Helburuak:
- Programa-arlo honetako helburuak ondorengoak dira:
|
a)
|
1995erako, honakoa lortzeko programa aztertzea eta, hala behar izanez gero, martxan jartzea: ingurugiroaren garapena eta garapen jasangarria elikadura- eta nekazaritza-sektoreen politiken analisietan eta dagokien analisi-, formulazio- eta aplikazio-politiketan integratzea;
|
|
b)
|
Gehienez ere 1998 baino lehen, sektorearteko plan operatiboak, programak eta politikaren alorreko neurriak mantentzea eta, hala behar denean, garatzea, elikagaien ekoizpen jasangarria eta garapen jasangarriaren alorrean elikagaien segurtasuna hobetzeko;
|
|
c)
|
Gehienez ere 2005 baino lehen, garapen bidean dauden herrialdeen, bereziki gutxien aurreratuta dauden herrialdeen, ahalmenari eustea eta hobetzea, herrialde bakoitzak politikaren, programazioaren eta planifikazioaren alorretako jarduerak bere kasa gauzatu ditzan.
|
Jarduerak:
|
a)
|
Kudeaketa-jarduerak:
|
| |
- Gobernuek, dagokien mailan eta nazioarteko eta lurraldeko erakunde eskudunen babesarekin, ondorengoa egin beharko lukete:
|
a)
|
Elikadura-segurtasunari buruzko politika nazionalaren analisia egitea; analisi honen barruan, besteak beste, atal hauek sartu beharko lituzkete: elikagaien banaketaren maila egokiak eta egonkortasuna eta familia guztiek elikagaiak eskuratzeko aukera;
|
|
b)
|
Nazioko eta lurraldeko nekazaritza-politika aztertzea, beste gauza batzuen artean kanpo-merkataritzarekin, kanbio- eta prezio-politikekin, nekazaritzari ematen zaizkion diru-laguntzekin eta zergekin eta lurraldeko ekonomiaren integraziorako antolaketarekin lotuta;
|
|
c)
|
Lurrak eskura izatean eta jabego-eskubideetan positiboki eragiteko politikak aplikatzea, ekoizpenari eusteko eta banaketa geldiarazteko beharrezkoa den lursailen gutxieneko tamaina behar bezala kontuan hartuta;
|
|
d)
|
Demografiaren joera eta populazioaren mugimenduak aztertzea eta nekazaritzako ekoizpenerako gune kritikoak zein diren zehaztea;
|
|
e)
|
Nekazaritza eta landa-garapen jasangarrietara, elikadura-segurtasunaren hobekuntzara eta nekazaritza-teknologia egokien garapenera eta transferentziara bideratutako politikak, legeak eta araudiak eta pizgarriak formulatzea, martxan jartzea eta egiaztatzea; hala behar izanez gero, teknologia egokien barruan nekazaritza jasangarrirako sargai baxuen sistemak sartuko lirateke;
|
|
f)
|
Nazio eta lurralde mailako alerta-sistema goiztiarrak babestea, elikadura-segurtasunerako laguntza-sistemen bitartez, elikagaien eskaintza eta eskaera eta familiek elikagaiak eskuratzeko dituzten aukeretan eragiten duten faktoreak kontrolatzeko;
|
|
g)
|
Herri, nazio eta lurralde mailan, produktuen bilketa, biltegiratzea, lanketa, banaketa eta merkaturatzea hobetzeko politikak aztertzea;
|
|
h)
|
Nekazaritza-proiektu integratuak formatzea eta gauzatzea; proiektu hauetan baliabide naturalekin harremana duten beste jarduera batzuk ere sartu beharko lirateke, esate baterako, bakoitzari dagokionaren arabera, larreen, basoen eta basoko fauna eta floraren antolaketa;
|
|
i)
|
Nekazaritza jasangarriaren garapena sustatuko duten gizarte- eta ekonomia-ikerketak eta politikak bultzatzea, bereziki ekosistema ahuletan eta jende asko bizi den guneetan;
|
|
j)
|
Elikagaiak eskuratzeko aukeran eragiten duten biltegiratze eta banaketa arazoak zein diren zehaztea; hala behar denean, arazo horiek gainditzeko ikerketak babestea eta ekoizleekin eta banatzaileekin elkarlanean aritzea, hobetutako jarduerak eta sistemak aplikatzeko.
|
|
|
b)
|
Datuak eta informazioa:
|
| |
- Gobernuek, dagokien mailan eta nazioarteko eta lurraldeko erakunde eskudunen babesarekin, ondorengoa egin beharko lukete:
|
a)
|
Lurralde eta nazio mailan nekazaritzaren eta elikagaien inguruko alerta-sistema goiztiarrari buruzko informazioa aplikatzeko eta hobetzeko aktiboki laguntzea;
|
|
b)
|
Azterketak eta ikerlanak egitea, ekoizpenari eta elikagaien eta nekazaritzaren planifikazioari dagokionez baliabide naturalen egoerari buruzko erreferentziazko informazioa eduki ahal izateko. Horren helburua ondorengoa izango litzateke: baliabide horien gaineko erabilera anitzen eraginak ebaluatzeko eta analisirako metodologiak eta bitartekoak, esate baterako ingurugiro-kontularitza, onartzea.
|
|
|
c)
|
Lankidetza eta koordinazioa nazioarte eta lurralde mailan:
|
| |
- Nazio Batuen organismoek –esaterako FAOk, Munduko Bankuak eta NGNFk–, lurralde mailako erakundeek eta alde biko erakunde emaileek eta beste erakunde batzuek, norberaren agintaldiaren barruan, gobernuekin ondorengo jardueretan elkarrekin lan eginez funtzio bana bere egin beharko lukete:
|
a)
|
Azpilurralde mailan, nekazaritza-garapen jasangarriko eta elikadura-segurtasunerako estrategia integratuak aplikatzea elikadura-segurtasuna sustatzeko. Bereziki lurralde mailako ekoizpena eta merkataritzarako aukerak –lurraldeko ekonomia integraziorako antolaketarako aukerak barne– erabiltzen dituzten estrategiak aplikatu beharko lirateke;
|
|
b)
|
Nekazaritzako garapen jasangarria lortzeko bidean eta printzipio egokiekin bateragarri izateko moduan, ingurugiroari eta garapenari, merkataritza-sistema irekiagoa eta ez diskrimitzailea ezartzeari eta merkataritza-hesi justifikaezinak ez aplikatzeari buruzko nazioarteko hitzarmenak sustatzea. Honen bitartez, beste politika batzuekin batera, nekazaritza- eta ingurugiro-politikak integratzearen prozesua erraztu egingo litzateke, batak besteari babes emateko moduan;
|
|
c)
|
Nazio, lurralde eta nazioarte mailan sistemak eta sareak eratzea eta sendotzea nekazaritzaren eta ingurugiroaren egoeraren arteko elkarreragina hobeto ulertzeko, ekologikoki arrazionalak diren teknologiak zehazteko eta datu-iturrien, politiken eta analisirako tekniken eta bitartekoen trukea errazteko.
|
|
Aplikatzeko bitartekoak:
|
a)
|
Gastuen finantzazioa eta ebaluazioa:
|
| |
- Biltzarreko idazkaritzak programa hau aurrera eramateko jarduerak gauzatzeko urteko (1993-2000) batez besteko gastua 3.000 milioi dolarrekoa izango dela balioztatu du, nazioarteko komunitateak dohaintza moduan edo mesede moduan emango dituen 450 milioi inguru barne. Kalkulu horiek adierazleak eta gutxi gorabeherakoak dira eta gobernuek ez dituzte aztertu. Benetako gastuak eta finantza-baldintzak, emakidunak ez direnak barne, beste batzuen artean gobernuek gauzatzeko aukeratutako estrategien eta berariazko programen araberakoak izango dira.
|
|
b)
|
Bitarteko zientifikoak eta teknologikoak:
|
| |
- Gobernuek, dagokien mailan eta nazioarteko eta gobernuz kanpoko erakunde eskudunen babesarekin, elikagaien ekoizpena eta elikadura-segurtasuna, biltegiratzea, ekoizpenaren zaintza eta banaketa hobetzeko teknologiak aplikatzen lagundu beharko liekete familiei eta nekazaritza komunitateei.
|
|
c)
|
Giza baliabideen garapena:
|
| |
- Gobernuek, dagokien mailan eta nazioarteko eta lurraldeko erakunde eskudunen babesarekin, ondorengoa egin beharko lukete:
|
a)
|
Tokian tokiko ekonomistak, planifikatzaileak eta analistak erakartzea eta trebatzea, nazio eta nazioarte mailako politikak aztertzeari ekiteko eta nekazaritza-jasangarrirako esparrua finkatzeko;
|
|
b)
|
Emakumeak lurrak eskuratzeko aukera izan dezan neurri juridikoak hartzea eta nekazaritzaren garapenean izan behar duen parte-hartzeari buruzko aurreiritziak gainditzea.
|
|
|
d)
|
Gaitasuna areagotzea:
|
| |
- Gobernuek, dagokien mailan eta nazioarteko eta lurraldeko erakunde eskudunen babesarekin, nekazaritza ministerioa, baliabide naturalak eta planifikazioa sendotu beharko lituzkete.
|
|
|