|
39. ATALA: Nazioarteko bitarteko eta mekanismo juridikoak
Ekintzarako oinarriak:
- Izaera unibertsaleko, alde askotako eta alde biko itunak egiteko ondorengo funtsezko aldeak kontuan hartu beharko direla onartu behar da:
|
a)
|
Garapen jasangarriaren alorrean nazioarteko zuzenbidearen garapena; horretarako kasu berezia egin behar zaio ingurugiroaren kezken eta garapeneko kezken arteko oreka hauskorrari;
|
|
b)
|
Batetik, ingurugiroaren alorrean nazioarteko bitartekoen edo akordioen eta, bestetik, bitarteko edo akordio sozial eta ekonomikoen arteko harremana argitzeko eta sendotzeko beharra, garapen bidean dauden herrialdeen behar bereziak kontuan hartuta;
|
|
c)
|
Mundu mailan, herrialde guztien, horien artean garapen bidean dauden herrialdeen, parte-hartzearen eta ekarpenaren funtsezko garrantzia, garapen jasangarriaren inguruko nazioarteko zuzenbidearen alorrean itunak egiteko. Ingurugiroaren alorrean dauden nazioarteko bitarteko eta akordio juridiko asko garapen bidean dauden herrialdeen parte-hartze eta ekarpen egokirik gabe egin dira, beraz, agian aztertu egin beharko lirateke garapen bidean dauden herrialdeen kezkak eta interesak guztiz islatu ditzaten eta bitarteko eta akordio horien administrazioko erregimenaren oreka berma dezaten;
|
|
d)
|
Laguntza teknikoa eman beharko litzaieke garapen bidean dauden herrialdeei, ingurugiroaren zuzenbidearen alorrean legeak egiteko beren gaitasun nazionala hobetzeko ahaleginak babesteko;
|
|
e)
|
Mailakako garapenerako eta garapen jasangarrirako nazioarteko zuzenbidea kodifikatzeko etorkizuneko proiektuetan, Nazioarteko Zuzenbidearen Batzordearen uneko lana kontuan hartu beharko litzateke;
|
|
f)
|
Garapen jasangarriaren alorrean mailakako garapenaren eta nazioarteko zuzenbidea kodifikatzearen inguruko negoziazio guztiak, oro har, era unibertsalean egin beharko lirateke, hainbat lurralderen egoera berezia kontuan hartuta.
|
Helburuak:
- Nazioarteko ingurugiro zuzenbidearen azterketaren eta garapenaren helburu nagusiak ondorengoa izan beharko luke: batetik, zuzenbide horren eragingarritasuna ebaluatzea eta sustatzea eta, bestetik, ingurugiroari eta garapenari buruzko politiken integrazioa sustatzea. Hori nazioarteko akordio edo bitarteko eragingarrien bidez egingo litzateke, eta akordio eta bitarteko horietan printzipio nagusiak eta herrialde guztien behar eta interes partikularrak eta desberdinak hartu beharko lirateke kontuan.
- Helburu zehatzak ondorengoak dira:
|
a)
|
Estatu batzuei, bereziki garapen bidean dauden herrialdeei, nazioarteko bitarteko eta akordio juridikoetan esku hartzen eta akordio eta bitarteko horiek aplikatzen uzten ez dieten zailtasunak zehaztea eta hauei aurre egitea eta, ahal den kasuetan, aztertzea eta berrikustea, ingurugiroaren eta garapenaren alorreko auziak integratzeko eta akordio edo bitarteko horiek aplikatzeko oinarri solidoak jartzeko;
|
|
b)
|
Mundu, lurralde edo azpilurralde mailan etorkizunean garapen jasangarriari buruzko bitarteko legislatiboak lantzeko lehentasunak ezartzea, alor horretan nazioarteko zuzenbidearen eragingarritasuna areagotzeko. Hori, batez ere, ingurugiroari eta garapenari buruzko gaiak integratuz egingo litzateke;
|
|
c)
|
Nazioarteko akordio edo hitzarmenen negoziazioan, aplikazioan, azterketan eta administrazioaren araudian interesa duten herrialde guztiek, batez ere garapen bidean dauden herrialdeek, parte har dezaten sustatzea eta babestea. Horrez gain, herrialde horiek laguntza teknikoa eta finantza-laguntza eta baliabideak ematea helburu hori lortzeko beste mekanismoei eta, hala behar denean, obligazio desberdinak erabiltzea;
|
|
d)
|
Unibertsalki edo herrialde askoren artean negoziatutako akordioen edo bitartekoen mailakako garapenaren bidez, ingurugiroa babesteko nazioarteko arauak sustatzea. Arau horiek herrialdeen egoera eta gaitasun desberdinak hartu beharko lituzkete kontuan. Estatuek ingurugiro politikek ingurugiroaren degradazioaren funtsezko arrazoiei aurre egin behar dietela onartzen dute, era horretan, har daitezkeen neurriek beharrezkoak ez diren merkataritzako murrizketak ekar ez ditzaten. Ingurugiroa helburu duten merkataritza-politikaren neurriek ez lukete bereizketa bidegabea edo ezin justifikatuzkoa ekarri behar, ez eta nazioarteko merkataritzaren ezkutuko murrizketa ere. Alde askotako neurriak ekidin beharko lirateke inportatzaile diren herrialdeen jurisdikziotik kanpoko ingurugiroko arrazoei aurre egiteko. Nazioarteko ingurugiroko arazoei erantzuteko hartzen diren neurriek nazioarteko adostasunean oinarrituta egon beharko lukete ahal den neurrian. Ingurugiroko hainbat helburu lortzera bideratutako barruko nerriek merkataritzako neurriak hartzeko eskatzen dute, eragingarriak izan daitezen. Ingurugiroko politikak aplikatzeko merkataritza-politikako neurriak hartzea beharrezkoa izango balitz, hainbat printzipio eta arau aplikatu beharko lirateke. Horien artean, besteak beste, ondorengoak egongo lirateke: diskriminaziorik ezaren printzipioa, aukeratutako merkataritza-neurriek helburuak lortzeko behar diren gutxieneko murrizketak aplikatuko lituztekeenak izango liratekeela esaten duen printzipioa, ingurugiroarekin lotura duten merkataritza-neurrien erabilera gardena zaintzeko eta arau nazionalak behar bezala jakinarazteko obligazioa eta, azkenik, nazioartean hitzartutako ingurugiroko helburuak lortzeko bidean aurrera egiten duten heinean, garapen bidean dauden herrialdeen baldintza bereziak eta beharrak kontuan hartzeko beharra;
|
|
e)
|
Legezko indarra duten bitartekoak erabat eta era zabalean aplika daitezen zaintzea eta interesa dutenen aldetik akordioen eta bitartekoen azterketa eta adostasun egokiak erraztea, herrialde guztien, bereziki garapen bidean dauden herrialdeen, behar eta interes bereziak kontuan hartuta;
|
|
f)
|
Akordioak eta bitartekoak administratzeko instituzioen, mekanismoen eta prozeduren eragingarritasuna hobetzea;
|
|
g)
|
Egiazko gatazkak edo izan daitezkeenak zehaztea eta ekiditea, batez ere ingurugiroaren alorreko akordioen edo bitartekoen eta alor sozial eta ekonomikoko akordio edo bitartekoen artean. Horren helburua akordio edo bitarteko horiek beren artean sendotzea izango litzateke. Gatazkak sortzen direnean, era egokian konpondu beharko lirateke;
|
|
h)
|
Mekanismoen gaitasuna zabaltzeko eta sendotzeko aukera aztertzea eta ikertzea, horien artean Nazio Batuen sistemaren mekanismoen gaitasuna. Honen helburua, hala dagokienean eta interesa duten aldeek hala adostu dutenean, garapen jasangarriaren alorrean nazioarteko eztabaidak zehaztu, prebenitu eta konpondu daitezen erraztea da. Horretarako mota honetako eztabaidak konpontzeko dauden alde biko eta alde anitzeko akordioak behar bezala hartu beharko lirateke kontuan.
|
Jarduerak:
- Aplikatzeko jarduerak eta bitartekoak ekintzarako eta jarritako helburuak lortzeko oinarrien arabera hartu beharko lirateke kontuan, estatu guztiek gai honen inguruan Batzar Nagusiari iradokizunak aurkezteko duten eskubidea kaltetu gabe. Iradokizun horiek garapen jasangarriari buruzko aparteko bilduma batean berresan beharko lirateke.
|