Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Garapen iraunkorra

WAI-A

Partaidetza-prozesua


 Partaidetza-prozesu zabala du ardatz nagusietako bat 2007-2010 Ekintza-Programaren prestakuntza-prozesuak. Euskal gizartearen ahots guztiek behar dute lekua prozesu horretan.

Hainbat lan-talde eratu dira partaidetza-prozesu horretarako, eta bakoitzak bere dinamika du. Hona hemen sortu diren lan-taldeak:

Gosariak sailburuarekin

Parte-hartzaileak: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburua eta euskal gizarteko zenbait jende ezagun, guztiak ere garrantzi handikoak EAEko ekonomian eta gizartean.

Eginkizuna: Sailaren asmoak, lehentasunak eta ekimenak azaltzeko goi-foroa izatea, baita gizartearen kezkak, usteak, lehentasunak eta gomendioak jasotzekoa ere.

Partaidetza-eskema: hiru lan-gosari, bat lurralde historiko bakoitzeko.

Aholku Batzordea

Parte-hartzaileak: Ingurumenaren eta garapen iraunkorraren alorreko prestigio handiko jendea.

Eginkizuna: Gai estrategikoen gainean Zuzendaritzari aholku ematea, diagnostikoa egin eta helburu- nahiz konpromiso-lehentasunak finkatzeko. Prozesuan zehar egiten diren aurrerapenak eta lorpenak alderatzeko erakundea behar du izan.

Partaidetza-eskema: hastapen-elkarrizketa, eta osoko bilkurak.

Gizarte Foroa

Parte-hartzaileak: talde ekologista, sindikatu, kontsumitzaileen elkarte, gazte-erakunde, unibertsitate, komunikabide eta abarretako ordezkariak.

Eginkizuna: EAEko ingurumen-egoera aztertzea, hari buruz eztabaidatzea eta helburuak eta ekimenak proposatzea herritarren artean ingurumen-iraunkortasuna sustatzeko.

Partaidetza-eskemahainbatean behingo osoko bilkurak.

Enpresaburuen Foroa

Parte-hartzaileak: enpresaburuen konfederazioetako, enpresa handietako, ikerkuntza-zentroetako, elkargo profesionaletako eta enpresaburu-elkarteetako ordezkariak.

Eginkizuna: EAEko ingurumen-egoeraz eztabaidatzea eta helburuak eta ekimenak proposatzea enpresa-alorrean ingurumen-iraunkortasuna sustatzeko.

Partaidetza-eskemahainbatean behingo osoko bilkurak.

Sailen arteko Batzorde Teknikoa

Parte-hartzaileak: Eusko Jaurlaritzako sailburuordetzetako ordezkariak.

Eginkizuna: Eusko Jaurlaritzako sailen jarduera eta ekimenetan zeharka txertatzea ingurumena.

Partaidetza-eskema: hainbatean behingo osoko bilkurak.

Erakunde arteko Batzorde Teknikoa

Parte-hartzaileak: lurralde historikoetako foru aldundietako ordezkariak.

Eginkizuna: Foru Aldundien jarduera eta ekimenetan zeharka txertatzea ingurumena.

Partaidetza-eskema: hainbatean behingo osoko bilkurak.

Udalerrien partaidetza, berriz, Udalsarearen bidez egingo da.

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Batzorde Teknikoa

Parte-hartzaileak: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko zerbitzuburuak, IHOBEko arduradunak.

Eginkizuna: EAEko ingurumenaren egoerari buruz eztabaidatzea; helburuak eta ekimenak aztertzea eta proposatzea, betiere ikuspegi praktikotik, Sailaren politikak eta baliabideak hedatzeko.

Partaidetza-eskema: hainbatean behingo osoko bilkurak.

 

ZEUK ERE HAR DEZAKEZU PARTE 2007-2010 IP-REN PRESTAKUNTZAN.

Ekarpen, iruzkin edo iradokizunen bat bidali nahi badiguzu, jar zaitez harremanetan IPren Idazkaritza Teknikoarekin, helbide elektroniko honen bidez: pma@ihobe.net

 

Azken eguneratzea: 2006/04/12