Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Garapen iraunkorra
 

II. SAILA: GARAPENERAKO BALIABIDEAK KONTSERBATZEA ETA KUDEATZEA

     


9. ATALA: Atmosfera babestea

Sarrera

 

  1. Atmosfera babestea lan zabala eta dimentsio anitzekoa da eta ekonomia-jardueraren hainbat sektorek parte hartzen dute. Gobernuei eta gainerako erakundeei aztertutako atmosfera babesten saia daitezen aholkatzen zaie eta, hala dagokienean, atal honetan adierazten diren aukerak eta neurriak aplika ditzaten.
  2. Atal honetan aipatzen diren arazo asko nazioarteko hitzarmenetan aztertzen direla kontuan hartzen da; hitzarmenak, besteak beste, ondorengoak dira: Ozono-geruza babesteko Vienako Hitzarmena (1985); ozoko-geruza kaltetzen duten substantziei buruzko Montrealgo Protokoloa (1987), zuzendutako bertsioa kontuan hartuta; Klimaren aldaketei buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioa (1992) eta nazioarteko beste bitarteko batzuk, lurraldeetakoak barne. Hitzarmen horietan azaltzen diren jardueren kasuan, ondorengoa ulertu behar da: atal honetan agertzen diren aholkuek ez dituzte gobernuak baliabide juridiko horietan adierazten diren neurriak gainditzen dituzten erabakiak hartzera behartzen. Hala ere, atal honen esparruan, gobernuek baliabide juridiko horiekin bateragarri diren neurri osagarriak hartzeko aukera dute.
  3. Halaber, atal honetako helburuak lortu ahal izateko egiten diren jarduerak modu integralean garapen sozial eta ekonomikoarekin koordinatu beharko liratekeela kontuan hartzen da, bere gain ondorio negatiboak izatea ekiditeko, hazkunde ekonomiko jasangarria eta pobreziari aurre egitea lortzeari dagokienez garapen bidean dauden herrialdeen legezko lehentasunezko beharrak guztiz kontuan hartuta.
  4. Testuinguru honetan, Agenda 21eko 2. ataleko A programa-arloari erreferentzia berezia egin zaio (Garapen jasangarria merkataritzaren bidez sustatzea).
  5. Atal honen barruan lau programa-arlo hauek daude:

    a)

    Zalantzen azterketa: erabakiak hartzeko oinarri zientifikoa perfekzionatzea;

    b)

    Garapen jasangarriaren sustapena:

    i)

    Energiaren garapena, eragingarritasuna eta kontsumoa;

    ii)

    Garraioa;

    iii)

    Industriaren garapena;

    iv)

    Lurreko eta itsasoko baliabideen garapena eta lurren ustiapena;

    c)

    Ozono estratosferikoa agortzearen prebentzioa;

    d)

    Mugaz gaineko kutsadura atmosferikoa.

 


Programa-arloak

 

A. Zalantzen azterketa: erabakiak hartzeko oinarri zientifikoa perfekzionatzea

Ekintzarako oinarriak:

 

  1. Klima aldaketaren inguruko eta klimaren aldakortasunaren, airearen kutsaduraren eta ozonoa agortzearen inguruko egonezinak zientzia-, ekonomia- eta gizarte-informazio eskaera berria sortu du, alor horretan oraindik dauden zalantzak gutxitzeko. Ezinbestekoa da atmosferaren eta kaltetutako ekosistemen ezaugarri anitzak iragartzeko ulermena eta gaitasuna hobetzea, osasunean duten eragina eta faktore sozioekonomikoekiko elkarreragina iragartzeko ulermena eta gaitasuna hobetzea ere ezinbestekoa da.

 

Helburuak:

 

  1. Programa-arlo honen helburu nagusiak hauek dira: mundu, lurralde eta herri mailan Lurreko atmosferari eragiten dieten eta era berean berak eragiten dituen prozesuak hobeto ulertzea da, beste batzuen artean prozesu fisikoak, kimikoak, geologikoak, biologikoak, ozeanikoak, hidrologikoak, ekonomikoak eta sozialak barne; nazioarteko lankidetzaren gaitasuna areagotzea eta biziagotzea; eta, azkenik, aldaketa atmosferikoen eta aldaketa horiek arintzeko hartutako neurrien eta erantzunen ondorio ekonomikoak eta sozialak hobeto ulertzea.

 

Jarduerak:

 

  1. Gobernuek, dagokienaren arabera, Nazio Batuen Erakundeko organo eskudunekin eta, hala dagokienean, gobernuarteko eta gobernuz kanpoko erakundeekin eta sektore pribatuarekin elkarlanean, ondorengoa egin beharko lukete:

    a)

    Atmosferari eragiten dieten eta atmosferak berak eragiten dituen prozesu naturalekin harremana duten ikerketak bultzatzea, baita garapen jasangarriaren eta aldaketa atmosferikoen arteko lotura kritikoei buruzko ikerketak ere, gizakien osasunean, ekosistemetan, ekonomiaren sektorean eta gizartean duten eragina barne;

    b)

    Klimaren Behaketaren Munduko Sistemaren eta bere osagaien estaldura geografiko orekatuagoa ziurtatzea, Atmosfera Globalaren Zaintza barne; horretarako, beste batzuen artean, behaketa sistematikoaren estazio osagarrien ezarpena eta funtzionamendua erraztu egin behar dira eta datu-base horien garapenari, erabilerari eta irisgarritasunari lagundu egin behar zaie;

    c)

    Alor hauetan lankidetza sustatzea:

    i)

    Atmosferako aldaketen eta gorabeheren inguruko detekzio goiztiarraren sistemaren garapenean;

    ii)

    Aldaketa eta gorabehera horiek aurresateko ahalmena sortzean eta hobetzean eta ingurugiroan eta sozioekonomian izango dituen eraginak ebaluatzean;

    d)

    Metodologiak garatzeko eta kutsatzaile atmosferikoen mugak zehazteko ikerketetan laguntzea; horrez gain, ondorengo ikerketa hauetan ere lagundu beharko litzateke: klima-sistemarekin interferentzia antropogeno arriskutsuak eragin ditzaketen berotegi-efektuko gasen kontzentrazio-maila atmosferikoa neurtzeko eta ekosistemari era naturalean egokitzen uzten ez dioten erritmo aldaketa konexuak neurtzeko ikerketetan;

    e)

    Gaitasun zientifikoa areagotu dadin eta adituen eta langile teknikarien parte-hartzea eta trebakuntza erraz daitezen sustatzea eta datu eta informazio zientifikoen trukea sustatzea, batez ere garapen bidean dauden herrialdeetan. Gainera, berekin elkarlanean aritzea, datuen ikerketaren, bilketaren, antolaketaren eta ebaluazioaren eta atmosferarekin harremana duten behaketa sistematikoen alorretan.

 

 

B. Garapen jasangarriaren sustapena

 

1. Energiaren garapena, eragingarritasuna eta kontsumoa

Ekintzarako oinarriak:

 

  1. Energia ezinbestekoa da ekonomiaren eta gizartearen garapenerako eta bizi-kalitatea hobetzeko. Hala ere, munduko energia gehien teknologia etengabe egongo ez balitz ez irauteko moduan edo munduko kopuruak nabarmen igoko balira ez irauteko moduan sortzen eta kontsumitzen da. Berotegi-efektuko gasen eta beste gas eta substantzia batzuen isuri atmosferikoak kontrolatzeko beharra bi atal hauetan oinarritu beharko litzateke geroz eta gehiago: batetik, energiaren produkzioaren, transmisioaren, banaketaren eta kontsumoaren eraginkortasunean eta, bestetik, geroz eta handiagoa den sistema energetikoen, ekologikoki arrazionalaren, dependentzian, batez ere energia-iturri berrien eta berriztagarrien dependentzian 1/. Energia-iturri guztiak atmosfera, giza osasuna eta ingurugiroa bere osotasunean errepestatzeko moduan erabiltzea ezinbestekoa izango da.

    1/ Energia-iturri berriak eta berriztagarriak hauek dira: energia heliotermikoa, eolikoa, hidroelektrikoa, geotermikoa; eguzki-energia fotovoltaikoa; biomasa-energia; itsas eta giza energia eta abere-energia. Energia hauei buruzko datuak Energi Iturri Berrien eta Berriztagarriaren Ustiapenari eta Erabilerari buruzko Batzordearen txostenean daude, eta Biltzarrerako espresuki prestatu ziren.

  2. Garapen jasangarriaren bidean jarraitu ahal izateko behar den energia ekologikoki arrazionalaren horniketa areagotzeko egungo oztopoak deuseztatzea beharrezkoa da, bereziki garapen bidean dauden herrialdeetan.

 

Jarduerak:

 

  1. Programa-arlo honen oinarrizko eta azken helburua energiaren sektoreak atmosferan eragiten dituen efektu kaltegarriak murriztea da, dagokienaren arabera, politikaren eta programen sustapenaren bidez; programa eta politika hauek energia-sistema ekologiko arrazionalen eta ekonomikoen, bereziki berrien eta berriztagarrien, ekarpena areagotzera bideratuta egongo lirateke eta hori gutxiago kutsatzen duten eta eragingarriagoak diren energiaren produkzioaren, transmisioaren, banaketaren eta erabileraren bidez lortuko litzateke. Helburu horrek zuzentasunaren beharra, energiaren behar adina horniketa eta energiaren kontsumoaren areagotzea islatu beharko lituzke garapen bidean dauden herrialdeetan eta, neurri handi batean, erregai fosilen eta kontsumo energetiko maila altuko produktu konexuen edo/eta beste energia-iturri batek ordezkatzeko zailak diren erregai fosilen produkzioaren, lanketaren eta esportazioaren edo/eta kontsumoaren diru-sarreren menpe bizi diren herrialdeen egoera kontuan izan beharko luke. Klimaren aldaketaren ondorio kaltegarrien aurrean guztiz ahulak diren herrialdeen egoera ere kontuan hartu beharko litzateke.

 

Jarduerak:

 

  1. Gobernuek, dagokienaren arabera, Nazio Batuen Erakundeko organo eskudunekin eta, hala dagokienean, gobernuarteko eta gobernuz kanpoko erakundeekin eta sektore pribatuarekin elkarlanean, ondorengoa egin beharko lukete:

    a)

    Ekonomikoki bideragarriak eta ekologikoki arrazionalak diren energia-iturrien bilaketan eta garapenean laguntzea, garapen jasangarria lortzeko ahaleginean energiaren horniketa areagotzeko aukera sustatzeko, bereziki garapen bidean dauden herrialdeetan;

    b)

    Nazio mailan garapen jasangarrirako politika energetikoaren eta ekonomikoaren eta ingurugiro-politikaren erabaki integratuak hartzeko metodologia egokien garapena sustatzea, beste batzuen artean ingurugiro-inpaktuaren ebaluazioaren bidez;

    c)

    Teknologia hobeen eta energia-errengimendu altuko jardueren –esate baterako, dagokien sektore guztietan teknologia endogenoen– ikerketa, garapena, transferentzia eta erabilera sustatzea; honen inguruan, energia sortzeko sistemak birgaitzeari eta modernizatzeari arreta berezia jarri behar zaie, bereziki garapen bidean dauden herrialdeetan;

    d)

    Energia-sistema ekologikoki arrazionalak –besteak beste energia-sistema berriak eta berriztagarriak– ezartzeko teknologien eta jardueren ikerketa, garapena, transferentzia eta erabilera sustatzea; gai honetan kasu berezia egin behar zaie garapen bidean dauden herrialdeei;

    e)

    Erakundeen eta zientziaren ahalmena eta planifikaziorako eta kudeaketarako ahalmena areagotu daitezen sustatzea, bereziki garapen bidean dauden herrialdeetan, geroz eta energia eragingarriagoak eta gutxiago kutsatzen dutenak garatzeko, ekoizteko eta erabiltzeko;

    f)

    Energia-horniketaren egungo iturriak aztertzea, oro har energia-sistema ekologikoki arrazionalen, bereziki energia-sistema berrien eta berriztagarrien, ekarpena ekonomikoki era eragingarrian nola areagotu daitekeen zehazteko, herrialde bakoitzaren ezaugarri sozial, fisiko, ekonomiko eta politikoak kontuan hartuta eta, hala dagokienean, ezartzeko eta erabiltzeko unean edozein oztopo gainditzeko neurriak aztertuz eta aplikatuz;

    g)

    Lurralde eta azpilurralde mailan, dagokienaren arabera, energia-iturri berrietatik eta berriztagarrietatik abiatuta, energia-planak koordinatzea eta energia ekologikoki arrazionalaren banaketa eragingarriaren bideragarritasuna aztertzea;

    h)

    Garapen sozioekonomikoari eta ingurugiroari buruzko lehentasun nazionalen arabera, neurri administratiboak, sozialak eta ekonomikoak barne hartzen dituzten gastuen araberako programa eta politika eragingarriak ebaluatzea eta, hala dagokienean, sustatzea, errendimendu energetikoa hobetzeko helburuarekin;

    i)

    Energia-planifikaziorako, energiaren eraginkortasunari buruzko programak kudeatzeko eta energia-iturri berriak eta berriztagarriak garatzeko, sartzeko eta sustatzeko ahalmena areagotzea;

    j)

    Nazio mailan energiaren errendimenduari eta isurketei buruzko arau eta aholku egokiak sustatzea 2/, ingurugiroaren aurkako efektuak ahalik eta gehien murriztuko dituzten teknologien garapenera eta erabilerara bideratuta;

    2/ Honen barruan lurraldeetako erakundeek sustatutako integrazio ekonomikoaren arauak eta aholkuak sartzen dira.

    k)

    Batetik, nazio, azpilurralde eta lurralde mailan heziketa-programak gauza daitezen eta, bestetik, energiaren erabilera eragingarriaren eta energia-sistema ekologikoki arrazionalen kontzientzia piztu dadin sustatzea;

    l)

    Sektore pribatuarekin elkarlanean, hala dagokienean, produktuei etiketak jartzeko programak egitea edo gehitzea, erabakiak hartzeko ardura dutenei eta kotsumitzaileei energia eragingarriagoa erabiltzeko aukeren inguruan informazioa emateko.

 

 

2. Garraioa

Ekintzarako oinarriak:

 

  1. Garraioaren sektoreak garapen ekonomikoan eta sozialean funtsezko zeregin positiboa du eta, zalantzarik gabe, garraioaren beharrak areagotu egingo dira. Hala ere, garraioaren sektorea ere isuri atmosferikoen iturri denez, beharrezkoa da dauden garraio-sistemak berrikustea eta zirkulazio- eta garraio-sistemen kudeaketa eta diseinu eragingarria lortzea.

 

Jarduerak:

 

  1. Programa-arlo honen helburu nagusia gastuen arabera eta dagokienaren arabera politika edo programa eragingarriak egitea eta sustatzea da, atmosferari kalte egiten dioten isurpenak eta garraioaren sektoreko aurkako beste ingurugiro-eragin batzuk, kasuaren bakoitzaren arabera, mugatzeko, murrizteko edo kontrolatzeko, garapenaren lehentasunak eta herriko eta nazioko egoera zehatzak eta segurtasun-alderdiak kontuan hartuta.

 

Jarduerak:

 

  1. Gobernuek, dagokienaren arabera, Nazio Batuen Erakundeko organo eskudunekin eta, hala dagokienean, gobernuarteko eta gobernuz kanpoko erakundeekin eta sektore pribatuarekin elkarlanean, ondorengoa egin beharko lukete:

    a)

    Dagokienaren arabera, garraio-sistema ekonomikoagoak, eraginkorragoak, gutxiago kutsatzen dutenak eta seguruagoak garatzea edo sustatzea, bereziki nekazaritzako eta hiriko taldeko garraio integratuko sistemak sustatzea; horrez gain, bide-sare ekologikoki arrazionalak garatzea eta sustatzea, lehentasun sozialak eta ekonomikoak eta garapen jasangarriko lehentasunak ezartzeko beharrak kontuan hartuta, bereziki garapen bidean dauden herrialdeetan;

    b)

    Nazioarte, lurralde, azpilurralde eta nazio mailan, garraio seguruen, eragingarrien –bereziki baliabideen erabilerari dagokienean– eta gutxiago kutsatzen dutenen teknologien erabilgarritasuna eta transferentzia eskura izan daitezen eta trebakuntza-programa egokiak gauza daitezen erraztasunak ematea, batez ere garapen bidean dauden herrialdeetan;

    c)

    Hala dagokienean, ingurugiroaren eta garraioaren arteko harremanari buruzko informazioa biltzeko, aztertzeko eta trukatzeko betebeharra sendotzea; gai honetan isurketen behaketa-sistemari eta garraioaren inguruko datu-basea sortzeari arreta berezia jarri behar zaie;

    d)

    Garapen sozioekonomikoari eta ingurugiroari buruzko lehentasun nazionalen arabera, neurri administratiboak, sozialak eta ekonomikoak barne hartzen dituzten gastuen araberako programa eta politika eragingarriak ebaluatzea eta, hala dagokienean, sustatzea, atmosferari kalte egiten dioten efektuak ahalik eta gehien murrizten dituzten garraiobideen erabilera sustatzeko;

    e)

    Hiriko eta lurraldeko kokapenetan planifikaziorako estrategiak eta garraioaren planifikaziorako estrategiak integratzeko mekanismoak garatzea edo perfekzionatzea, garraioak ingurugiroan eragiten dituen efektuak murrizteko;

    f)

    Nazio Batuen barruan eta bere lurraldekako batzordeen barruan, garraioari era ingurugiroari buruzko lurralde mailako hitzaldiak antolatzea bideragarria den aztertzea.

 

 

3. Industriaren garapena

Ekintzarako oinarriak:

 

  1. Industria ezinbestekoa da ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko eta lanaren eta diru-sarreren iturri garrantzitsua da; ondorioz, industriaren garapena funtsezkoa da ekonomiaren hazkunderako. Era berean, industria baliabideen eta materialen erabiltzaile nagusia da eta, beraz, industria-jarduerek atmosfera eta oro har ingurugiroa kaltetzen duten isurketak egiten dituzten.
    Atmosferaren babesa heda liteke, beste gauza batzuen artean, industrian baliabideen eta materialen eragingarritasuna areagotuz, kutsadura murrizteko teknologiak instalatuz edo hobetuz, klorofluorokarbonoak eta ozono-geruza kaltetzen duten beste sustantziak egokiagoengatik ordezkatuz eta hondakinak eta azpiproduktuak murriztuz.

 

Jarduerak:

 

  1. Programa-arlo honen oinarrizko helburua industriaren garapena suspertzea da atmosfera kaltetzen duten efektuak ahalik eta gehien gutxitzeko moduan, beste gauza batzuen artean, industria-produkzioan eta kontsumoan baliabide eta material guztien eragingarritasuna areagotuz, kutsadura murrizteko teknologiak hobetuz eta teknologia ekologikoki arrazional berriak sortuz.

 

Jarduerak:

 

  1. Gobernuek, dagokienaren arabera, Nazio Batuen Erakundeko organo eskudunekin eta, hala dagokienean, gobernuarteko eta gobernuz kanpoko erakundeekin eta sektore pribatuarekin elkarlanean, ondorengoa egin beharko lukete:

    a)

    Garapen sozioekonomikoari eta ingurugiroari buruzko lehentasun nazionalen arabera, neurri administratiboak, sozialak eta ekonomikoak barne hartzen dituzten gastuen araberako programa eta politika eragingarriak ebaluatzea eta, hala dagokienean, sustatzea, industriaren kutsadura eta atmosferari kalte egiten dioten efektuak ahalik eta gehien murrizteko helburuarekin;

    b)

    Industria bultzatzea, gutxiago kutsatzen duten, seguruagoak diren eta baliabideak eta materialak –adibidez, energia– eragingarritasun gehiagorekin erabiltzen dituzten teknologiak, produktuak eta prozesuak sortzeko gaitasuna areagotzeko eta sendotzeko;

    c)

    Batetik, industria-teknologia horiek sortzen eta transferitzen eta, bestetik, teknologia horiek kudeatzeko eta erabiltzeko beharra finkatzen laguntzea, bereziki garapen bidean dauden herrialdeetan;

    d)

    Ingurugiro-inpaktuaren ebaluazio-sistemak egitea, hobetzea eta aplikatzea, industria-garapen jasangarria sustatzeko;

    e)

    Materialen eta baliabideen erabilera eragingarria sustatzea, produktuen bizitza-zikloak kontuan hartuta, baliabideak eragingarritasun gehiagorekin erabiltzearen etekin ekonomikoak eta ingurugiro-etekinak lortzeko eta hondakin gutxiago sortzeko;

    f)

    Gutxiago kutsatzen duten eta eragingarriagoak diren industria-teknologien eta -prozesuen sustapena babestea, gune bakoitzean energia, bereziki energia-iturri berriztagarriak eta seguruak, eskuratzeko aukerak kontuan hartuta industriaren kutsadura eta atmosferarentzako eragin kaltegarriak mugatzeko helburuarekin.

 

 

4. Lurreko eta itsasoko baliabideen garapena eta lurren ustiapena

Ekintzarako oinarriak:

 

  1. Lurraren baliabideen eta ustiapenen inguruko politikek aldaketak eragiten dituzte atmosferan eta atmosferak berak ere eragina du berengan.
    Lurreko eta itsasoko baliabideekin eta lurraren ustiapenarekin harremana duten jarduera batzuek berotegi-efektuko gasen hustulekuak gutxitu egin ditzakete eta isurketa atmosferikoak areagotu egin ditzakete. Aniztasun biologikoaren galerak klimaren aldaketen aurrean eta airearen kutsadurak eragindako kalteen aurrean ekosistemaren erresistentzia gutxitu egin dezake. Atmosferaren aldaketek eragin handia izan dezakete basoetan, aniztasun biologikoan eta ur gezatako eta itsasoko ekosistemetan eta ekonomiaren jardueretan, esate baterako nekazaritzan. Askotan, sektore desberdinetako politiken helburuak ez datoz bat, eta horregatik nahitaezkoa da era integratuan kontuan hartzea.

 

Jarduerak:

 

  1. Pograma-arlo honen helburuak ondorengoak dira:

    a)

    Itsasoko eta lurreko baliabideen erabilera eta lurren ustiapen egokiarentzako jarduerak sustatzea; bereziki ondorengoa lortzen laguntzen dutenak:

    i)

    Kutsadura atmosferikoa gutxitzea edota berotegi-efektuko gasen isurketa antropogenoak mugatzea;

    ii)

    Kasu bakoitzari dagokionaren arabera, berotegi-efektuko gasen hustuleku guztiak kontserbatzea, jasangarritasunez kudeatzea eta hobetzea;

    iii)

    Baliabide naturalak eta ingurugiro-baliabideak kontserbatzea eta jasangarritasunez erabiltzea;

    b)

    Lurreko eta itsasoko baliabideen erabilerari eta lurraren ustiapenari buruzko politikak eta programak planifikatzeko eta aplikatzeko garaian, benetakoak diren eta gerta daitezkeen aldaketa atmosferikoak eta beren ondorio sozioekonomikoak eta ekologikoak guztiz kontuan har daitezen begiratzea.

 

Jarduerak:

 

  1. Gobernuek, dagokienaren arabera, Nazio Batuen Erakundeko organo eskudunekin eta, hala dagokienean, gobernuarteko eta gobernuz kanpoko erakundeekin eta sektore pribatuarekin elkarlanean, ondorengoa egin beharko lukete:

    a)

    Garapen sozioekonomikoari eta ingurugiroari buruzko lehentasun nazionalen arabera, neurri administratiboak, sozialak eta ekonomikoak barne hartzen dituzten gastuen araberako programa eta politika eragingarriak ebaluatzea eta, hala dagokienean, sustatzea, lurraren erabileraren jarduera ekologikoki arrazionalak bultzatzeko;

    b)

    Lurraren ustiapenaren jarduera ezegokiak eta kutsakorrak atzera botarazten dituzten eta lurreko eta itsasoko baliabideen erabilera jasangarria bultzatzen duten politikak eta programak aplikatzea;

    c)

    Batetik, Lurreko eta itsasoko baliabideekin eta lurraren ustiapenarekin harremana duten eta, bestetik, aldaketa eta gorabehera atmosferikoak hobeto jasaten lagunduko duten jarduerak landu eta erabili daitezen sustatzeko aukerak aztertzea;

    d)

    Bakoitzari dagokionaren arabera, berotegi-efektuko gasen hustulekuen eta biltegien kontserbazioan edo hobekuntzan ustiapen jasangarria eta lankidetza sustatzea, bereziki biomasan, basoetan eta ozeanoetan eta lurreko, kostako eta itsasoko beste ekosistema batzuetan.

 



C. Ozono estratosferikoa agortzearen prebentzioa

Ekintzarako oinarriak:

 

  1. Orain dela gutxi zabaldutako datu zientifikoen analisiak ziurtarazi egin du klorofluorokarbonoetatik (CFC) eratorritako kloro eta bromo erreaktiboen, haloien eta beste antzeko sustantzia artifizial batzuen ondorioz sortutako Lurraren ozono-geruza estratosferikoaren etengabeko kaltetzearen inguruko susmoa. 1985eko ozono-geruza babesteko Vienako Hitzarmena eta 1987ko ozono-geruza kaltetzen duten sustantziei buruzko Montrealgo Protokoloa (Londresen 1990ean zuzendu zutena) nazioarte mailan aurrerapen garrantzitsuak izan baziren ere, ozono-geruza kaltetzen duten sustantzien kloro kopurua gehitu egin da. Joera hau Protokoloan adierazten diren kontrol-neurriak aplikatuz gero aldarazi daiteke.

 

Jarduerak:

 

  1. Pograma-arlo honen helburuak hauek dira:

    a)

    Vienako Hitzarmenean eta Montrealgo Protokoloan eta 1990eko bere zuzenketan finkatutako helburuak lortzea, txosten horietan garapen bidean dauden herrialdeen behar eta baldintza berezien inguruan adierazten dena eta ozono-geruza kaltetzen duten sustantziak eskuratzeko aukera barne. Ozono-geruza kaltetzen duten sustantzien eskaera gutxitzen duten teknologia eta produktu naturalak sustatu beharko lirateke;

    b)

    Ozono-geruza estratosferikoaren kaltetzearen eta aldaketaren eraginez Lurreko gainazalera iristen diren erradiazio ultramoreen efektu negatiboak arintzeko estrategiak sortzea.

 

Jarduerak:

 

  1. Gobernuek, dagokienaren arabera, Nazio Batuen Erakundeko organo eskudunekin eta, hala dagokienean, gobernuarteko eta gobernuz kanpoko erakundeekin eta sektore pribatuarekin elkarlanean, ondorengoa egin beharko lukete:

    a)

    Montrealgo Protokoloa eta 1990eko bere zuzenketak berrestea, onartzea edo onestea; berehala Vienako eta Montrealgo funts fiduziarioei eta Behin-behineko Funts Multilateralari ekarpenak egitea; eta, hala dagokionean, Montrealgo Protokoloaren eta bere aplikazio-mekanismoen arabera gauzatzen ari diren jarduerei laguntzea, besteak beste, CFCen eta ozono-geruza kaltetzen duten gainerako sustantzien ordezkoen horniketan eta Protokoloaren baldintzak bete ahal izateko garapen bidean dauden herrialdeen teknologiak erraz transferitzeko aukeran;

    b)

    Ozonoa Behatzeko Munduko Sistema gehiago heda dadin laguntzea, alde biko eta alde anitzeko funtsen bidez behaketa sistematikorako estazio berriak egin eta martxan jar daitezen lagunduz, bereziki hego hemisferioko inguru tropikalean;

    c)

    Ozono estratosferikoa kaltetzeak osasunean eta ingurugiroan dituen eraginen inguruan eta ozono estratosferikoa kaltetzearen inguruko informazio zientifikoaren eta bere ondorio teknologikoen eta ekonomikoen etengabeko ebaluazioan aktiboki parte hartzea; eta ebaluazio horien arabera justifikatuak eta bideragarriak diren beste neurri batzuk kontuan hartzea;

    d)

    Lurreko gainazalera iristen diren erradiazio ultramore gehigarrien efektuei buruzko ikerketen emaitzak oinarritzat hartuta, gizakien osasunaren, nekazaritzaren eta itsas ingurunearen alorretan neurri zentzagarriak eta egokiak hartzeko aukera aztertzea;

    e)

    Montrealgo Protokoloaren arabera, CFC eta ozono-geruza kantetzen duten gainerako sustantziak ordezkatzea; horretarako kontuan hartu behar da ordezkapen honen egokitasuna era integralean ebaluatu beharko litzatekeela eta ez atmosferaren edo ingurugiroaren arazoaren konponbideari egiten dion ekarpenaren arabera soilik.

 

D. Mugaz gaineko kutsadura

Ekintzarako oinarriak:

 

  1. Mugaz gaineko kutsadurak gizakien osasunean eta ingurugiroan eragin kaltegarriak ditu, esate baterako, zuhaitzak eta basoak desagertarazi egiten ditu eta ur-masak azidotu egiten ditu. Kutsadura atmosferikoa zaintzen duten sareak ez dira era berean arduratzen lurralde guztiez eta garapen bidean dauden herrialdeek ordezkaritza txikia dute. Europa eta Ipar Ameriketatik kanpoko isurketei buruzko datu fidagarrien faltak mugaz gaineko kutsadura neurtzeko aukera asko mugatzen du. Ingurugiroan eta osasunean kutsadura atmosferikoaren eraginei buruzko informazioa ere ez da nahikoa hainbat lurraldetan.
  2. Urrunerako mugaz gaineko kutsadura atmosferikoari buruzko 1979ko Konbentzioak eta bere protokoloek lurraldeko erregimena ezarri dute Europan eta Ipar Ameriketan; erregimen hau kutsadura atmosferikoen eta horren inguruko informazioaren behaketa sistematikorako eta ebaluaziorako azterketa eta programa kooperatiboen prozesuan oinarrituta dago. Programa hauek mantendu eta hedatu egin behar dira eta beren emaitzak munduko beste lurraldeekin elkarbanatu behar dira.

 

Jarduerak:

 

  1. Pograma-arlo honen helburuak hauek dira:

    a)

    Kutsadura atmosferikoaren iturri finkoek eta mugikorrek sortutako kutsadura kontrolatzeko eta neurtzeko teknologiak sortzea eta aplikatzea eta ekologikoki arrazionalak diren beste teknologiak sortzea;

    b)

    Prozesu naturalek eta jarduera antropogenoek sortarazitako mugaz gaineko kutsadura atmosferikoaren iturriak eta tamaina sistematikoki behatzea eta ebaluatzea;

    c)

    Mugaz gaineko kutsadura atmosferikoaren mugimenduak eta efektuak neurtzeko eta zehazteko ahalmena sendotzea eta horren inguruko ereduak egitea, beste jarduera batzuen artean, informazioaren trukearen eta adituen formazioaren bidez, bereziki garapen bidean dauden herrialdeetan;

    d)

    Istripu industrialek eta nuklearrek, hondamendi naturalek eta baliabide naturalen nahita egindako eta halabeharrezko suntsiketek sortutako mugaz gaineko kutsadura atmosferikoa ebaluatzeko eta arintzeko ahalmena garatzea;

    e)

    Lurraldeko hitzarmen berriak onar daitezen sustatzea, mugaz gaineko kutsadura mugatzeko, eta aurretik dauden hitzarmenak aplikatzea;

    f)

    Mugaz gaineko kutsadura atmosferikoak eta bere efektuek eragindako isurketak murrizteko estrategiak egitea.

 

Jarduerak:

 

  1. Gobernuek, dagokienaren arabera, Nazio Batuen Erakundeko organo eskudunekin eta, hala dagokienean, gobernuarteko eta gobernuz kanpoko erakundeekin, sektore pribatuarekin eta finantza-erakundeekin elkarlanean, ondorengoa egin beharko lukete:

    a)

    Mugaz gaineko kutsadura atmosferikoaren aurka borroka egiteko lurraldeetako hitzarmenak onartzea edota sendotzea, bereziki garapen bidean dauden herrialdeetan, honako alorretan: behaketa eta ebaluazio sistematikoa, ereduen prestakuntza eta kutsadura atmosferikoaren iturri mugikorretatik eta finkoetatik datozen isurketak mugatzeko teknologien garapena eta trukaketa. Egoera honetan, erradiazio ultramoreen, ingurugiroaren azidotzearen eta basoei eta oro har begetazioari fotooxidanteek eragindako kalteen garrantzia, arrazoiak eta eragin sozioekonomikoak eta osasunean dituzten eraginak gehiago nabarmendu beharko lirateke;

    b)

    Industriako istripuek, hondamendi naturalek, nahita egindako suntsiketek edota baliabide naturalen istripuek eragindako mugaz gaineko kutsadura atmosferikoarekin harremanetan, alerta goiztiarraren sistemak eta interbentzio-mekanismoak onartzea edo sendotzea;

    c)

    Trebatzeko aukerak ematea eta datuen eta informazioaren eta nazioko edota lurraldeko esperientzien trukaketa erraztea;

    d)

    Lurralde mailan eta alde anitz eta alde biko mailetan elkarlanean aritzea, mugaz gaineko kutsadura atmosferikoa ebaluatzeko, atmosferara isurketak gutxitzeko eta ingurugiroko, ekonomiako, gizarteko eta beste alorretako bere eraginei aurre egiteko neurri zehatzak barne hartzen dituzten programak egiteko eta gauzatzeko.

 

Gauzatzeko bideak:

a)

Nazioarteko eta lurraldeko lankidetza:

 

 

  1. Indarrean dauden bitarteko juridikoek bitarteko horien helburuekin harremana duten egitura instituzionalak sortu dituzte eta horren inguruan egin beharrekoak testuinguru horretan jarraitu behar luke. Gobernuek jarraitu eta areagotu egin beharko lukete beren lankidetza, lurralde eta mundu mailan, eta Nazio Batuen sisteman. Testuinguru honetan, Agenda 21en 38 atalean (Nazioarteko akordio instituzionalak) aipatzen diren aholkuei erreferentzia egitea ezinbestekoa da.

 

b)

Gaitasuna areagotzea:

 

 

  1. Herrialdeek, Nazio Batuen organo eskudunekin, nazioarteko emaileekin eta gobernuz kanpoko erakundeekin elkarlanean, baliabide teknikoak eta finantza-baliabideak mugiarazi beharko lituzkete eta garapen bidean dauden herrialdeek lankidetza teknikoa bultzatu beharko lukete, dagokien sektore guztietan, garapen jasangarria sustatzeko eta atmosfera babesteko beren gaitasun teknikoa eta kudeaketarako, planifikaziorako eta administraziorako gaitasuna sendotzeko.

 

c)

Giza baliabideen garapena:

 

 

  1. Ezinbestekoa da herri, nazio eta nazioarte mailan, garapen jasangarriaren sustapenari eta atmosfera babesteari buruzko hezkuntza-programak eta kontzientzia hartzeko programak onartzea eta sendotzea, dagokien sektore guztietan.

 

d)

Gastuen finantzazioa eta ebaluazioa:

 

 

  1. Biltzarreko idazkaritzak A programa-arloko jarduerak gauzatzeko urteko (1993-2000) batez besteko gastua 640 milioi dolarrekoa izango dela balioztatu du eta nazioarteko komunitateak dohaintza moduan edo mesede moduan emango ditu. Kalkulu horiek adierazleak eta gutxi gorabeherakoak dira eta gobernuek ez dituzte aztertu. Benetako gastuak eta finantza-baldintzak, emakidunak ez direnak barne, beste batzuen artean gobernuek gauzatzeko aukeratutako estrategien eta berariazko programen araberakoak izango dira.
  2. Biltzarreko idazkaritzak B programa-arloko jarduerak lau etapatan gauzatzeko urteko (1993-2000) batez besteko gastua 20.000 milioi dolarrekoa izango dela balioztatu du eta nazioarteko komunitateak mesede gisa edo dohaintza moduan emango ditu. Kalkulu horiek adierazleak eta gutxi gorabeherakoak dira eta gobernuek ez dituzte aztertu. Benetako gastuak eta finantza-baldintzak, emakidunak ez direnak barne, beste batzuen artean gobernuek gauzatzeko aukeratutako estrategien eta berariazko programen araberakoak izango dira.
  3. Biltzarreko idazkaritzak C programa-arloko jarduerak gauzatzeko urteko (1993-2000) batez besteko gastua 160 eta 590 milioi dolarren artekoa izango dela balioztatu du eta dohaintza edo mesede moduan emango dira. Kalkulu horiek adierazleak eta gutxi gorabeherakoak dira eta gobernuek ez dituzte aztertu. Benetako gastuak eta finantza-baldintzak, emakidunak ez direnak barne, beste batzuen artean gobernuek gauzatzeko aukeratutako estrategien eta berariazko programen araberakoak izango dira.
  4. Biltzarreko idazkaritzak laguntza teknikoaren eta programa esperimentalaren gastuak 32 eta 33 paragrafoetan gehitu ditu.

 

 

Azken eguneratzea: 2011/05/18