A. Datuen inguruko desberdintasunak murriztea
Ekintzarako oinarriak:
- Dagoeneko datu ugari dauden arren, Agenda 21eko hainbat ataletan esaten den bezala, ezinbestekoa da datu mota gehiago biltzeaz gain, aldagarri sozioekonomikoen eta kutsaduraren, baliabide naturalen eta ekosistemen aldagarrien egoerak eta joerak adierazteko herri, lurralde eta mundu mailan datu mota gehiago biltzea. Datuen eskuragarritasunari eta datuak eskuratzeko aukerari dagokienez, mundu garatuaren eta garapen bidean dagoen munduaren arteko desberdintasuna areagotu egin da eta horrek asko gutxitzen du herrialdeek ingurugiroari eta garapenari buruzko funtsezko erabakiak hartzeko duten gaitasuna.
- Datuak biltzeko eta ebaluatzeko, datu horiek informazio erabilgarri bilakatzeko eta datu horiek ebaluatzeko hutsune ugari daude garapen bidean dauden herrialdeen gaitasunean eta nazioarteko alor askotan. Gainera, ezinbestekoa da informazio-jardueren eta datu ekologikoen eta garapenerako datuen arteko koordinazioa hobetzea.
- Normalean erabiltzen diren adierazleek –esaterako Nazio Produktu Gordina (NPG) edo kutsaduraren edo baliabideen korronte indibidualen neurketak– ez dituzte jasangarritasunaren inguruko argibideak ematen. Ingurugiroaren eta garapenaren hainbat sektoretako parametroen arteko elkarreragina ebaluatzeko metodoek akatsak dituzte edo gaizki aplikatzen dira. Ezinbestekoa da garapen jasangarriaren adierazleak eratzea; adierazle horiek maila guztietako erabakiak hartzeko oinarri solido gisa balio behar dute eta ingurugiroaren eta garapenaren sistema integratuen jasangarritasun autorregulatuari lagundu behar diote.
Helburuak:
- Ondorengo helburuak nabarmendu beharko lirateke:
|
a)
|
Datuen bilketa eta ebaluazioa ekonomikoagoa eta egokiagoa izan daitezen lortzea, herri, nazio, lurralde eta mundu mailan erabiltzaileak eta informaziorako beren beharrak hobeto zehaztearen bidez;
|
|
b)
|
Erabakiak hartzeko prozesuetan sektore askotako informazioa biltzeko eta erabiltzeko herri, probintzia, nazio eta nazioarte mailako gaitasuna sendotzea eta erabakiak hartzeko datuak eta informazioa biltzeko eta aztertzeko gaitasuna sendotzea, bereziki garapen bidean dauden herrialdeetan;
|
|
c)
|
Sektore guztietako garapen jasangarriaren planifikazioa informazio fidagarri, egoki eta erabilgarria oinarri dadin bermatzeko herri, probintzia, nazio eta nazioarte mailako mekanismoak sortzea edo sendotzea;
|
|
d)
|
Informazio egokia eskuratzeko aukera bere erabilera errazteko moduan eta unean ematea.
|
Jarduerak:
|
a)
|
Garapen jasangarrirako adierazleak eratzea:
|
| |
- Herrialdeek, nazio mailan, eta gobernuarteko eta gobernuz kanpoko herrialdeek, nazioarte mailan, garapen jasangarriaren adierazleen kontzeptua garatu beharko lukete, identifikadore horiek ezartzeko. Bigarren mailako kontuetan eta, besterik ezean, nazio mailako kontuetan hainbat adierazle geroz eta gehiago erabil daitezen sustatzeko, ezinbestekoa da Nazio Batuen Estatistika bulegoa adierazleak ezartzeaz arduratzea, gai horren inguruan geroz eta esperientzia gehiago dagoela aprobetxatuz.
|
|
b)
|
Garapen jasangarrirako adierazleak mundu mailan erabil daitezen sustatzea:
|
| |
- Nazio Batuen erakunde eta organo egokiek, nazioarteko gobernuetako, gobernuarteko eta gobernuz kanpoko erakundeekin elkarlanean, garapen jasangarriaren adierazle-multzo egokia eta beren nazio eskumenetik kanpo dauden inguruekin –ozeanoekin, goiko atmosferarekin eta lurraz haraindiko espazioarekin– lotura duten adierazleak erabili beharko lituzkete. Nazio Batuen sistemako organoek eta organismoek, interesa duten gainerako erakundeekin koordinaturik, aholkuak eman ditzateke, batetik, nazio, lurralde eta mundu mailan adierazleak batera garatzeko eta, bestetik, guztientzako eskura dauden txosten eta datu-base komunetan, nazioartean erabiltzeko adierazle horien multzo egokia sartzeko, nazioko subiranotasunarekin lotura duten gaiei lotuta.
|
|
c)
|
Datuen bilketa eta erabilera hobetzea:
|
| |
- Herrialdeek eta, hala eskatzen dutenean, nazioarteko erakundeek ingurugiroari, baliabideei eta garapenari buruzko datuen inbentarioa egin beharko lukete, garapen jasangarria kudeatzeko, nazio eta mundu mailako lehentasunak oinarri hartuta. Halaber, akatsak zehaztu beharko lituzkete eta konpontzeko jarduerak antolatu beharko lituzkete. Nazio Batuen sistemako organoen eta erakundeen barruan eta nazioarteko erakunde egokien barruan ezinbestekoa da datuak eskuratzeko jarduerak sendotzea. Jarduerak sendotu beharko lituzketen erakunde horien artean Mundu mailako Jagolaritza eta Mundu mailako Jagolaritza Metereologikoa egongo lirateke, eta, bereziki, ondorengo gaietako jarduerak sendotu beharko lituzkete: hirietako airea, ur geza, lurreko baliabideak (horien artean basoak eta artzaintzarako lurrak), desertifikazioa, beste habitat batzuk, lurren degradazioa, dibertsitate biologikoa, ozeanoak eta goiko atmosfera. Herrialdeek eta nazioarteko erakundeek datuak biltzeko teknika berriak erabili beharko lituzkete, satelite bidezko telebehaketa barne. Garapenari buruzko datuak biltzeko jarduerak indartzeaz gain, ezinbestekoa da hainbat faktoreri –esate baterako, demografiari, urbanizazioari, pobreziari, osasunari eta baliabideak eskuratzeko eskubideari– eta talde bereziei –hala nola, emakumeei, herrialde indigenei, gazteei, haurrei eta minusbaliatuei– eta ingurugiroaren gaiekin dituzten harremanei kasu berezia egitea.
|
|
d)
|
Datuak ebaluatzeko eta aztertzeko moduak hobetzea:
|
| |
- Nazioarteko erakunde eskudunek gomendio praktikoak landu beharko lituzkete nazio eta nazioarte mailan datuak era koordinatuan eta bateratuan biltzeko eta ebaluatzeko. Datuen eta informazioaren nazioko eta nazioarteko zentroek datuak biltzeko sistema iraunkorrak eta zehatzak jarri beharko lituzteke eta informazio geografikoko sistemak, adituen sistemak, ereduak eta datuak ebaluatzeko eta aztertzeko beste hainbat teknika erabili beharko lituzkete. Neurri horiek bereizleak izango dira, izan ere etorkizunean ezinbestekoa izango da satelite bidez lortutako datu guztiak prozesatzea. Garatutako herrialdeek, nazioarteko erakundeek eta sektore pribatuak batez ere garapen bidean dauden herrialdeekin elkarlana egin beharko lukete, azken herrialde horiek hala eskatuz gero, teknologiak eta ezagutzak eskuratzeko aukera errazteko.
|
|
e)
|
Informazioko esparru zabala eratzea:
|
| |
- Gobernuek ingurugiroari eta garapenari buruzko informazioa sar dadin lortzeko nazio mailan beharrezkoak diren aldaketak egiteko aukera aztertu beharko lukete. Nazioarte mailan, ezinbestekoa da ingurugiroa ebaluatzeko jarduerak sendotzea eta garapenaren joerak zehazteko ahaleginekin koordinatzea.
|
|
f)
|
Informazio tradizionala hedatzeko gaitasuna sendotzea:
|
| |
- Nazioarteko erakundeen laguntzarekin, herrialdeek babeserako mekanismoak ezarri beharko lituzkete, ingurugiroaren eta baliabide jasangarrien antolaketan, tokian tokiko komunitateei eta baliabideen erabiltzaileei, hala dagokienean, ezagutza eta ikuspegi tradizional eta autoktonoak aplikatzeko behar dituzten informazioa eta metodoak emateko. Horrek berebiziko garrantzia dauka nekazaritzako eta hiriko herrialdeetan eta indigenen, emakumeen eta gazteen taldeetan.
|
Gauzatzeko bideak:
|
a)
|
Gastuen finantzazioa eta ebaluazioa:
|
| |
- Biltzarreko idazkaritzak programa hau aurrera eramateko jarduerak gauzatzeko urteko (1993-2000) batez besteko gastua 1.900 milioi dolarrekoa izango dela balioztatu du eta nazioarteko komunitateak dohaintza moduan edo mesede moduan emango ditu. Kalkulu horiek adierazleak eta gutxi gorabeherakoak dira eta gobernuek ez dituzte aztertu. Benetako gastuak eta finantza-baldintzak, emakidunak ez direnak barne, beste batzuen artean gobernuek gauzatzeko aukeratutako programen araberakoak izango dira.
|
|
b)
|
Bitarteko instituzionalak:
|
| |
- Nazio eta nazioarte mailan, ez dago gaitasun instituzionalik ingurugiroa eta garapena integratzeko eta adierazle egokiak eratzeko. Nabarmen sendotu beharko dira dauden erakundeak, esate baterako Ingurugiroa Behatzeko Munduko Sistema (GEMS) eta Munduko baliabideei buruzko datu-basea (GRID) NBIPren barruan eta Mundu mailako Jagolaritzaren sistema nagusiaren barruko erakunde batzuk. Mundu mailako Jagolaritza funtsezko elementua izan da ingurugiroarekin harremana duten datuentzako. Hainbat organismoren garapenari buruzko datu-baseekin lotura duten programak dauden arren, beren artean ez daude behar bezala koordinaturik. Nazio Batuen sistemako organismoen eta erakundeen garapenari buruzko datuekin lotura duten jarduerak eragingarritasun gehiagorekin koordinatu beharko lirateke, agian "garapena behatzeko" mekanismo baliokideen eta osagarrien bidez. Mekanismo hori eta Mundu mailako Jagolaritza Nazio Batuen bulego egoki baten bidez koordinatu beharko lirateke, ingurugiroaren eta garapenaren arazoak guztiz integra daitezen zaintzeko.
|
|
c)
|
Bitarteko zientifikoak eta teknologikoak:
|
| |
- Teknologien transferentziari dagokionez, informazioaren eta datu-bilketaren bilakaera azkarrarekin, beharrezkoa da teknologia horiek azkar eta etengabe transferitzeko gidalerroak eta mekanismoak lantzea, bereziki garapen bidean dauden herrialdeetan. Hori 34. atalaren (Teknologia ekologikoki arrazionalaren transferentzia, lankidetza eta gaitasuna areagotzea) arabera eta jendea datuen erabileran trebatzeko egin beharko litzateke.
|
|
d)
|
Giza baliabideen garapena:
|
| |
- Trebakuntza eskaini beharko litzateke alor eta maila guztietan, bereziki garapen bidean dauden herrialdeetan. Trebakuntza horren barruan datuen bilketa, ebaluazioa eta lanketan parte hartzen duten pertsonen trebakuntza teknikoa eta erabakiak hartzeaz arduratzen direnei informazio hori erabiltzeko laguntza sartuko lirateke.
|
|
e)
|
Gaitasuna areagotzea:
|
| |
- Herrialde guztiek, bereziki garapen bidean dauden herrialdeek, erabakiak hartzeko prozesuetan behar dituzten datuak eragingarritasun gehiagorekin biltzeko, gordetzeko, antolatzeko, ebaluatzeko eta erabiltzeko gaitasuna sendotu egin beharko lukete, nazioarteko babesarekin.
|
|