Martxan da jada 2007-2010 IP Ekintza-Programa berria prestatzeko prozesua, hau da, legealdi honetarako Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategiaren garapena atontzekoa. Ezinbesteko erreferentzia izango da programa EAEn, ingurumenari dagokionez. Izan ere, hor finkatuko ditugu hurrengo lau urteotarako helburuak, xedeak eta ekimenak, ingurumen-iraunkortasunari buruzkoak betiere.
Aukera bikaina da 2007-2010 IP Ekintza-Programa –2002-2020 Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategiaren (GIEIE) baitakoa- garapen iraunkorrak sortzen dizkigun galdera nagusiei buruz sakon hausnartzeko, edo lehendik egindakoa aztertzeko.
Programaren helburua da bizi-kalitate maila gorenera iristea, gure gizartea eta geroko belaunaldien ongizatea arriskuan jarri gabe betiere. Horretarako, konpromiso eta jardunbide jakin batzuk finkatu beharra dago, bai Administrazioarentzat, bai produkzio-eragileentzat bai herritar ororentzat.
|