UDALSAREA 21 sortu zen, udalerriek Tokiko Agenda 21 ezartzea errazteko. Tokiko Agenda 21 toki-agintariek bultzatutako eta garatutako ekintza-plana da, eta helburu du, ingurunearen garapen iraunkorrerantz aurrerapausoak eman eta, herritarren bizi-kalitatea hobetzea.
Tokiko Agenda 21ak diseinatzeko hasierako fasean (udalerriaren diagnosia egin, ekintza-planak idatzi eta herritarrek parte hartzeko prozesuak martxan jarri), udalerriek UDALTALDE 21 izeneko lan-taldeak osatzen dituzte. Lan-taldeotako kide eskualde bereko udalerriak zein elkarren ondoan daudenak dira, eta xede dute, taldean egiten den lanaz baliatu, gero bakoitzak Tokiko Agenda 21 diseinatzeko fasea gainditzeko.
Behin ekintza-planak diseinatu eta onartu ondoren, udalerriak Iraunkortasunaren Euskal Udalerrien Sarea osatzen duen UDALSEAREA 21eko kide izango dira.
Hortaz, Udalsarea 21 garapen iraunkorraren alde batera lan egiten duten erakundeak batzeko koordinazio eta lankidetza gune bat da, eta hauek eratzen dute: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila, ingurumen arloan eskumena duten hiru foru aldundietako sailak, Eudel-Euskadiko Udalen Elkartea eta iraunkortasun arloan aurreratuenak diren udalak.
Edozein udalek euskal sare honetan parte hartu ahal izateko, baldintza hauek bete behar izango ditu:
-
-
Udalerriko ekonomia-, ingurumen- eta gizarte-diagnosia egin izana.
-
Tokiko Agenda 21 diseinatuta izan: udalerriko garapen iraunkorraren alde sustatutako eta garatutako Ingurumen-Ekintza Plana egin izana; baita haren jarraipenerako adierazleak ezarri izana ere.
-
Herritarrek parte hartu ahal izateko bideak ezarri izana; izan ere, Tokiko Agenda 21 lantzeko prozesu guztian zehar parte-hartzea bermatuta egon beharko da.
Baldintzok betez gero, udalerriak Udalsarea 21eko kide izan, eta ekintza-planak gauzatzen hasi ahalko dira. Tokian tokiko errealitatera egokitutako planak aplikatzen hasteaz gain, Sareak berak denentzat sortutako tresnak erabiltzen, eta adierazleen sistemaren bidez udalerriko ingurumen-garapenaren kontrola eramaten ere hasiko dira, besteak beste.
Udalsarea 21eko Idazkaritza Teknikoa (IHOBE)
|