|
2002-2006 aldirako I. Ingurumen Esparru Programa onartu zenetik, urtean bi txosten idatzi dira: alde batetik, Ingurumen Esparru Programan jasotako konpromisoak betetzeko aurrerapenen ebaluazioa (iraunkortasunaren ebaluazioa). Bestetik, hainbat ingurumen adierazle kalkulatuta ingurumenaren egoeraren bilakaera.
Bi txostenen arteko loturarik eza muga argia izan da Ingurumen Esparru Programaren balorazio sistemarentzat. Konpromisoak betetzea politikak edo tresnak abian jartzea baino ez dela ulertzen bada, haiek ingurumenean izango duten eragina aintzat hartu gabe, orduan ez da nahikoa.
Ondorioz, txosten honetan aurreko Ingurumen Esparru Programaren baitan eginiko bi azterketak egiten dute bat: planaren konpromisoen segimendua eta ingurumen
adierazleen araberako ingurumenaren egoeraren azterketa.
Horregatik, 2007-2010 aldirako II. Ingurumen Esparru Programak ingurumen-adierazleak adierazitako 11 helburu estrategikoekin bateratu nahi izan ditu. Hala,
programaren ebaluazioa errazago egiten da, bai konpromisoen lorpenarena bai helburuen lorpenarena, ingurumen adierazleetan oinarrituta neurtzen baitira.
|