|
vi)
|
Herrialde indigenen eta beren komunitateen metodo tradizionalak eta ezagutzak onartzea eta bultzatzea eta bioteknologiaren aurrerapenetatik lortutako etekin ekonomiko eta komertzialak elkarbanatzeko aukera izan dezaten zaintzea 9/;
|
|
|
b)
|
Uneko jarduerak hobetzeko bitartekoak zein diren zehaztea. Horretarako, ahal den neurrian, dauden mekanismoak bereziki lurralde mailakoak, sustatu behar dira. Gainera, mekanismo horiek ekimen osagarrien beharrak zein motatakoak diren zehazteko eta beharrei erantzun ahal izateko –baita nazioarteko mota guztietako estrategia berriei erantzuteko ere– estrategiak sustatzeko aukera eman behar dute;
|
|
c)
|
Herri, lurralde eta nazioarte mailan, dagokionaren arabera, segurtasuna eta arriskuak ebaluatzeko egokiak diren mekanismoak ezartzea edo egokitzea.
|
Jarduerak:
|
a)
|
Kudeaketa-jarduerak:
|
| |
- Gobernuek, dagokien mailan eta nazioarteko eta lurraldeko erakunde eskudunen, sektore pribatuaren, gobernuz kanpoko erakundeen eta instituzio akademikoen eta zientifikoen babesarekin, ondorengo jarduerak gauzatu beharko lituzkete:
|
a)
|
Politikak formulatzea eta baliabide osagarriak mobilizatzea, bioteknologia berriak eskuragarri izateko, bereziki garapen bidean dauden herrialdeentzako eskuragarriagoak izateko eta beren artea trukeak egiteko;
|
|
b)
|
Programak gauzatzea, jendearengan eta erabakiak hartzeaz arduratzen direnengan bioteknologia ekologikoki era arrazionalean aplikatuz gero lor daitezkeen etekinen eta izan daitezkeen arriskuen inguruko kontzientzia sortzeko;
|
|
c)
|
Nazio, lurralde eta mundu mailan, mekanismoen, programen eta ekintzen azterketa egitea berehala. Hori mekanismo, programa eta ekintza horien alde positiboak, ahulguneak eta eskasiak zehazteko eta garapen bidean dauden herrialdeetan lehentasuna duten beharrak ebaluatzeko egin beharko litzateke;
|
|
d)
|
Azterketa osagarria, kritikoa eta urgentea egitea, bioteknologiaren aplikazio ekologikoki arrazionalerako gaitasun endogenoa sendotzeko bitartekoak zein diren zehaztu ahal izateko, bai garapen bidean dauden herrialdeetan, bai herrialde horien artean. Honetarako, lehenengo, aurretik martxan dauden mekanismoak hobetzeko bitartekoak zein diren adierazi behar da eta, ondoren, nazioartean izan daitezkeen mekanismo berrien azterketa egin behar da, esate baterako, bioteknologiako lurralde mailako zentroen azterketa;
|
|
e)
|
Plan estrategikoak lantzea ikerketa egokien, produktuen garapenaren eta beren merkaturatzearen bidez ezagunak diren mugak gainditzeko;
|
|
f)
|
Kalitate oneko bermeei buruzko arauak ezartzea bioteknologiaren aplikazioentzako eta, beharrezkoa denean, beren produktuentzako.
|
|
|
b)
|
Datuak eta informazioa:
|
| |
- Ondorengoa egin beharko litzateke: informazioa hedatzeko dauden sistemak eskuragarri izan daitezen lan egitea, bereziki garapen bidean dauden herrialdeen artean; hala behar denean sistema horiek eskuratzeko bideak hobetzea eta informazio-gida bat prestatzeko aukera aztertzea.
|
|
c)
|
Lankidetza eta koordinazioa nazioarte eta lurralde mailan:
|
| |
- Gobernuek, dagokien mailan eta nazioarteko eta lurraldeko erakundeen laguntzarekin, ekimen berriak jarri beharko lituzkete martxan. Ekimen hauek ondorengoa egiteko egokiak izan beharko lukete: batetik, arazo zehatzen inguruko ikerketetan lehentasuna duten atalak zehazteko; bestetik, bereziki garapen bidean dauden herrialdeek eta herrialde hauen eta bertako enpresen artean bioteknologia berriak eskuratzeko aukera errazteko. Honen guztiaren helburuak herrialde horien gaitasun instituzionala eta ikerketarako gaitasuna sor dadin sustatzea eta gaitasun endogenoa sendotzea dira.
|
Gauzatzeko bideak:
|
a)
|
Gastuen finantzazioa eta ebaluazioa:
|
| |
- Biltzarreko idazkaritzak programa hau aurrera eramateko jarduerak gauzatzeko urteko (1993-2000) batez besteko gastua 5 milioi dolarrekoa izango dela balioztatu du, eta nazioarteko komunitateak dohaintza moduan edo mesede moduan emango ditu. Kalkulu horiek adierazleak eta gutxi gorabeherakoak dira eta gobernuek ez dituzte aztertu. Benetako gastuak eta finantza-baldintzak, emakidunak ez direnak barne, beste batzuen artean gobernuek gauzatzeko aukeratutako estrategien eta berariazko programen araberakoak izango dira.
|
|
b)
|
Bitarteko zientifikoak eta teknologikoak:
|
| |
- Lurralde eta mundu mailako komunitate zientifikoen artean ikastaro praktikoak, sinposioak, mintegiak eta beste truke batzuk antolatu beharko lirateke, lehentasuna duten gai zehatzen inguruan. Truke horiek egiteko herrialde bakoitzeko giza baliabide zientifikoak eta teknologikoak erabat erabili beharko lirateke.
|
|
c)
|
Giza baliabideen garapena:
|
| |
- Nazio, lurralde eta mundu mailan, bereziki garapen bidean dauden herrialdeetan, langileak trebatzeko beharrak zehaztea eta trebakuntza-programa berriak lantzea ezinbestekoa da. Horretarako babes berezia beharko da, batetik, graduatu, gradu ondoko eta doktoratu ondoko mailetan trebakuntza areagotzearen bidez eta, bestetik, teknikariak eta laguntzarako langileak trebatzearen bidez; puntu honetan aholkularitza-zerbitzuetan, azterketa eta proiektu teknikoetan eta merkatuaren ikerketetan adituak diren langileak prestatzeari garrantzi berezia eman beharko litzaioke. Halaber, batetik, munduko hainbat herrialdetako ikerketa-erakunde aurreratuetan zientzialariak eta teknikariak prestatzeaz arduratzen diren irakasleentzako trebakuntza-programak eta, bestetik, zientzialarientzako eta teknikarientzako sari, pizgarri eta onarpen egokiak eskaintzen dituzten sistemak lantzea ere ezinbestekoa da (ikus 44. paragrafoa). Horrez gain, garapen bidean dauden herrialdeetan, nazio mailako zerbitzuen baldintzak hobetu egin beharko dira eta tokian tokiko langile trebatuen iraunkortasuna sustatu egin beharko da. Gizarteari bioteknologia aplikatzearen eta garapenaren eragin sozialei eta kulturalei buruzko informazioa eman beharko litzaioke.
|
|
d)
|
Gaitasuna areagotzea:
|
| |
- Bioteknologiaren ikerketa eta garapena baldintza tekniko konplexuetan eta maila praktikoan egiten dira herrialde askotan. Ikerketa, hedapen eta jarduera teknologikoetarako beharrezkoa den azpiegitura era dezentralizatuan erabiltzeko moduan dagoela segurtatzeko jarduerak beharrezkoak dira. Oinarrizko eta aplikatutako ikerketarako eta garapenerako, mundu eta lurralde mailako lankidetza ere areagotu egin beharko da eta ahal den guztia egin beharko da lurralde eta nazio mailan dauden instalazioak erabat erabil daitezen segurtatzeko. Dagoeneko herrialde batzuetan badaude horretarako erakundeak eta trebakuntzarako eta taldeko ikerketa-proiektuetarako erabiltzeko aukera badago. Unibertsitateak, eskola teknikoak eta ikerketarako herri mailako erakundeak sendotzea beharrezkoa da, bioteknologia eta bera aplikatzeko hedapen-zerbitzuak sustatzeko, bereziki garapen bidean dauden herrialdeetan.
|
|
9/ Ikus 26. atala (Herrialde indigenen eta beren komuntiateen zeregina onartzea eta sendotzea).
|