Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lurralde
 
Explicación del Nivel A de Conformidad

Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Sailburua

María del Pilar Unzalu Pérez de Eulate

Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Informazio telefonoa: 012

Sailburuordeak

  • Ingurumen Sailburuordea -  M.ª Aranzazu Leturiondo Aranzamendi andrea
  • Lurralde Plangintzaren eta Uren Sailburuordea - Ignacio Achucarro Arruabarrena jauna
  • Arrantza eta Elikagaien Industriako Sailburuordea - Juan Ramón Azkue Manterola jauna
  • Nekazaritza eta Landa Garapeneko Sailburuordea - José Luis Anda Fernández jauna

Sailaren Eginkizunak


1.- Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari:
a) Ingurumenean eragiten duten jarduerak antolatu, ebaluatu eta kontrolatzea Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari dagozkion eskumenen, esparruan, Euskal Herriko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legearekin bat etorriz.
b) Klimaren aldaketaren gaineko politika eta airearen eta lurzoruaren kalitatea babesteko politika koordinatzea.
c) Ingurumenari buruzko informazioa, parte-hartzea eta prestakuntza.
d) Biodibertsitatearen babesa.
e) Garapen iraunkorraren bermea eta sustapena.
f) Lurralde, hidrologia eta itsasertzaren plangintza.
g) Hirigintzako plangintza lurraldeko plangintzara egokitzen dela kontrolatzea, Euskal Herriko Lurraldearen Antolamendurako Batzordearen eskumenak betez.
h) Paisaien antolamendua eta babesa.
i) Lurraldeko informazioaren sistema.
j) Euskal Autonomia Erkidegoaren interes orokorreko obra hidraulikoak eta jabari publiko hidraulikoaren eta itsas-lehortarraren babesa.
k) Diziplina hidraulikoa eta uretako ingurunearen babesa.
l) Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako sektoreen lehiakortasunaren sustapena.
m) Nekazaritza, baso eta abeltzaintzaren antolamendua.
n) Landa-garapena eta jarduera ekonomikoaren dibertsifikazioa, landa-ingurunean eta arrantza-guneetan.
o) Animalien eta landareen produkzioa eta osasuna.
p) Animalien babesa eta kontrola. Zoologia-guneak.
q) Ur kontinentaletako arrainez eta ehizaz baliatzeko araubideak.
r) Nekazaritza, abeltzaintza, baso, elikagai eta arrantzako sektoreetako elkarte, organizazio eta korporazio profesionalak.
s) Nekazaritzako eta landa-inguruneko prestakuntza.
t) Nekazaritza, elikagai, arrantza eta ozeanografia ikertzea; hala ere, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari dagozkion funtzioak errespetatuko dira.
u) Nekazaritza, arrantza eta elikagaien industriak eta merkaturatzea eta basoen lehenengo eraldaketako industriak.
v) Nekazaritzako, arrantzako eta elikagaietako produktuen jatorri-deiturak eta kalitate- eta berme-bereizgarriak, eta elikagaien trazabilitatea eta segurtasuna.
w) Mahastizaintza eta enologia.
x) Arrantzako antolamendua, itsas arrantza, itsaski-bilketa eta akuikultura.
y) Nabigazio eta arrantzako prestakuntza, kirol-nabigazioko irakaskuntza eta urpekaritza profesionala.
z) Europar Batasuneko Nekazaritza Politika Bateratuaren gastuen Erakunde Ordaintzailea.


2.–  Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailera atxikita daude honako Sozietate Publiko hauek:
– IHOBE, S.A., Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa.
– Itsasmendikoi, S.A., Nekazaritza Garapenerako Institutua, A.B., Centro integral para la formación y promoción del medio rural.
– Neiker, S.A., Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, A.B., Instituto Vasco de Investigación y Desarrollo Agrario.
Era berean, Uraren Euskal Agentzia, zuzenbide pribatuko erakunde publikoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailera atxikita dago.

Araudia

629/2009 Dekretua, abenduaren 22koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egiturara organikoa eta funtzionala ezartzen duena (EHAA 250; 09-12-30).
Hutsen zuzenketa, ondoko dekretuarena: «629/2009 Dekretua, abenduaren 22koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta  Arantza  Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena. (EHAA 105; 10-06-04).
20/2009 Dekretua, uztailaren 30ekoa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua aldatzen duena (EHAA 161;09-08-4).
4/2009 Dekretua, maiatzaren 8koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena (EHAA 86;09-05-9).

 

Azken eguneratzea: 2011/06/10