erkidegoko beste Administrazioek burutzen dituzten Lurralde Plangintza eta hirigintzako jarduerak koordinatzeko beharrezko neurrien proposamena egitea.
2.-Eginkizun nagusiak:
- Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen gaineko txostenak egitea. Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak, Lurraldearen Zatiko Planak, Lurraldearen Arloko Planak.
- Hirigintzako planeamenduak behin betiko onartu aurreko txostena egitea. Hiri antolamendurako Plan Orokorrak, Planeamenduko Arau Subsidiarioak, Lurzoru urbanoak mugatzeko Proiektuak, Jarduera Programak eta Plan Bereziak.
- Baliabide Naturalen Antolamendurako Planen gaineko txostenak egitea.
- BOE etxebizitzak eraikitzeko lurzoruaren estandarrak eskualdatzeari dagokionez txostena egitea, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak baimena eman aurretik.
- Planeamenduan aurreikusitako aire libreko aldeen zedarritzea eta hirigintzako erabileraren gaineko txostena egitea ( 1976ko TRko 50. artikulua eta 133/96 Dekretua).
3.-Jardukera
Batzordeak Osoko Bilkuran eta Sekzioetan (Lurralde Historiko bakoitzeko bat) dihardu:
- Osoko Bilkura.
- Arabako Sekzioa.
- Gipuzkoako Sekzioa
- Bizkaiko Sekzioa
3.1.-Osoko bilkuraren osaera:
Lehendakaria:
- Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburua.
Lehendakariordea:
- Lurralde Antolamendu eta Biodibertsitate sailburuordea.
Bokalak:
- Ingurumen sailburuordea edo eskuordetzen duen bere Sailburuordetzako zuzendari bat.
- Ondorengo Sailetatik sailburuorde edo zuzendari kategoria duten norbait : Ogasun eta Herri Administrazio Saila; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila; Kultura Saila; Ekonomia eta Plangintza Saila; Industria, Merkataritza eta Turismo Saila;Osasun Saila; Nekazaritza eta Arrantza Saila; Garraio eta Herri-Lan Saila
- Lurralde Antolamenduko eta Biodibertsitatearen Zuzendariak.
- Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko (Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako) Lurralde Bulegoetako buruak
- Foru Aldundi bakoitzeko bi ordezkari.
- Estatuko Administrazioko ordezkari bat.
- EUDELeko hiru ordezkari, lurralde historiko bakoitzetik bat.
3.2.- Sekzioaren Osaera:
Lehendakaria:
- Lurralde Antolamendu eta Biodibertsitate sailburuordea.
Lehendakariordea:
- Lurraldearen Antolamendurako zuzendaria
Bokalak:
- Dagokion Lurralde Antolamendu eta Ingurumeneko Lurralde Bulegoko burua.
- Foru Aldundiko ordezkari bat.
- EUDEL Euskal Udalen Elkarteko ordezkari bat
4.-Txostenak egiteko epea:
EAEko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeak txostenak egin beharko ditu HIRU hilabeteko epean.