Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Garapen iraunkorra

WAI-A

Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategia 2002-2020 - Ingurumen Esparru Programa 2002-2006
 
Estrategia Ambiental Vasca de Desarrollo Sostenible 2002-2020 - Programa Marco Ambiental 2002-2006

EAEko ingurumena babesteko 3/98 lege orokorrak, seigarren artikuluan, hau dio:

"Euskal Herriko ingurugiro-politika ingurugiroari buruzko esparru-programa batean azalduko da. Programa hori Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoak egingo du Euskal Herriko Ingurugiro Batzordean ordezkotza duten administrazio publikoekin lankidetzan.

Ingurugiroari buruzko esparru-programa horren iraupena lau urtekoa izango da, esandako Batzordeak txostena egin ondoren Jaurlaritzak onetsiko du eta ondoren Eusko Legebiltzarrari bidaliko zaio."

Lege-agindua betez, Gobernu Batzordeak Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategia (2002-2020) eta lehenengo Ingurumen Esparru Programa (2002-2006) onartu zituen 2002ko ekainaren 4an, eta epe luzerako ikuspegi estrategiko batean txertatu zituen Lurralde Goi-Bileran -Rio de Janeiron, 1992an- lurralde bakoitzean garapen iraunkorreko estrategiak egiteko hartutako konpromisoarekin lotuta. Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategiak bost ingurumen-helmuga eta ezinbesteko bost baldintza jarri ditu, eta EAEko Administrazio Publikoak lehentasunez sustatu beharko ditu. Xede eta baldintza horiek Garapen Iraunkorrerako Europako Batasunaren Estrategian eta Ingurumenaren alorreko EBko Ekintzarako Seigarren Programan azaldutakoekin koherentzia gordez ezarri dira.

INGURUMEN-HELMUGAK:

1. Aire, ur eta lurzoru garbiak eta osasungarriak izan ditzagun bermatzea.

2. Natur baliabideen eta hondakinen kudeaketa arduratsua.

3. Natura eta biodibertsitatea babestea.

4. Lurraldeko oreka eta mugikortasuna: ikuspegi komuna.

5. Klima-aldaketaren eragina mugatzea.

BEHAR DIREN BALDINTZAK:

1. Ingurumen-aldagaiak beste politika-alor batzuetan kontuan hartzea.

2. Indarrean dauden legeak eta beren aplikazioa hobetzea.

3. Merkatuak ingurumenaren alde lan egin dezan bultzatzea.

4. Herritarrak, Administrazioa eta enpresak gaitzea eta erantzunkide bihurtzea eta beren jokabideak iraunkortasun handiagoari begira aldatzea.

5. Ingurumen-alorreko ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza.

pdf formatuko dokumentuak:
Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategia 2002-2020 - Ingurumen Esparru Programa 2002-2006 (1 Mb)
Iraunkortasuneranzko bidea (1,6 Mb)
Euskal Herriko iraunkortasunerako konpromisoa (300 kb)

Enlaces:
Europar Batasuna. Ingurumenaren alorreko Ekintzarako Seigarren Programa
Europar Batasuna eta garapen iraunkorra

Azken eguneratzea: 2006/11/09