Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Garapen iraunkorra

WAI-A

Ingurumen Esparru Programa 2007-2010

Garapen Iraunkorrerako Estrategia 2001eko Goteborgeko Europako Gailurrean abiarazi zen formalki. Garai hartan, Europar Batasunak Lisboako Gailurreko estrategia sozial eta ekonomikoak osatu zituen ingurumen dimentsioa intregatuz. Euskadik, Europar Batasuneko zati den aldetik, 2002-2020 eperako Garapen Iraunkorrerako Euskal Ingurumen Estrategia eta Ingurumen Esparru Programa landu zituen 2001 urtean, eta 2002ko ekainean onartu zituen. Lau urte lehenago, Euskadiko Ingurumena Babesteko 3/98 Legeak Euskadin garatutako ingurumen politika guztiaren helburua garapen iraunkorra izatea ezarri zuen. Legeak dio airearen, uraren, lurzoruaren, paisaiaren, floraren eta faunaren erabilera modu iraunkorrean gauzatuko dela (1. artikulua), eta bere egiten du egungo beharrak beteko dituen garapen iraunkor eredua bermatzeko konpromisoa, betiere etorkizuneko belaunaldien beharrak betetzeko gaitasuna arriskuan jarri gabe (2. artikulua). 2001eko urtarrilean, berriz, lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzako sailburuek Euskadiko Iraunkortasunaren Aldeko Konpromisoa sinatu zuten. Konpromiso horrek iraunkortasunerako bidea egiteko oinarriak ezarri zituen: kode etikoa, kohesioa, gizarte partaidetza, zuhurtzia printzipioa, ikuspegi integratua, ekoeraginkortasuna eta plangintza estrategikoa. 2002an, Eusko Jaurlaritzak 2002-2020 Garapen Iraunkorrerako Euskal Ingurumen Estrategia onartu zuen. Bertan, Europako ingurumen politikarekin bat eginez, epe motzeko, ertaineko eta luzeko hainbat jomuga, helburu eta konpromiso daude jasota. Epe motzeko helburu eta konpromisoak 2002-2006 Ingurumen Esparru Programan bildu ziren.

Ostean, 2002ko Johannesburgoko Gailurrak garapen iraunkorra lortzeko hurrengo oinarrizko helburuak ezarri zituen: pobrezia amaitzea, ekoizpen eta kontsumo eredu eutsiezinak aldatzea, eta baliabide naturalen babesa eta antolamendua. Era berean, munduko ingurumena gainbeheran dagoela ohartarazi zuen, eta horren hainbat adibide eman zituen: biodibertsitate galera, desertifikazioa, airearen, uraren eta itsasoaren kutsadura, eta klima aldaketak eragindako aldaketa kaltegarriak.

Ingurumen erronken garrantziaren jakitun izanik eta 2006ko esparru programaren iraunaldi epea amaitu dela kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2007-2010 eperako Ingurumen Esparru Programa lantzeko prozesua sustatu eta koordinatu du. Progamak ingurumenaren babeserako 3/98 Legeak ezarritako agindua betetzen du.



Pdf formatoko dokumentuak:
Ingurumen Esparru Programa 2007-2010 (3,27 Mb)
Foiletoa (1,99 Mb)