Ingurumen Esparruko Programaren (IEP) helburua da ingurumenean eragin negatiboa duten erakunde publiko edo pribatuen eta herritarren jarreren nagikeria aldatu eta herritarren ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko joera positibora bideratzea. Horrenbestez, industria ekoeraginkorragoa eta ekonomia-eredu iraunkorragoa helburu hartuta, trantsizioa sustatuko da.
Legean xedatutakoari jarraiki, Ingurumen Esparruko Programa lau urtez behin prestatu behar da (3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesten duena, 6. artikulua).
Agindu hori betez, EAEko I. Ingurumen Esparruko Programa (2002-2006) eta II. Ingurumen Esparruko Programa (2007-2010) gauzatu dira.
Ingurumen Esparruko Programaren xedea da ingurumen-konpromisoak Eusko Jaurlaritzako sailen politiketan txertatzea.
Horrenbestez, sail sustatzailearen ardura diren esparruak eta programak, Ingurumen Sailari ez dagozkionak (Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenarako Eskualde Programa, 2007-2013; EAEko Baso Plana ; eta Nekazaritzako eta Basogintzako Lurralde Plan Sektoriala) aipatzeaz gain, tartean dauden sailei eta Ingurumen Esparruko Programarekin lotura handia duten estrategiei erreparatuta, honako hauek aipatu behar dira:
Ingurumenaren Esparruko Programa egiteko partaidetza-prozesua honako foro hauen bidez gauzatuko da:
Legean xedatutakoari jarraiki, Ingurumen Esparruko Programa lau urtez behin prestatu behar da. 3/1998 Legearen 6. artikuluak honako hau xedatzen du: “Euskal Herriko ingurugiro-politika ingurugiroari buruzko esparru-programa batean azalduko da (...) horren iraupena lau urtekoa izango da, Ingurumen Batzordeak txostena egin ondoren, Jaurlarizak onetsiko du eta ondoren Eusko Legebiltzarrari bidaliko zaio. Esparru-programa hori berariazko plan eta programen bidez garatu ahal izango da”.
Sailen arteko batzorde teknikoa eratu behar da. Batzorde horretan, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaz gain, honako sail hauek ere parte hartzen dute: Herrizaingo Sailak; Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak; Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailak; Osasun eta Kontsumo Sailak; eta Ekonomia eta Ogasun Sailak.
Aurrekontua: 200.000.-€ (2010eko aurrekontuan aurreikusiak) prestaketa-faserako: foro eta jardunaldiak antolatzea, web orria eguneratzea eta dokumentuak prestatzea.
Planean biltzen diren neurrien kostua memoria ekonomikoan jasoko da.
Foru aldundiek eta toki-erakundeek Ingurumen Esparruko Programarentzat garrantzitsuak diren planak eta estrategiak kudeatzen dituzte eta haien artean honako hauek aipa daitezke: Bizkaia 21 Programa, Gipuzkoa 2020 hausnarketa estrategikoaren prozesua, Bizkaiko Hiri Hondakinak Kudeatzeko Osoko II. Plana (2005-2016), eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako errepideen planak, foru-aldundiei dagokienez; eta toki-erakundeei dagokienez: Tokiko Agendak 21 tokiko ekintza-planak, mugikortasun iraunkorreko planak, kudeaketa energetikorako planak, eta hirigintzako plangintza.
Foru-aldundiekiko eta udalekiko partaidetza-dinamika gauzatuko da foru-aldundien batzorde teknikoen eta udalen batzorde teknikoen bitartez, hurrenez hurren.
| Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
|---|---|---|---|
| 1. fasea. Oinarrizko lerro estrategiko eta ekonomikoak prestatzea | 2010/09/20 | 2010/11/29 | Amaituta |
| 2. fasea. Lerro estrategiko eta ekonomikoei buruzko txostenak egitea | 2010/11/29 | 2011/02/22 | Amaituta |
| 3. fasea. Plana prestatzea | 2011/02/22 | 2011/05/17 | Amaituta |
| 4. fasea. Planei buruzko txostenak egitea | 2011/05/17 | 2011/06/14 | Amaituta |
| 5. fasea. Gobernu Kontseiluak plana onartzea | 2011/06/15 | 2011/07/12 | Amaituta |
Ingurumen Esparruko Programaren prozesuak ingurumen-politikaren kudeaketa barne hartuko duen sistema aurreikusi du.
Jarraipena eta ebaluazioa egiteko formula gisa, honako hauek aipatzekoak dira:
Kudeaketaren eta jarraipenaren ikuspegi operatiboan, Ingurumen Esparruko Programa honako antolamendu-eredu honen arabera egituratu da:
Ingurumen Esparruko Programak konpromisoa identifikatzen duen aginte-koadro integrala dauka, adierazlea (erreferentziazko urtearekin), planaren amaierarako helburua, eta jarraipenaren arduraduna.
Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko 3/1998 Lege Orokorrak, otsailaren 27koak, 6. artikuluan adierazitakoari jarraiki, Gobernu Kontseiluak Ingurumen Esparruko Programa onartu ondoren, Eusko Jaurlaritzari helarazi behar zaio.