Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Garapen iraunkorra
 

I. SAILA: GARRANTZI EKONOMIKO ETA SOZIALA

     


5. ATALA: Dinamika demografikoa eta jasangarritasuna

  1. Atal honetan hiru programa-arlo daude:

    a)

    Joera eta faktore demografikoen eta garapen jasangarriaren artean dagoen harremanaren inguruko ezagutza garatzea eta hedatzea;

    b)

    Ingurugiro- eta garapen-politika integratuak formulatzea, joera eta faktore demografikoak kontuan hartuta;

    c)

    Herri mailan ingurugiro eta garapenaren programa integratuak gauzatzea, joera eta faktore demografikoak kontuan hartuta.


Programen arloak

A. Joera eta faktore demografikoen eta garapen jasangarriaren artean dagoen harremanaren inguruko ezagutza garatzea eta hedatzea

Ekintzarako oinarriak:

  1. Joera eta faktore demografikoen eta garapen jasangarriaren artean harreman sinergikoa dago.
  2. Munduko populazioaren hazkundearen eta produkzioaren eta kontsumo-mota eutsiezinaren arteko konbinazioak geroz eta presio larriagoak eragiten ditu bizitzari eusteko Lurraren ahalmenean. Prozesu interaktibo horiek lurraren, uraren, airearen, energiaren eta beste baliabide batzuen erabilerari eragiten diote. Kudeaketa zuzena ez denean, azkar hazten diren herriek ingurugiroaren alorreko arazo handiak izaten dituzte. Hirien kopurua eta tamaina handitzeak herriko gobernuaren eta udal kudeaketaren auziei arreta handiagoa jartzeko eskatzen dute. Giza faktoreak funtsezko elementuak dira harremanen sare korapilatsu honen azterketarako eta kontuan hartu beharko lirateke garapen jasangarrirako politikak behar bezala formulatzeko. Politika horietan joera eta faktore demografikoen arteko harremanei, baliabideen erabilerari, teknologiaren hedapen egokiari eta garapenari erreparatu beharko litzaieke. Herrietako politiketan gizakiek ingurugiroan eta garapenean duten eragina ere kontuan hartu beharko litzateke. Beharrezkoa da alde honen ulermena areagotzea, maila guztietan erabakiak hartzen dituztenen artean, eta nazio- eta nazioarteko-politikek oinarritzat har dezaketen informazioa hobeto ematea. Informazio hori interpretatzeko kontzeptuzko egoera sortzea ere beharrezkoa da.
  3. Ezinbestekoa da ingurugiroan gizakiaren jarduerek eragiten duten efektu kaltegarria eta giza populazioan ingurugiroaren aldaketek eragindako efektu kaltegarriak arintzeko estrategiak garatzea. 2020an munduan 8.000 milioi biztanle izatea espero da. Dagoeneko, munduko biztanleen % 60 kostaldean bizi da eta 2,5 milioi biztanle baino gehiago dituzten hirien % 65 munduko kostaldeetan daude kokatuta; horietako asko itsasoaren gaur egungo mailan edo itsasoaren maila baino beherago daude.

Jarduerak:

  1. Ahal bezain azkar ondorengo helburuak lortu beharko lirateke:

    a)

    Joera eta faktore demografikoak ingurugiroarekin eta demografiarekin harremana duten gaien munduko azterketetan sartzea;

    b)

    Dinamika demografikoaren, teknologiaren, kulturaren portaeraren, baliabide naturalen eta bizitzari eusten dioten sistemen artean dagoen harremana hobeto ulertzea;

    c)

    Sentsibilitate ekologiko handiko eremuetan eta herriguneetan giza urrakortasuna ebaluatzea, komunitateak finkatutako beharrak kontuan hartuta, maila guztietan jarduerak gauzatzeko lehentasunak zehazteko.

Jarduerak:

Joera eta faktore demografikoen eta garapen jasangarriaren arteko elkarreragina ikertzea.

  1. Nazioarteko, lurraldeko eta nazioko erakundeek honako jarduera hauek gauzatzeko aukera hartu beharko lukete kontuan:

    a)

    Prozesu demografikoen, baliabide naturalen eta bizitzari eusten dioten sistemen artean sortzen diren elkarreraginak zehaztea, besteak beste garapenaren maila desberdinengatik sortzen duten lurraldeko eta azpilurraldeko aldaerak kontuan hartuta;

    b)

    Ingurugiroaren aldaketei buruz egiten ari diren lanean, joera eta faktore demografikoak integratzea, nazioarteko, lurraldeko eta nazioko ikerketa-sareen ezagutza espezializatua erabiliz, batetik, ingurugiroaren aldaketetan gizakiaren garrantzia ikertzeko eta, bestetik, gune urrakorrak identifikatzeko;

    c)

    Batetik, ekintzarako lehentasuna duten guneak zehaztea eta, bestetik, giza populazioarengan ingurugiroaren aldaketak sortutako eraginak eta ingurugiroan giza populazioaren aldaketak sortutako eraginak arintzeko estrategiak eta programak lantzea.

Gauzatzeko bideak:

a)

Gastuen finantzazioa eta ebaluazioa:

 
  1. Biltzarra idazkaritzak programa hau aurrera eramateko jarduerak gauzatzeko urteko (1993-2000) batez besteko gastua 2 milioi dolarrekoa izango dela balioztatu du, eta nazioarteko komunitateak dohaintza moduan edo mesede moduan emango ditu. Kalkulu horiek adierazleak eta gutxi gorabeherakoak dira eta gobernuek ez dituzten aztertu. Benetako gastuak eta finantza-baldintzak, emakidunak ez direnak barne, beste batzuen artean gobernuek gauzatzeko aukeratutako estrategien eta berariazko programen araberakoak izango dira.

b)

Biztanleen, ingurugiroaren eta garapenaren auziak barne hartzen dituzten ikerketen programak indartzea:

 
  1. Diziplinarteko ikerketak gehitu egin beharko lirateke, analisi demografikoa gizarte-zientzietan oinarritutako ingurugiroaren eta garapenaren ikuspegi zabalagoan integratzeko asmoz. Erakundeek eta nazioarteko adituen sareek hobetu egin beharko lukete beren ahalmen zientifikoa, komunitateen esperientzia eta ezagutzak guztiz kontuan hartuta, eta diziplinarteko ikuspegiak aplikatzerakoan eta teoria eta praktika elkartzerakoan bereganatutako esperientzia hedatu beharko lukete.
  2. Ereduak formulatzeko modu hobeak landu beharko lirateke, gaur egungo giza jardueren emaitza posibleak aurreikusteko, bereziki atal hauen emaitzak aurreikusteko: joera eta faktore demografikoekin harremana duten efektuak, biztanleko baliabideen erabilera eta aberastasunaren banaketa. Horrez gain, geroz eta maizago gertatzen diren fenomeno klimatikoek eta ingurugiroaren aldaketa metatuek tokian tokiko bizibideak deusezta ditzaketenez, hauen emaitza gisa espero daitezkeen korronte migratorio nagusiak aurreikusteko ereduak formulatzeko modu hobeak beharko lirateke.

c)

Informazioa sustatzea eta hedatzea:

 
  1. Informazio soziodemografikoari itxura egokia eman beharko litzaioke datu fisikoekin, biologikoekin eta sozioekonomikoekin harremanetan jartzeko. Bateragarri diren leku- eta denbora-eskalak, informazio geografiko eta kronologikoa eta tokian tokiko iritzi eta jarreretan oinarritutako jokabideen munduko adierazleak ezartzea ere komeni da.
  2. Baliabide erabilgarriak modu eragingarrian administratzeko beharraren inguruan, jendea maila guztietan sentsibilizatu beharko litzateke, beren erabilera jasangarria segurtatzeko, garapen bidean dauden herrialdeetako biztanleen garapenerako beharrak kontuan hartuta.
  3. Emakumearen baldintzak hobetzearen eta herriaren dinamikaren artean dauden oinarrizko loturei buruzko jendearen informazioa gehitu egin beharko litzateke. Hori emakumea atal hauetan sartuz bideratu beharko litzateke: hezkuntzan, osasunaren eta ugalketa-garbitasunaren lehen mailako arreta-programetan, independentzia ekonomikoan eta erabakiak hartzeko prozesuen etapa guztietan baldintza beretan izan beharreko partaidetza eragingarrian.
  4. Garapen jasangarriarekin harremana duten atalen inguruan egindako ikerketen emaitzak hedatu egin beharko lirateke, txosten teknikoen, argitalpen zientifikoen, hedabideen, ikastaro praktikoen, bileren eta beste modu batzuen bidez, iritzi publikoa jakinaren gainean egoteko eta erabakia hartu behar izaten dituzten funtzionarioek maila guztietan aplikatu ahal izateko.

d)

Erakundeen gaitasuna eta lankidetza garatzea edo hobetzea:

 
  1. Dagokienaren arabera, bai herrialde industrializatuetako, bai garapen bidean dauden herrialdeetako ikerketa-erakundeen eta nazioarteko, lurraldeko, nazioko eta beste sektore guztietako (sektore pribatua, tokian tokiko komunitateak, gobernuz kanpoko erakundeak eta zientzia-erakundeak) organoen arteko lankidetza eta informazio trukaketa areagotu egin beharko lirateke.
  2. Garapen bidean dauden herrialdeetako nazio- eta herri-agintarien, sektore pribatuaren eta gobernuz kanpoko erakundeen ahalmena areagotzeko ahalegina bikoiztu egin beharko litzateke, oso azkar hedatzen ari diren hiriguneetako kudeaketa hobetzeko dagoen geroz eta behar handiagoari aurre egiteko.

 

B. Ingurugiro- eta garapen-politika integratuak formulatzea, joera eta faktore demografikoak kontuan hartuta

Ekintzarako oinarriak:

  1. Orokorrean, garapen jasangarria sustatzeko planetan dauden joera eta faktore demografikoak kontsumoaren, produkzioaren, bizitza-motaren eta jasangarritasunaren jarraibideetan epe luzera eragin kritikoa duten elementuak direla onartuta dago. Hala ere, etorkizunean beharrezkoa izango da politika orokorrak formulatzeko eta garapen-planak egiteko unean auzi hauei kasu gehiago egitea. Hala behar izanez gero, ekintza-politika eta -programak ete formulatu eta gauzatu beharko dira. Politika horiek joera demografikoei lotutako hazkunde demografikoaren eraginak ebaluatu beharko lituzkete eta, era berean, esparru honetan trantsizioa ekarriko luketen neurriak aurreikusi. Ingurugiroko arazoak eta biztanleen arazoak garapenaren ikuspegi integratuan bateratu beharko lirateke; ikuspegi honen funtsezko helburuek hauek izan beharko lukete: pobrezia arintzea, bizibidea bermatzea, osasun ona eta bizi-kalitatea segurtatzea, emakumearen baldintzak hobetzea, beren diru-sarrerak eta hezkuntzara eta trebakuntza profesionalera sarbideak areagotzea, emakumeen helburu pertsonalak gauzatzea eta gizabanakoaren eta komunitateen eskubideak onartzea.
    Garapen bidean dauden herrialdeetan hazkunde demografikoaren inguruan gerta daitezkeen hainbat hipotesiren arabera hirien tamaina eta kopurua asko haziko dela kontuan hartuta, beharrak asetzeaz gehiago arduratu beharra dago, batez ere emakumeen eta haurren beharrak asetzeaz; horretarako udalaren kudeaketa eta tokian tokiko gobernuaren kudeaketa hobea beharrezkoa da.

Helburuak:

  1. Herrietako arazoak nazio mailako politikarako eta erabakiak hartzeko planifikazio- eta formulazio-prozesuetan sartzen jarraitu beharko lukete. Emakumearen eskubideak bete-betean onartuko liratekeen herrietako politika eta programak aplikatzeko aukera aztertu beharko litzateke.

Jarduerak:

Ingurugiroaren/merkataritzaren eta garapenaren inguruko programa bat egitea.


  1. Gobernuek eta dagokien erakundeek, beste gauza batzuen artean, ondoren aipatuko ditugun jarduerak abia ditzakete, laguntza-erakundeen babes egokiarekin, eta 1994an egingo den Herrien eta Garapenaren inguruko Nazioarteko Biltzarrean honen inguruan informa dezakete, batez ere Herri eta Ingurugiro Batzordeari.

a)

Nazio mailan joera eta faktore demografikoen eraginak ebaluatzea:

 
  1. Joera eta faktore demografikoen eta ingurugiro-aldaketen arteko harremanak eta ingurugiroa hondatzearen eta aldaketa demografikoaren osagaien arteko harremanak aztertu beharko lirateke.
  2. Migrazioaren arrazoi gisa ingurugiro-faktoreen eta faktore sozioekonomikoen elkarreraginaren inguruko azterketak egin beharko lirateke.
  3. Biztanle-talde zaurgarriak (esate baterako, lurrik gabeko nekazariak, gutxiengo etnikoak, errefuxiatuak, migratzaileak, egokitu gabe dauden pertsonak, familiaburu diren emakumeak) zein diren zehaztu beharko litzateke, batez ere beren egitura demografikoak garapen jasangarrian eragin zehatzak izan ditzakeenean.
  4. Adinaren arabera egindako herriaren banaketaren ondorioak kontuan hartu beharko lirateke, familian diru-sarrerak sortzeko eta baliabideen eskaerarako eta familiako kargetarako; gastu hauen barruan, esaterako, hauek sartuko lirateke: gazteen hezkuntza, mediku asistentzia eta adineko jendearentzako laguntza..
  5. Herrialde bakoitzeko biztanleen gehiengo dentsitatearen azterketa egin beharko litzateke, giza beharrak eta garapen jasangarria asetzearen barruan, eta kasu berezia egin beharko litzaieke baliabide kritikoei -urari eta lurrari- eta ingurugiroko faktoreei -ekosistemen egoerei eta aniztasun biologikoari-.
  6. Talde indigenen eta tokian tokiko komunitateen bizibide tradizionaletan joera eta faktore demografikoen eraginak aztertu beharko lirateke nazio mailan; hemen barruko presio demografikoen eraginez lurraren erabilera-motan izandako aldaketak ere sartuko lirateke.

b)

Informazio-euskarri nazionala sortzea eta sendotzea:

 
  1. Joera eta faktore demografikoen eta ingurugiroaren inguruko datu-base nazionalak eratu beharko lirateke; honela, lurralde ekologikoetako datuak (ekosisteman oinarritutako irizpideak) banandu egingo lirateke. Gainera, lurraldeka herriari eta ingurugiroari buruzko ohar deskribatzaileak prestatu beharko lirateke.
  2. Zenbait gunetan, joera eta faktore demografikoen ingurugiro-eraginek jasangarritasuna kolokan jartzen dute edo kolokan jartzen dutela dirudi. Gune horiek zein diren zehazteko metodoak eta tresnak asmatu beharko lirateke, eta, horretarako, bai ingurugiro-prozesu naturalekin harremanetan dauden egungo datu demografikoak, bai proiekzioak erabili beharko lirateke.
  3. Herri mailan hainbat taldek dinamika demografikoaren aurrean izandako erreakzioen azterketak egin beharko lirateke, batez ere ingurugiroaren presioaren eraginpean dauden guneetan eta hondatzen ari diren hiriguneetan.
  4. Beste irizpide batzuen artean, biztanleen sexuaren eta adinaren araberako datuak banatu egin beharko lirateke, baliabide naturalen erabilerarako eta antolakuntzarako sexuaren araberako lanaren banaketaren ondorioak kontuan hartzeko helburuarekin.

c)

Ezaugarri demografikoak politiketan eta planetan sartzea:

 
  1. Giza kokalekuen inguruko politikak formulatzerakoan, beharrezko baliabideak, hondakinen eraketa eta ekosistemaren egoera hartu beharko lirateke kontuan.
  2. Hala egokituz gero, aldaketa demografikoen ondorio zuzenak eta eragindakoak ingurugiroaren eta garapenaren inguruko programetan sartu beharko lirateke eta bere ondorioak demografia jarraibideetan ebaluatu beharko lirateke.
  3. Herri mailako helburuak finkatu eta programa nazionalak gauzatu beharko lirateke. Plan eta programa hauek ingurugirorako eta garapen jasangarrirako plan nazionalekin bateragarri izan beharko lukete eta gizakiaren askatasunarekin eta duintasunarekin eta beren balio pertsonalekin bat egon beharko lukete.
  4. Gazteentzako eta adinduentzako politika sozioekonomiko egokiak egin beharko lirateke; politika hauek, besteak beste, familia-babeserako eta estatu mailako sistemak aurreikusi beharko lituzkete.
  5. Ingurugiroan nahasteak eragingo lituzketen edo eurek sortuko lituzketen migrazio mota desberdinei aurre egiteko politikak eta programak egin beharko lirateke; horretarako bereziki emakumearen eta talde zaurgarrien egoera kontuan hartu beharko litzateke.
  6. Garapen jasangarriaren aldeko programetan, dagokien nazioarteko eta lurraldeko erakundeek biztanleen arazoak kontuan eduki beharko lituzkete, ingurugiroaren eraginez migratutako eta lekualdatutako pertsonei buruzkoak barne.
  7. Nazio mailan, ingurugiroari eta garapenari buruzko estrategia nazionaletan herri-politiken integrazioa aztertu eta begiratu beharko litzateke.

Gauzatzeko bideak:

a)

Gastuen finantzazioa eta ebaluazioa:

 
  1. Biltzarreko idazkaritzak programa hau aurrera eramateko jarduerak gauzatzeko urteko (1993-2000) batez besteko gastua 2 milioi dolarrekoa izango dela balioztatu du, eta nazioarteko komunitateak dohaintza moduan edo mesede moduan emango ditu. Kalkulu horiek adierazleak eta gutxi gorabeherakoak dira eta gobernuek ez dituzten aztertu. Benetako gastuak eta finantza-baldintza, emakidunak ez direnak barne, beste batzuen artean gobernuek gauzatzeko aukeratutako estrategien eta berariazko programen araberakoak izango dira.

b)

Herrien eta garapen jasangarriaren arteko elkarreraginaren kontzientzia areagotzea:

 
  1. Joera eta faktore demografikoen eta garapen jasangarriaren arteko elkarreraginari buruz gizarteko sektore guztiak sentsibilizatu beharko lirateke. Herri eta nazio mailako neurriak hartzeko ahalegin berezia egin beharko litzateke. Herriaren eta garapen jasangarriaren inguruko heziketa hezkuntza formalean eta ez-formalean koordinatu eta sartu beharko litzateke. Herriaren inguruko hezkuntza-programei garrantzi berezia eman beharko litzaieke, batez ere emakumearentzako programei. Programa hauen, ingurugiroaren kontserbazioaren eta osasunaren inguruko lehen mailako zerbitzu-prestazioen arteko lotura nabarmendu egin beharko litzateke.

c)

Erakundeak indartzea:

 
  1. Nazioko, lurraldeko eta herriko egituren ahalmena areagotu egin beharko litzateke joera eta faktore demografikoekin eta garapen jasangarriarekin harremana duten arazoei aurre egiteko. Horretarako beharrezkoa litzateke herriko arazoez arduratzen diren organo eskudunak sendotzea, garapen jasangarrirako helburu nazionalekin bateragarri izango liratekeen politikak egiteko helburuarekin. Horrez gain, beharrezkoa litzateke gobernuen, ikerketa-erakunde nazionalen, gobernuz kanpoko erakundeen eta tokian tokiko komunitateen artean elkarlana areagotzea arazoen analisiak egiteko eta politikak ebaluatzeko.
  2. Nazio Batuen organo eta erakunde eskudunen, gobernuz kanpoko erakundeen eta tokian tokiko komunitateen ahalmena areagotu egin beharko litzateke, bakoitzari dagokion kasuan, garapen jasangarria sustatzeko politikak egiteko laguntza eskatzen duten herrialdeak babesteko eta, hala egokituz gero, migratzaileei eta ingurugiroaren eraginez lekualdatutako pertsonei laguntzeko.
  3. Herri eta ingurugiro mailako jardueren koordinazio hobearen bidez garapen jasangarria sustatuko luketen erakundearteko politikei eta programa nazionalei babes gehiago eman beharko litzaieke.

d)

Giza baliabideen garapena indartzea:

 
  1. Nazioarteko eta lurraldeko zientzia-erakundeek lagundu egin behar liekete gobernuei, hala eskatuz gero, demografoak eta herri- eta ingurugiro-espezialistak trebatzeko garaian herriaren eta ingurugiroaren arteko elkarrekiko ekintzari buruzko azterketak sartzen; kontuan hartu beharreko ekintza hori mundu mailakoa, ekosistema mailakoa eta herri mailakoa izango litzateke. Trebakuntza horren barruan herriaren eta ingurugiroaren eta estrategia integratuak formulatzeko metodoen arteko loturei buruzko ikerketak sartu beharko lirateke.

 

C. Herri mailan ingurugiro eta garapenaren programa integratuak gauzatzea, joera eta faktore demografikoak kontuan hartuta

Ekintzarako oinarriak:

  1. Populazio-programak eragingarriagoak dira sektorearteko politika egokiekin batera gauzatzen badira. Herri mailako jasangarritasuna lortzeko, ezinbestekoa da joera eta faktore demografikoak barne hartuko dituen egitura berria asmatzea. Egitura horrek, besteak beste, faktore hauek hartu beharko lituzte kontuan, ekosistemen egoera, teknologia eta gizakien kokapena, egitura sozioekonomikoa eta baliabideen eskuragarritasuna. Populazio-programek plan sozioekonomikoekin eta ingurugiro-planekin bateragarri izan beharko lukete. Garapen jasangarrirako programa integratuetan harreman estua egon beharko litzateke, batetik, joera eta faktore demografikoen inguruko neurrien eta, bestetik, herriaren beharrak asetzen dituzten baliabideen antolakuntzaren eta garapenerako helburuen artean.

Helburuak:

  1. Baliabide naturalen antolakuntza- eta garapen-programekin batera populazio-programak gauzatu beharko lirateke herri mailan. Programa hauek baliabide horien erabilera jasangarria bermatu beharko lukete eta populazioaren bizi-kalitatea eta ingurugiroaren egoera hobetu beharko lituzkete.

Jarduerak:

  1. Gobernuak eta tokian tokiko komunitateak -emakumeen erakunde komunitarioak eta nazioetako gobernuz kanpoko erakundeak barne-, beste gauza batzuen artean, eta plan, helburu, estrategia eta lehentasun nazionalen arabera, aurrerago aipatzen diren jarduerekin has daitezke, kasuaren arabera nazioarteko erakundeen laguntzarekin eta lankidetzarekin. Gobernuek Agenda 21 gauzatu ondoren lortutako esperientziaren berri eman dezakete 1994an egingo den Herrien eta Garapenaren inguruko Nazioarteko Biltzarrean eta, batez ere, herrien eta ingurugiroaren batzordean.

a)

Ekintza-esparrua prestatzea:

 
  1. Kontsultarako prozesu eragingarria egin eta jarri beharko litzateke martxan, gizarteko talde interesatuekin, eta bertan programen osagai guztien formulazioak eta zehaztapenak kontsulta nazionaleko prozesu zabal batean oinarrituta egon behar dute; prozesu honen barruan komunitate mailako bilerak, lurralde mailako ikastaro praktikoak eta nazio mailako seminarioak sartuko lirateke. Beharren, aurreikuspenen eta mugen inguruko gizonen eta emakumeen iritziak pogrametan behar bezala isla daitezen eta irtenbideak esperientzia zehatzetan oinarrituta egon daitezen utzi beharko luke prozesu honek. Prozesu honetan behartsuen eta gizarte-egoera ahuleko taldeen partaidetzari lehentasuna eman beharko litzaioke.
  2. Programa integratuak eta alde askotakoak martxan jartzeko politika nazionalak aplikatu beharko lirateke; programa hauetan emakumeari, gune kritikoetan bizi diren talde behartsuenei eta beste talde zaurgarriei kasu berezia egin behar litzaieke eta, gainera, programa hauek aldaketaren eta garapen jasangarriaren eragile eragingarri gisa aritzerik izango luketen taldeen partaidetza onartu beharko lukete. Helburu asko dituzten programak nabarmendu egin beharko lirateke, bereziki, ekonomiaren garapen jasangarria sustatuko luketenak, joera eta faktore demografikoen eragin negatiboak gutxitu egingo lituzketenak eta epe luzera ingurugiroko kalteak ekidingo lituzketenak. Dagokienaren arabera, beste batzuen artean ondorengo auzi hauek ere sartu beharko lirateke: elikadura-segurtasuna, lurren jabetzaren segurtasuna, gutxieneko etxebizitza eta ezinbesteko azpiegituraren horniketa, hezkuntza, familiaren ongizatea, ugalketan garbitasuna, familientzako kreditu-planak, baso-berritzeko programak, ingurugiroaren kontserbazioa eta emakumearen enplegua.
  3. Esparru analitikoa ezarri beharko litzateke garapen jasangarriaren aldeko politiken elementu osagarriak zehazteko eta herriaren dinamikan bere eraginak ebaluatzeko eta zaintzeko mekanismo nazionalak finkatzeko.
  4. Emakumeak herriari eta ingurugiroari buruzko programetan eta garapen jasangarriaren lorpenean betetzen duen paperari arreta berezia jarri beharko litzaioke. Proiektuetan gizarte-, ekonomia- eta ingurugiro-etekinak lotzeko aukera baliatu beharko litzateke, emakumearentzako eta beren familientzako. Emakumearen aurrerapena ezinbestekoa da eta hezkuntzaren, trebakuntzaren eta politiken formulazioaren bidez bultzatu beharko litzateke, hauxe onartzeko eta sustatzeko: ondasunak, giza eskubideak eta eskubide zibilak, lana aurrezteko teknikak eta lanerako aukerak izateko duten eskubidea eta hauek lortzeko bidea eta erabakiak hartzeko prozesuetan beren parte-hartzea areatzeko aukera. Populazio-programek eta ingurugiro-programek emakumeak mobilizatzeko aukera izatea utzi beharko lukete emakumearen bizi-baldintzak hobetzeko, garapen ekonomikoan parte hartzeko ahalmena areagotzeko eta bere etekinez gozatzeko. Gizonen eta emakumeen analfabetismo-tasen arteko desberdintasuna murrizteko neurri zehatzak hartu beharko lirateke.

b)

Joera eta faktore demografikoen aldaketak sustatzeko eta jasangarritasuna lortzeko programak babestea:

 
  1. Ez dagoen kasuetan, ugalketarako garbitasun-programa eta -zerbitzuak jarri beharko lirateke martxan, edo, bestela, daudenak hobetu egin beharko lirateke, edozein arrazoirengatik gertatzen den amaren eta haurraren heriotza-tasa murrizteko eta gizonek eta emakumeek askatasunez eta duintasunez eta balio pertsonalak kontuan hartuta nahi adina seme-alaba izateko aukera emateko.
  2. Gobernuek premiazko neurri aktiboak hartu beharko lituzkete, herrialde bakoitzaren baldintza eta sistema juridikoen arabera, emakumeek eta gizonek beren seme-alaben kopurua eta banaketa askatasunez eta arduraz erabaki ahal izateko eskubide berbera izan dezaten eta, beharraren arabera, informazioa, hezkuntza eta bitartekoak eskuratzeko aukera izan dezaten askatasunarekin, duintasunarekin eta beren baloreekin bat, etika eta kultura iritziak kontuan hartuta.
  3. Gobernuek neurri aktiboak hartu beharko lituzkete osasun prebentiboko eta sendagarriko zerbitzuak ezartzeko eta sendotzeko programak gauzatu ahal izateko. Programa horietan hauxe sartu beharko litzateke: ugalketa-osasunaren zerbitzu seguru eta eragingarriak, emakumean zentratuak eta emakumeak administratuak eta, kasuaren arabera, familiaren tamainaren planifikazio arduratsurako zerbitzu eskuragarriak eta sartzen errazak, beren askatasunarekin, duitasunarekin eta balio pertsonalekin bat, iritzi etniko eta kulturalak kontuan hartuta. Programek osasunaren zerbitzu orokorrak -jaio aurreko arreta eta osasunaren eta gurasotasun arduratsuaren inguruko hezkuntza eta informazioa barne- hartu beharko lituzkete barruan, eta emakume guztiei beren seme-alabei bularra emateko aukera eman beharko liekete, gutxienez haurrak lau hilabete bete arte. Programek emakumearen funtzio produktiboa eta ugalketa-funtzioa babestu beharko lituzkete, baita beren ongizatea ere, eta arreta berezia jarri beharko lukete haur guztiei baldintza beretan osasun-zerbitzu onenak eskaintzeko beharrean; horrez gain, heriotza-tasaren arriskua eta amen eta haurren gaixotasunak murrizteko beharra ere kontuan hartu beharko lituzkete.
  4. Nazioko lehentasunaren arabera, herrialde bakoitzeko kultura-ezaugarriak kontuan hartuko lituzketen informazio- eta hezkuntza-programak egin beharko lirateke, gizonei eta emakumeei erraz uler daitezkeen ugalketako garbitasunaren inguruko mezuak helarazteko.

c)

Baldintza instituzional egokiak eratzea:

 
  1. Sektore ezberdinei babesa ematea eta esparru instituzional egokia sortzea sustatu behar da, herriaren jarduerak errazteko. Horretarako herrialde bakoitzeko agintari politiko, lokal, erlijioso eta tradizionalen; sektore pribatuaren eta komunitate zientifikoaren babesa eta ardura behar dira. Esparru instituzionala finkatzeko garaian, emakumeen erakunde nazionalek ere parte hartu beharko lukete.
  2. Herriaren jardueretarako asistentzia emaile bilateralen eta multilateralen bidez koordinatu beharko litzateke, garapen bidean dauden herrialde guztien populazioaren inguruko beharrak kontuan hartzeko; horretarako herrialde hartzaileen koordinazio orokorraren funtzioa guztiz errespetatu behar da, baita beren lehentasunak eta estrategiak ere.
  3. Herri eta nazioarte mailako koordinazioa hobetu egin behar da. Lanerako metodoak hobetu egin beharko lirateke, eskura dauden baliabideak modu hobean erabiltzeko, esperientzia kolektiboaz baliatzeko eta programak hobeto gauzatzeko. PNBFk eta beste erakunde batzuek herrialde hartzaileekiko eta emaleekiko nazioarteko lankidetza-jardueren koordinazioa sendotu egin beharko lukete, geroz eta handiagoak diren beharrei aurre egiteko nahiko funts badaudela ziurtatzeko.
  4. Herri, nazio eta nazioarte mailan populazio- eta ingurugiro-programei buruzko proposamenak formulatu beharko lirateke, behar zehatzei aurre egiteko eta jasangarritasuna lortzeko. Egokia izanez gero, aldaketa instituzionalak egin beharko lirateke zahartzaroko segurtasuna familiako kideen esku bakarrik egon ez dadin.

Gauzatzeko bideak:

a)

Gastuen finantzazioa eta ebaluazioa:

 
  1. Konderentziaren idazkaritzak programa hau aurrera eramateko jarduerak gauzatzeko urteko (1993-2000) batez besteko gastua 7.000 milioi dolarrekoa izango dela balioztatu du, nazioarteko komunitateak dohaintza moduan edo mesede moduan emango dituen 3.500 milioi inguru barne. Kalkulu horiek adierazleak eta gutxi gorabeherakoak dira eta gobernuek ez dituzte aztertu. Benetako baldintzak, emakidunak ez direnak barne, beste batzuen artean gobernuek gauzatzeko aukeratutako estrategien eta berariazko programen araberakoak izango dira.

b)

Ikerketa:

 
  1. Ekintza-programa zehatzak lantzeko ikerketak egin beharko lirateke; beharrezkoa da proposatutako ikerketa-gaien artean lehentasunaren arabera ordena bat jartzea.
  2. Herriek ingurugiroaren aldaketei nola erantzuten dieten aztertzeko ikerketa-soziodemografikoak egin beharko lirateke.
  3. Politika demografikorako bitarteko egokiak erabiltzen lagunduko luketen faktore soziokulturalak eta politikoak sakonago aztertu beharko lirateke.
  4. Familiaren tamaina arduratsua planifikatzeko egokiak diren zerbitzuen beharren aldaketen ikerketak egin beharko lirateke, talde sozioekonomikoen eta lurralde geografiko desberdinen artean dauden desberdintasunak kontuan hartuta.

c)

Giza baliabideak eta ekintzarako ahalmena garatzea:

 
  1. Giza baliabideen eta ekintzarako ahalmenaren garapena, bereziki emakumearen hezkuntza eta trebakuntza, berebiziko garrantzia duen auzia da eta populazio-programetan lehentasun handia du.
  2. Ikastaro praktikoak antolatu beharko lirateke programen eta proiektuen administratzaileei populazio-programen eta ingurugiroaren garapen eta babesaren beste helburuen arteko loturak finkatzen laguntzeko.
  3. Material didaktikoak egin beharko lirateke, baita gidak eta eskuliburuak ere, planifikazioaz eta erabakiak hartzeaz arduratuta dauden funtzionarioentzako eta populazio-, ingurugiro- eta garapen-programetan parte hartzen duten beste partaideentzako.
  4. Gobernuen, zientzia-erakundeen, lurralde bakoitzeko gobernuz kanpoko erakundeen eta beste lurraldeetako antzeko erakundeen arteko lankidetza sustatu beharko litzateke. Erakunde lokalekin lankidetza sustatu beharko litzateke jendea sentsibilizatzeko, frogaketa-proiektuak praktikan jartzeko eta izandako esperientzien inguruko informazioa zabaltzeko.
  1. Atal honetan emandako aholkuek ez dute inola ere aurretik epaitu behar Herrien eta Garapenaren inguruko Nazioarteko Biltzarraren (1994) erabakia. Biltzar hori populazioaren eta garapenaren inguruko auziak aztertzeko foro egokia izango da, Mexiko Hirian 1984an izandako Herrien Nazioarteko Biltzarraren aholkuak 1/ eta emakumearen aurrerapenerako etorkizunera begira egindako Nairobiko Estrategiak kontuan hartuta. Estrategia hauek Nairobin 1985ean egindako biltzarrean erabaki ziren (Nazio Batuen Erakundeak Hamarkadan Emakumearentzako Lortutakoaren Azterketarako eta Ebaluaziorako Munduko Biltzarraren Txostena: Berdintasuna, Garapena eta Bakea 2/).
Arretako komatxoak

1/ Herrien Nazioarteko Biltzarraren Txostena, 1984, Mexiko Hiria, 1984ko abuztuaren 6tik 14ra (Nazio Batuen argitalpena, salmenta-zenbakia: S.84.XIII.8), I. atala.

2/ Nazio Batuen Erakundeak Hamarkadan Emakumearentzako egin dituen Lorpenen Azterketarako eta Ebaluaketarako Munduko Biltzarraren Txostena: Berdintasuna, Garapena eta Bakea, Nairobi, 1985eko uztailaren 15etik 26ra (Nazio Batuen argitalpena, salmenta-zenbakia: S.85.IV.10), I. atala, A saila.

 

 

 

 

Azken eguneratzea: 2011/05/18