
Industria-aurriak Euskadiren eraldaketa ekonomiko eta sozialaren ondorioz agertu zen fenomenoa da, eta ingurugiroko, estetikako --degradazio-irudia transmititzen baitute-- eta hirigintzako arazo ugari sorrarazi dituzte.
Zaharkitutako industria-instalazioez edo meategi agortuez beteriko azalera handi horiek birgaitzea aukera handia da lurralde-antolamenduaren ikuspuntutik. Euskal hiriak hazkunde-esparru berriak aurkitzen ari dira orain arte gure industria-historiako aldi agortuaren irudia baizik ez ziren tokietan.
Bestalde, Euskadiko leku askotan lurzorua ondasun urria da. Industria-aurriak eraisteak narriatutako espazio horiek hirian integratzeko aukera ematen du, bizilekuetarako, ekipamenduetarako edo aisialdirako guneak sortzeko.
Eusko Jaurlaritzak martxan duen industria-aurriak eraisteko programari esker 229 hektarea lurzoru berreskuratu ahal izan dira; lurzoru hori lehen alferrikakoa zen, eta berreskuratzeko 18 milioi baino gehiago euroko inbertsioa egin da.
Lurzoru onenak libratzea da helburua, urrunago dauden landa-lurzoruak okupatu beharrean. Ekonomia berriarentzako euskarri ezin hobea lortu nahi da, eta industriaren gainbeherak sortzen duen arazoa itxaropen positibo bihurtu.
|
Arlo Funtzionala |
Jarduketa-kopurua |
Aske utzitako azalera |
Jarduketen zenbatekoa |
|
9 |
20,55 Ha. |
1.079.643,28 € |
|
|
1 |
0,50 Ha. |
11.451,16€ |
|
|
42 |
132,47 Ha. |
8.045.028,14€ |
|
|
49 |
42,67 Ha. |
4.715.130,72€ |
|
|
4 |
5,50 Ha. |
641.376,83€ |
|
|
4 |
2,20 Ha. |
237.542,77€ |
|
|
6 |
4,67 Ha. |
279.748,46€ |
|
|
11 |
9,35 Ha. |
1.370.015,81€ |
|
|
2 |
0,45 Ha. |
84.951,96€ |
|
|
6 |
6,18 Ha. |
557.061,01€ |
|
|
7 |
2,90 Ha. |
1.264.982,72€ |
|
|
4 |
8;20 Ha. |
791.016,78€ |
|
|
Guztira |
145 |
235,64Ha. |
19.077.949,64€ |
Industria-aurrien programa
70eko mundu-krisiak egiturako arazoak utzi zituen agerian: lurzoru onenak, gehienbat ibai-ertzetan kokaturikoak, industriak hartuak zituen, ingurugiroarekiko eta gizartearekiko inongo kontzientziarik gabe. Arazo hori are larriagoa da gure Autonomia Erkidegoan, oso inguru geografiko malkartsua baita, eta erraz urbaniza daitekeen lurzoru laua oso urria da.
Industria-paisaia honek jada ez zien erantzuten industrialaren osteko aldi berrian nagusitzen ziren balioen eskakizunei. 1998an egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko industria-aurriei buruzko azterketa/inbentario bat . 1993 eta 1998 artean egindako ekintzen oinarri diren dekretu arautzaileak eman ziren; 2009ko abenduaren 31 arte 138 eman dira.
Laguntzen mekanika
Jabeari (edo eskatzen duen udalari, aurritzat jo ondoren gauzatze subsidiarioa egin behar baldin badu) laguntza ematen zaio eraikina eraisteko. Laguntza hori eraistearen dirulaguntzaren onuradunari emango zaio, egindako gastuak justifikatu ondoren; orubean inolako ekintzarik egiten ez bada, 10 urteko epean itzuli beharko da, interesik gabe. Ekintza egin behar den orubean inbertsioa egiteko proiektu berria sortzen bada, hau da, eraiki edo urbanizatu egiten bada, eraistearen kostuaren itzulketa (kostua urbanizazio-kostutzat joko da) gehienez ere sei hilabeteko epean egingo da, udal lizentzia eskuratzen denetik hasita.