|
3. ATALA: Pobreziaren aurkako borroka
Programa-arloak
Pobreen trebakuntza iraupen jasangarria lortzeko
Ekintzarako oinarriak:
- Pobrezia arazo konplexua eta alde askokoa da, eta jatorriz bai nazio, bai nazioarte mailakoa da. Ezinezkoa da mundu mailan aplikatu ahal izateko irtenbide uniformea aurkitzea. Aitzitik, arazoari irtenbidea aurkitzeko, funtsezkoa da pobreziaren aurka borroka egiteko herrialde bakoitzera egokitutako programak izatea, nazioetako jarduerak babestuko dituzten nazioarteko programak izatea eta ahalegin horien onerako nazioarteko inguru egokia sortzeko prozesu paraleloa sortzea. Leku guztietan garrantzi handia izaten jarraitzen dute pobrezia eta gosea desagertarazteak, diru-sarreren banaketan berdintasun gehiago izan dadin lortzeak eta giza baliabideek garapenak.
Pobreziaren aurkako borroka herrialde guztiek komunean duten ardura da.
- Baliabideen administrazio jasangarriaz gain, funtsean baliabideen kontserbazioan eta babesean zentratutako ingurugiro-politika guztietan, baliabide horien menpean bizi diren herrialdeak hartu behar dira kontuan. Bestela, politika horrek negatiboki eragin dezake pobreziaren aurkako borrokan eta, luzera begira, baliabideen eta ingurugiroaren kontserbazioan arrakasta izateko aukeran. Era berean, produkzioa oinarri duten baliabideen jasangarritasunaz arduratu gabe ondasunen produkzioa areagotzea helburu duten politika guztiek, lehenago edo geroago, produktibitatearen gutxitzeari aurre egin behar diote, eta honek ere pobrezia areagotzea eragin dezake. Ondorioz, garapen jasangarriaren oinarrizko betebeharretako bat pobreziaren aurkako estrategia zehatza izatea da. Estrategiak une berean pobreziaren, garapenaren eta ingurugiroaren arazoei aurre egiteko ahalmena izan dezan, lehenengo baliabideen produkzioan eta herrialdean zentratu beharko du, eta demografiaren, osasun- eta hezkuntza-zerbitzuen hobekuntzaren, emakumeen eskubideen eta gazteen funtzioen eta herrialde indigenen eta tokian tokiko herrialdeen arazoak barne hartu beharko lituzke; gainera, administrazioaren hobekuntzari lotutako parte-hartze demokratikorako prozesua barne hartu beharko luke.
- Nazioarteko laguntzaz gain, mota horretako neurriak hartu ahal izateko oinarrizkoa da garapen bidean dauden herrialdeen hazkunde ekonomikoa sustatzea; hazkunde horrek, era berean, irankorra eta jasangarria izan beharko luke. Lan-programak eta diru-sarrerak sortzeko planak sendotzearen bidez pobrezia deuseztatzeko neurri zuzenak hartzea ere oinarrizko da.
Helburuak:
- Epe luzean guztiek ogibide jasangarria izateko helburuak integraziorako faktorea izan behar du eta berari esker politikek une berean egingo diete aurre garapenaren, baliabideen kudeaketa jasangarriaren eta pobreziaren deuseztapenaren auziei. Programa-arlo honen helburuak hauek dira:
|
a)
|
Pertsona guztiek lan egiteko eta ogibide jasangarria izateko aukera izatea; helburu hau premiazkoa da;
|
|
b)
|
Finantzazio maila egokiak bultzatuko dituzten eta giza garapenaren politika integratuan zentratzen diren politikak eta estrategiak aplikatzea, diru-sarrerak sortzeko esparrua, baliabideek tokian tokiko kontrola areagotzea, gauzatze-mekanismo gisa gobernuz kanpoko erakundeen eta tokian tokiko agintarien parte-hartze handiagoa barne;
|
|
c)
|
Pobreziak jotako inguru guztietarako ingurugiroaren kudeaketa arrazoizko eta jasangarrirako, baliabideen mobilizaziorako, pobreziaren deuseztapenerako eta bere efektuen murrizketarako eta lanerako eta diru-sarrerak sortzeko estrategia eta programak egitea;
|
|
d)
|
Nazioko garapen-planetan eta aurrekontuetan, giza kapitalean inbertsio nukleoak sortzea, nekazaritza-guneetarako, hirigune pobreetara, emakumeentzako eta haurrentzako politika eta programa bereziekin.
|
Jarduerak:
- Lanbide jasangarrien promozio integratuari lagunduko dioten jarduerek eta ingurugiroaren babesak sektore-jarduera ugari eta protagonista-talde handia hartzen dituzten beren barruan, bai herri mailan, bai mundu mailan, eta ikuspegi guztietatik dira funtsezkoak, batez ere herri eta komunitate mailan. Nazio eta nazioarte mailan beharrezkoa izango da jarduera hauek aurrera eramaten lagunduko duten eta lurraldeko eta azpilurraldeko baldintzak kontuan hartuko dituzten neurriak hartzea, dagokion herrialdeari egokitutako tokian tokiko jardueren ikuspegia defendatzeko. Oro har, programek hauxe izan behar lukete kontuan:
|
a)
|
Tokian tokiko taldeen eta talde komunitarioen ahalmena areagotzen saiatzea, agintaritza delegatzearen eta kontuak ematearen printzipioari jarraikiz, nahiko baliabide emanez, programa bakoitzak geografiaren eta ekologiaren baldintza zehatzei begira diezaien;
|
|
b)
|
Pobreziak aipatu berri ditugun taldeei ahalik eta gutxien eragin diezaien eta talde horiek egitura jasangarriak sor ditzaten berehalako neurriak hartzea;
|
|
c)
|
Epe luzera, herri, lurralde eta nazio mailan pobrezia deuseztatuko lukeen eta biztanleen arteko desberdintasunak murriztuko lituzkeen garapen jasangarria sortzeko baldintza onenak ezartzeko helburua izango lukeen estrategia prestatzea. Programek gizarte-egoera ahuleko taldeei -batez ere emakumeei, haurrei eta gazteei- eta errefuxiatuei eman behar diete laguntza. Talde horien artean hauek ere egongo dute: jabe txikiek, artzainek, eskulangileek, arrantzaleen komunitateek, lurrik gabeko familiek, komunitate autoktonoek, migranteek eta egituratu gabeko hiriko ekonomia-sektoreak.
|
- Hainbat sektore barne hartuko dituen neurri zehatzak hartzea ezinbestekoa da, bereziki oinarrizko hezkuntzan, osasunaren lehen mailako arretan, amei egin beharreko arretan eta emakumearen promozioan.
|
a)
|
Komunitateei agintea ematea:
|
| |
- Garapen jasangarria gizarteko maila guztietan lortu behar da. Herri erakundeak, emakumeen taldeak eta gobernuz kanpoko erakundeak berrikuntza-iturri eta herri mailako ekintzetarako iturri garrantzitsuak dira, eta, biziraupen jasangarria bultzatzeko interes berezia izateaz gain, frogatutako ahalmena dute alor horretan. Gobernuek, nazioarteko eta gobernuz kanpoko erakunde egokiekin lankidetzan, jasangarritasunaren ikuspegi komunitarioa sustatu beharko lukete. Beste batzuen artean, ikuspegi honek elementu hauek hartu beharko lituzke kontuan:
|
a)
|
Emakumeari agintea ematea, erabakiak hartzeko prozesuetan partaidetza osoa izatearen bidez;
|
|
b)
|
Herrialde indigenen eta beren komunitateen kulturaren segurtasuna eta eskubideak errespetzea;
|
|
c)
|
Mekanismo herrikoiak sustatzea edo sortzea, komunitateek beren esperientzia eta ezagutzak partekatzeko;
|
|
d)
|
Garapen jasangarrian eta tokian tokiko baliabide naturalen babesean komunitateen partaidetza areagotzea, beren produkzio ahalmena areagotzeko;
|
|
e)
|
Ikasketa-zentro komunitarioen sarea sortzea, ahalmena areagotzeko eta garapen jasangarria sustatzeko.
|
|
|
b)
|
Kudeaketarekin harremana duten jarduerak:
|
| |
- Gobernuek, nazioarteko erakundeen, gobernuz kanpoko erakundeen eta tokian tokiko erakunde komunitario egokien laguntzarekin eta lankidetzarekin, bai zuzenean, bai zeharka, honakoa lortzeko neurriak hartu beharko lituzkete:
|
a)
|
Herrialde bakoitzaren elementuekin bateragarri diren lan ordaindurako eta lan produktiborako nahiko aukera sortzeko neurriak, lan indarraren aldi baterako handitzeari aurre egiteko eta metatutako eskaera xurgatzeko;
|
|
b)
|
Hala dagokienean, nazioartearen laguntzarekin, dagozkien azpiegiturak, merkataritza-sistemak, teknologia-sistemak, kreditu-sistemak eta antzeko sistemak ezartzeko neurriak. Horrez gain, beharrezko giza baliabideak eratzeko neurriak, aurretik aipatutako neurriei eusteko eta baliabide gutxi dituen jendeari eskaintzeko. Oinarrizko hezkuntzari eta lanbide heziketari eman behar zaie lehentasuna;
|
|
c)
|
Ekonomikoki errentagarriak diren baliabideen produktibitatea asko gehitzeko eta tokian tokiko biztanleek baliabideen erabileratik etekinak ateratzeko neurriak;
|
|
d)
|
Erakunde komunitarioek eta herriak oro har ogibide jasangarria izateko ahalmena emateko aukera izan dezaten neurriak;
|
|
e)
|
Osasunerako eta amen zerbitzurako lehen mailako arretarako sistema martxan jartzeko neurriak; guztiek eduki beharko lukete hauetara sarbidea;
|
|
f)
|
Esparru juridiko berriak sortzeko edo indartzeko aukera kontuan hartzeko neurriak, lurraren kudeaketarako eta baliabideetara eta lurraren jabegora -batez ere emakumeak- iristeko eta bertakoei babesa emateko;
|
|
g)
|
Ahal den neurrian, hondatutako baliabideak birgaitzeko neurriak eta politikako neurriak sartu ahal izateko neurriak, gizakien oinarrizko beharrak asetzeko beharrezkoak liratekeen baliabideen erabilera jasangarria sustatzeko;
|
|
h)
|
Mekanismo komunitario berriak sortzeko eta aurretik daudenak indartzeko neurriak, komunitateek behartsuek beren pobrezia-egoerari aurre egiteko behar dituzten baliabideetara sarbidea izateko;
|
|
i)
|
Herriaren partaidetzarako -bereziki pobreen eta batik bat emakumeen partaidetzarako- mekanismoak martxan jartzeko neurriak, tokian tokiko talde komunitarioetan garapen jasangarria sustatzeko asmoz;
|
|
j)
|
Berehala, eta herrialde bakoitzeko baldintza eta sistema juridikoen arabera, emakumeek eta gizonek beren seme-alaben kopurua eta banaketa modu librean eta arduratsuan erabakitzeko eta informaziora, hezkuntzara eta medioetara iristeko eskubide bera izatea lortzeko neurriak aplikatu beharko dira; eskubide horiek askatasunarekin, duintasunarekin eta balio pertsonalekin bat etorri beharko lukete, etika eta kultura iritziak kontuan hartuta. Gobernuek neurri aktiboak hartu beharko lituzkete osasun prebentiboaren eta sendagarriaren zerbitzuak jartzeko eta sendotzeko programak gauzatzeko; zerbitzu horien barruan hauek egon beharko lukete: ugalketa-osasunerako zerbitzu seguruak eta eragingarriak, emakumeari begira sortuak eta emakumeak administratuak eta, azkenik, familiaren tamainaren inguruko planifikazio arduratsuaren zerbitzu eskuragarriak eta sartzen errazak, askatasunarekin, duintasunarekin eta balio pertsonalekin bat etorriko direnak eta etika eta kultura iritziak kontuan hartuko dituztenak. Programa hauek osasun zerbitzu orokorretan zentratu beharko lukete, jaio aurreko atentzioa eta osasunaren eta aitatasun arduratsuaren inguruko hezkuntza eta informazioa barne. Horrez gain, emakume guztiei beren seme-alabei bularra emateko aukera eman beharko lieke, gutxienez haurra jaio eta lehen lau hilabeteetan. Programa hauek emakumearen funtzio produktiboak eta erreproduktiboak babestu beharko lituzkete, baita beren ongizatea ere, eta haur guztiei baldintza beretan osasun zerbitzurik onenak eskaintzeko arreta berezia jarri beharko lukete; amen eta haurren artean hilkortasun- eta gaixotasun-arriskuak gutxitzeko beharra ere hartu beharko lukete kontuan;
|
|
k)
|
Hiriguneen kudeaketan jasangarritasuna nagusi izango litzatekeen politika integratuak egiteko neurriak;
|
|
l)
|
Elikadura-segurtasuna eta, dagokien kasuan, nekazaritza jasangarriaren inguruan elikaduran autosufizientzia sustatzeko jarduerei ekiteko neurriak;
|
|
m)
|
Ingurugiroaren ikuspegitik bideragarri izan daitezkeela frogatutako produkziorako metodo tradizionalen inguruko eta metodo horien integrazioaren inguruko ikerketak babesteko neurriak;
|
|
n)
|
Egituratu gabeko sektorearen jardueran ekonomian aktiboki onartzeko eta integratzeko neurriak. Horretarako sektore horretako jarduerak baztertzen dituzten araudi eta oztopo guztiak deuseztatu beharko lirateke;
|
|
o)
|
Egituratu gabeko sektorearentzako kreditu-lineak eta beste hainbat erraztasun ireki daitezen aztertzeko neurriak. Era berean, pobreek lurrak eskuratu ahal izateko aukerak hobetzeko neurriak hartu beharko lirateke, produzitzeko modua izan dezaten eta baliabide naturalak eskuratzeko aukera segurua izan dezaten. Kasu askotan, emakumearen egoerari arreta berezia jarri beharko litzaioke. Bideragarritasun-ebaluaketa zorrotzak egin behar dira maileguak jasotzen dituztenek zorrek eragindako krisiak izatea ekiditeko;
|
|
p)
|
Pobreei edateko ur- eta saneamendu-zerbitzua emateko neurriak;
|
|
q)
|
Pobreei oinarrizko hezkuntza emateko neurriak.
|
|
|
c)
|
Datuak, informazioa eta ebaluazioa:
|
| |
- Gobernuek hobetu egin beharko lukete laguntza jaso behar luketen taldeen eta esparruen inguruko informazio bilketa, eurei begira prestatuko diren eta euren behar eta asmoekin bateragarri izango diren programak eta jarduerak gauza daitezen errazteko. Programa horien ebaluazioan emakumearen egoera hartu beharko litzateke kontuan, izan ere emakumeak bereziki mespretxatutako taldea dira.
|
|
d)
|
Lankidetza eta koordinazioa nazioarte eta lurralde mailan:
|
| |
- Nazio Batuen sistemak, bere organoen eta dagokien erakundeen bidez, eta kide diren estatuen, nazioarteko erakundeen eta gobernuz kanpoko erakundeen lankidetzarekin, pobrezia arintzeari lehentasuna emateaz gain, honakoa egin beharko luke:
|
a)
|
Hala eskatuko balute, gobernuei pobrezia arintzeko eta garapen jasangarrirako ekintza-programa nazionalak egiten eta gauzatzen laguntzea. Honen inguruan, arreta berezia jarri beharko litzateke helburu horiekin harremana duten jardueretan. Jarduerak hauek izango lirateke: pobrezia deuseztatzea eta proiektu eta programa osagarriak egitea, behar izanez gero elikaduraren inguruko laguntzarekin. Horrez gain, enplegua eta diru-sarrerak sortzea babestu beharko litzateke;
|
|
b)
|
Pobrezia deuseztatzeko jardueretan garapen bidean dauden herrialdeen lankidetza teknikoa sustatzea;
|
|
c)
|
Nazio Batuen sistemaren egitura indartzea, pobrezia deuseztatzeko helburua duten neurriak koordinatzeko. Errepika daitezkeen pobreziaren aurkako proiektu esperimentalak egiteko eta gauzatzeko eta informazioa trukatzeko koordinazio-zentroak sortzea atal honen barruan sartuko litzateke;
|
|
d)
|
Agenda 21 aplikatzeko kontrol-jardueretan, pobrezia deuseztatzeko emandako aurrerapausoen azterketei lehentasuna ematea;
|
|
e)
|
Nazioarteko egoera ekonomikoa aztertzea, baliabideen korronteak eta egitura doitzeko programak barne, honen barruan ardura sozialak eta ingurugiroarekin harremana duten ardurak kontuan hartuko liratekeela ziurtatzeko. Honen inguruan, nazioarteko erakundeen, organoen eta organismoen politika aztertzea -finantza-erakundeen politikak barne- pobreei eta behartsuei oinarrizko zerbitzuak bermatzeko;
|
|
f)
|
Nazioarteko lankidetza sustatzea pobreziaren oinarrizko zergatiei aurre egiteko. Garapenaren prozesuak ez du bultzadarik izango garapen bidean dauden herriek kanpoko zorrengatik larrituta jarraitzen duten bitartean, garapenerako finantzazioa eskasa den bitartean, merkatuetako sarbidea mugatzen duten oztopoak dauden bitartean eta oinarrizko produktuen prezioak eta trukerako baldintzak hobetzen ez diren bitartean.
|
|
Gauzatzeko bideak:
|
a)
|
Gastuen finantzazioa eta ebaluazioa:
|
| |
- Biltzarreko idazkaritzak programa hau aurrera eramateko jarduerak gauzatzeko urteko (1993-2000) batez besteko gastua 30.000 milioi dolarrekoa izango dela balioztatu du, nazioarteko komunitateak dohaintza moduan edo mesede moduan emango dituen 15.000 milioi inguru barne. Kalkulu horiek adierazleak eta gutxi gorabeherakoak dira eta gobernuek ez dituzte aztertu. Kalkulu hauek Agenda 21eko beste zati batzuetako kalkulu batzuekin bat datoz.
Benetako gastuak eta finantza-baldintzak, emakidunak ez direnak barne, gobernuek gauzatzeko aukeratutako estrategien eta berariazko programen araberakoak izango dira.
|
|