B. Baso guztiak babestea, antolakuntza jasangarria eta kontserbazioa areagotzea eta andeatutako lurretan landare-estalkia gehitzea, birgaitzearen, baso-sartzearen, baso-berritzearen eta beste teknika batzuen berritzearen bidez
Ekintzarako oinarriak:
- Munduko baso guztiak kontrolaezina den degradazioak eta lurraren beste erabilera batzuen aldaketak mehatxatuta egon izan dira eta daude ondorengo arrazoiengatik: gizakiaren beharrak areagotu egin direlako; nekazaritza hedatu egin delako; ingurugiroarentzat kaltegarria den eta, esaterako, basoetako suteei eta legez kanpoko ustiaketari aurre egiteko neurri egokien gabezia barne duen antolakuntza desegokia delako; basoen ustiapen komertziala sostengaezina delako; artzaintzaren eraginez eta arauz kanpo animaliek zuhaitzetako adarrak jan egiten dituztelako; aireak garraiatzen dituen kutsatzaileen efektua kaltegarria delako; ekonomiako beste sektore batzuek hartzen dituzten erabakien eraginez eta pizgarri ekonomikoen eraginez. Basoa galtzearen eta degradatzearen eraginak ondorengoak dira: lurraren higadura, aniztasun biologikoaren galera, basoko faunaren eta floraren habitatei kalteak eta arroen degradazioa, bizi-kalitatea okertzea eta garapeneran aukerak gutxitzea.
- Gaur egungo egoerak neurriak berehala hartzera behartzen du eta neurri horiek koherenteak izatea, basoko baliabideak kontserbatu eta areagotzeko beharrarengatik. Gainazal berdeak gune egokietan sortzea eta horretarako beharrezko jarduera guztiak modu eraginkorrak dira jendearen kontzientzia eta basoko baliabideak babesteko eta antolatzeko lanean parte-hartzea areagotzeko. Hori dela eta, lurren erabileraren eta edukitzearen inguruko azterketak eta tokian tokiko beharrak sartu beharko lirateke, eta gune berdeak sortzeko ekintza-mota desberdinen helburu zehatzak zerrendatu eta argitu beharko lirateke.
Helburuak:
- Programa-arlo honen helburuak ondorengoak dira:
|
a)
|
Herrialde garatuetako eta garatze bidean dauden herrietako gune egokietan, basoak kontserbazio- eta antolakuntza-jarduerekin zaintzea eta lur basotsuak eta zuhaiztietako lurrak zabaltzea edo mantentzea, honakoaren bidez: baso naturalen kontserbazioa; basoen babes, birgaitze eta birsorkuntza; baso-sartzea; baso-berritzea eta zuhaitzak landatzea. Honen guztiaren helburua oreka ekologikoa leheneratzea eta gizateriaren ongizateari basoen ekarpena eta beren beharren asebetetzea gehitzea izango litzateke;
|
|
b)
|
Basoko sektorerako ekintza-plan edo -programa nazionalak prestatzea eta, behar izanez gero, gauzatzea, basoen antolakuntza, kontserbazio eta garapen jasangarria helburu hartuta. Programa edo plan horiek lurraren beste erabilera mota batzuekin osatu beharko lirateke. Testuinguru honetan, beren ekimenez eta nazioarteko komunitatearen laguntzarekin, 80 herrialde baino gehiagotan ekintza-plan edo -programa nazionalak gauzatzen ari dira basogintzaren inguruan, Tropikoetako Basogintzako Ekintza Planaren barruan;
|
|
c)
|
Garapen jasangarriaz eta, behar izanez gero, dauden eta etorkizunean egongo diren basoko baliabideen kontserbazioaz arduratzea;
|
|
d)
|
Basoko baliabideen ekarpen ekologikoari, biologikoari, klimatikoari, soziokulturalari eta ekonomikoari eustea eta ekarpen horiek gehitzea;
|
|
e)
|
Printzipioen baimendutako adierazpena, nahitaezko indar juridikorik gabea, modu egokian aplika dadin erraztea eta laguntzea Ingurugiroari eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Biltzarrak onartutako baso mota guztien antolakuntzaren, kontserbazioaren eta garapen jasangarriaren inguruko munduko adostasuna lortzeko, eta printzipio horien aplikazioaren oinarriaren inguruan, nazioartean hitzartutako konponbide mota guztien beharra eta bideragarritasuna kontuan hartzea mota guztietako basoen antolakuntzaren, kontserbazioaren eta garapen jasangarriaren inguruan nazioartearen lankidetza sustatzeko, beste batzuen artean, baso-sartzearen, baso-berritzearen eta birgaitze-jardueren bidez.
|
Jarduerak:
|
a)
|
Kudeaketa-jarduerak:
|
| |
- Gobernuek baso mota bakoitza sailkatzearen garrantzia onartu beharko lukete, basoko baliabideen kontserbazioko eta antolakuntzako epe luzeko politikaren barruan, eta lurralde edo arro bakoitzean unitate jasangarriak zehaztu beharko lituzkete, baliabide horien kontserbazioaz arduratzeko. Gobernuek, sektore pribatuaren parte-hartzearekin; gobernuz kanpoko erakundeek; tokian tokiko talde komunitarioek; herri indigenek; emakumeek; tokian tokiko dependentzia publikoek eta, oro har, publikoak landare-estaldura kontserbatzeko eta hedatzeko neurriak hartu beharko lituzkete ekologikoki, sozialki eta ekonomikoki bideragarria den lekuetan, lankidetza teknikoaren eta babesteko beste modu batzuen bidez. Gauzatu beharko liratekeen jarduera nagusiak hauek dira:
|
a)
|
Basoko ekosistema guztien eta zuhaiztiak dituzten lurren antolakuntza jasangarriaz arduratzea, basoko jardueren planifikazioaren, antolakuntzaren eta gauzatze egokiaren hobekuntzaren bidez. Atal honetan, inbentarioa prestatzea, beharrezko ikerketak egitea eta andeatutako baso naturalak birgaitzea ere sartuko lirateke, beren produktibitatea eta ingurugiroarekiko beren ekarpena berrezartzeko. Horretarako honakoei arreta berezia jarriko zaie: zerbitzu ekonomikoen eta ekologikoen inguruan gizakiaren beharrei, egurretik eratorritako energiari, nekazaritzari eta basogintzari, zurarekin zerikusirik ez duten basoko produktuei eta zerbitzuei, arroen eta lurraren babesari, basoko faunaren eta floraren antolakuntzari eta basoko baliabide genetikoei;
|
|
b)
|
Testuinguru nazional bakoitzean komeni denaren arabera, gune babestuen sistemak –beren funtzio eta balio ekologiko, sozial eta espiritualarengatik kontserbatutako unitate-sistemak barne– ezartzea, hedatzea eta antolatzea. Gainera, ondorengoa egiteko neurriak hartzea: basoak sistema eta paisaia ekologiko adierazgarritan kontserbatzeko eta helduta dauden baso primarioak kontzerbatzeko; basoko flora eta fauna kontserbatzeko eta antolatzeko; egokia denaren arabera, munduko ondarea eta kultura- eta natura-ondarea babesteko, Munduko Ondareko lekuak Kobentzioaren arabera izendatzeko; in situ eta ex situ jarduera egokiak barne, baliabide genetikoak kontserbatzeko eta baliabide biologikoak arrazoiz erabiltzeko eta, azkenik, herri indigenen, basoko biztanleen eta tokian tokiko komunitateen ohiko habitata eta aniztasun biologikoa kontserbatzeko ardurak izan daitezen laguntzeko;
|
|
c)
|
Tarteko guneen eta trantsiziokoen antolakuntza sortzea eta bultzatzea;
|
|
d)
|
Behar denean, gune menditsuetan, lur altuetan, soildutako lurretan, andeatutako nekazaritza-lurretan, lur elkor eta erdielkorretan eta kostaldeko guneetan landaretza berritzeko jarduerak egitea, basamortutzeari aurre egiteko, higadura arazoak ekiditeko eta andeatutako lurrak birgaitzeko babeserako funtzio eta programa nazionalak –basogintza komunitarioa, basogintza soziala eta basoko artzaintza barne– errazago prestatzeko, era berean, maila nazionalean basoek karbonoaren biltegi eta hustuleku gisa duten betebeharra kontuan hartuta;
|
|
e)
|
Baso artifizial, industrial eta ez industrialak garatzea, ekologikoki arrazoizkoak diren basogintza-programa nazionalak eta leku egokietan basoak birpopulatzeko edo baso-birsorkuntzarako programa nazionalak laguntzeko eta bultzatzeko eta dagoeneko badauden baso artifizialen egoera hobetzeko. Horrek helburu industrialak, ez industrialak eta komertzialak izango lituzke, gizakiaren beharrak asetzeko eta baso naturalak zaintzeko laguntza gehiago eman dezaten. Tarteko laborantzak sustatzeko eta gauzatzeko eta laborantza-sailetako inbertsioen errentagarritasuna hobetzeko neurriak hartu beharko lirateke, laboreak tartekatuz eta zuhaizpean etekin ekonomiko handiko landareak landatuz;
|
|
f)
|
Lehentasun gisa, baso artifizialentzako plan nazional edo nagusia garatzea edo dagoeneko egon badago sendotzea, beste gauza batzuen artean beren kokapena, hedadura, espezieak eta birgaitu beharreko baso artifizialetako gune konkretuak zein diren jakinaraziz, etorkizuneko garapenerako alde ekonomikoa kontuan hartuta eta tokian tokiko espezieei lehentasuna emanez;
|
|
g)
|
Basoak kutsaduraren, suteen, izurriteen eta gaixotasunen aurka gehiago babestea, baita gizakiaren ekintza kaltegarrien aurka ere; ekintza hauen artean, besteak beste, hauek daude: basoak legez kanpo ustiatzea, mineralak erauztea, nekazaritza-sailetan gehiegizko errotazioa egitea eta landare eta animalia exotikoak sartzea. Horrez gain, mota guztietako basoen antolakuntzarekin eta birsortzearekin harremana duten arazoak hobeto uler daitezen ikerketak garatzea eta azkartzea, eta landareen eta landaretza-materialen mugen arteko garraioa ebaluatzeko eta kontrolatzeko neurri egokiak sendotzea edo hartzea;
|
|
h)
|
Hiriko basogintzaren garapena sustatzea hiriguneak, hiri-inguruak eta nekazaritzako giza kokaguneak berdatzeko, helburu honekin: aisialdirako eta produkziorako eta arbolak eta baratzeak babesteko;
|
|
i)
|
Basoekin harremana duten edozein motatako programak eta jarduerak aurkezteko, egiteko eta gauzatzeko momentuan, guztiok –gazteak, emakumeak, herri indigenak eta tokian tokiko komunitateak barne– parte hartzeko aukerak sortzea edo hobetzea; horretarako arreta berezia jarri behar zaie tokian tokiko beharrei eta balio kulturalei;
|
|
j)
|
Laborantzen errotazio suntsitzailea mugatzea eta eragozten saiatzea, zergati sozialei eta ekologikoei begiratuta.
|
|
|
b)
|
Datuak eta informazioa:
|
| |
- Kudeaketa-jardueren artean hauek egon beharko lukete: bilerak egitea, datuak eta informazioak biltzea eta aztertzea eta erreferentzia gisa erabiltzeko ikerketak egitea. Ondoren jarduera zehatz batzuk aipatzen dira:
|
a)
|
Ikerketak egitea eta lurraren erabilera zehazteko planak egitea eta gauzatzea, honela, berdatzea, landaketa, baso-sartzea, baso-berritzea eta basoko birgaitzea modu egokian egiteko;
|
|
b)
|
Lurraren erabileraren eta basoen inbentarioaren eta antolakuntzaren inguruko informazioa –nekazaritza migratorioaren eta basoa hondatzen duten beste eragile batzuen datuak barne– sendotzea eta eguneratzea basokoak diren eta basokoak ez diren baliabideen antolakuntza eta erabilera planifikatzeko;
|
|
c)
|
Baliabide genetikoen eta bioteknologiaren inguruko informazioa finkatzea eta behar denean inkesten eta ikerketen emaitzak gehitzea;
|
|
d)
|
Herri indigenek zuhaitzei eta basoei buruz duten jakinduriaren eta basoak erabiltzeko beren moduaren inguruan azterketak eta ikerketak egitea, basoko baliabideen antolakuntza jasangarrirako ekintzen planifikazioa eta gauzatzea hobetzeko;
|
|
e)
|
Baso artifizialetan erabiltzen diren espezien "espeziea-lekua" elkarrekintzaren inguruko ikerketa-datuak biltzea eta aztertzea eta aldaketa klimatikoek basoetan izan dezaketen eragina eta basoek kliman izan dezaketena ebaluatzea. Gainera, baso mota desberdinekin harremanetan karbonoaren zikloaren inguruko ikerketa sakona hastea, aholkularitza zientifikoa eta laguntza teknikoa emateko;
|
|
f)
|
Basoen erabilera eta antolakuntza jasangarriarekin zerikusia duten beste datu eta informazio iturriekin loturak sortzea eta datu horiek eta informazio hori eskuratzeko aukera hobetzea;
|
|
g)
|
Faunarekin eta basoarekin duen harremanaren inguruko ikerketak barne hartuta, basoen antolakuntzarekin eta birgaitzearekin harremana duten arazo eta mekanismo naturalen ezagutza eta ulermena hobetzeko ikerketak garatzea eta areagotzea;
|
|
h)
|
Basoko eremuen egoerari eta inguruan eragiten duten inmisioei eta isurpenei buruzko informazioa sendotzea.
|
|
|
c)
|
Lankidetza eta koordinazioa nazioarte eta lurralde mailan:
|
| |
- Gune egokien berdatzea lan garrantzitsua da eta mundu mailan eragin handia du. Nazioarteko eta lurraldeko komunitateak lankidetza teknikoa eta beste baliabide batzuk eman beharko lituzke programa-arlo honetarako. Nazioen ahalegina laguntzeko nazioarteko izaera duten jarduera espezifikoen artean hauek egon beharko lukete:
|
a)
|
Kooperazio jarduerak gehitzea, zuhaitzen eta basoen osasunari eta ekosistema adierazgarrien kontserbazioari eragiten dieten kutsatzaileak eta mugen arteko ondorioak murrizteko;
|
|
b)
|
Karbonoaren xurgatzearen, airearen kutsaduraren eta ingurugiroko beste arazo batzuen lurraldeko eta azpilurraldeko ikerketak koordinatzea;
|
|
c)
|
Informazioa eta esperientzia dokumentatzea eta trukatzea antzeko arazoak eta ikuspegiak dituzten herrien onurarako;
|
|
d)
|
Koordinazioa indartzea eta, besteak beste, FAO, OIMT, NBIP eta UNESCO nazioarteko erakundeen ahalmena areagotzea, basoen antolakuntzarako, kontserbaziorako eta garapen jasangarrirako eta 1992 eta 1993 artean garatu beharreko 1983ko Egur Tropikalen Nazioarteko Akordioaren bernegozioaziorako laguntza teknikoa emateko.
|
|
Gauzatzeko bideak:
|
a)
|
Gastuen finantzazioa eta ebaluazioa:
|
| |
- Biltzarreko idazkaritzak programa hau aurrera eramateko jarduerak gauzatzeko urteko (1993-2000) batez besteko gastua 10.000 milioi dolarrekoa izango dela balioztatu du, nazioarteko komunitateak dohaintza moduan edo mesede moduan emango dituen 3.700 milioi inguru barne. Kalkulu horiek adierazleak eta gutxi gorabeherakoak dira eta gobernuek ez dituzte aztertu. Benetako gastuak eta finantza-baldintzak, emakidunak ez direnak barne, beste batzuen artean gobernuek gauzatzeko aukeratutako estrategien eta berariazko programen araberakoak izango dira.
|
|
b)
|
Bitarteko zientifikoak eta teknologiak:
|
| |
- Teknologiaren eta trebakuntza-jardueren datuen analisia, planifikazioa, ikerketak, transferentzia eta garapena programaren jarduera osatzen duten atalak dira eta gauzatzeko bitarteko teknologikoek eta zientifikoek osatzen dute. Nazioarteko erakundeek honako hau egin beharko lukete:
|
a)
|
Basoko jarduera nagusiekin lotutako bideragarritasun-azterketak eta plan operazionalak egitea;
|
|
b)
|
Zerrendatutako jarduerentzako egokia den eta ekologikoki arrazoizkoa den teknologia lantzea eta aplikatzea;
|
|
c)
|
Material genetikoaren hobekuntzarekin eta bioteknologia aplikatzearekin harremana duten neurriak areagotzea, produktibitatea eta ingurugiro presioari tolerantzia hobetzeko. Besteak beste, honen barruan atal hauek egon beharko lukete: zuhaitz mota berriak, hazien teknologia, haziak eskuratzeko sareak, germoplasma-bankuak eta "in vitro" teknikak eta in situ eta ex situ kontserbazioa.
|
|
|
c)
|
Giza baliabideen garapena:
|
| |
- Aipatutako jarduerak modu eraginkorrean gauzatzeko ezinbesteko baliabideen artean hauek daude: ezagutza espezializatuetan trebatzea eta ezagutza horiek eskuratzea, instalazioak eraikitzea, lanerako baldintza egokiak sortzea eta jendea motibatzea eta kontzientziatzea. Jarduera espezifikoen artean hauek daude:
|
a)
|
Planifikazioan, antolakuntzan, ingurugiroaren kontserbazioan, bioteknologian eta beste hainbat alorretan trebakuntza espezializatua ematea;
|
|
b)
|
Eredu gisa eta trebakuntza-zentro gisa balioko duten erakustaldiak egiteko guneak ezartzea;
|
|
c)
|
Tokian tokiko erakundeei, komunitateei, gobernuz kanpoko erakundeei, jabe pribatuei, emakumeei, gazteei, nekazariei, herri indigenei eta nekazaritza-migratorioan jarduten duten nekazariei laguntzea hedatze-jardueren, sargaien horniketaren eta trebakuntzaren bidez.
|
|
|
d)
|
Gaitasuna areagotzea:
|
| |
- Gobernuek, sektore pribatuak, tokian tokiko erakundeek eta komunitateek, herri indigenek, sindikatuek eta gobernuz kanpoko erakundeek programaren jarduerak gauzatzeko ahalmena areagotu egin beharko lukete, nazioarteko erakunde eskudunen laguntzarekin. Ahalmen hori programaren jarduerekin batera garatu eta sendotu beharko litzateke. Ahalmena gehitzeko behar diren ezinbesteko jardueren artean hauek daude: testuinguru arau-emaileak eta juridikoak sortzea, erakunde nazionalak sortzea, giza baliabideak garatzea, ikerketa eta teknologia sustatzea, azpiegiturak garatzea, jendearen kontzientzia areagotzea eta abar.
|
|