Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
  6.  
  7. Aztertu
  8.  
  9. Azterkosta
 
Babes-figurak dituzten guneak
 
 Gaztelugatxeko Doniene

Azken hamarkadetan ingurumen arazoak ugaritu egin dira. Horren ondorioz, gizartea kontzientziatu egin da eta baliabide naturalak babesteko prozesua eragin du. Gune naturalak babesteak bi helburu ditu: alde batetik, ingurumenaren arazoari buruzko kontzientziazio eta sentsibilizazio kolektiboa handitzeko balio du; eta bestetik, giza jarduerak mugatuta dituzten guneak sortzen dira eta horrela, azpiegitura, urbanizazio, isurketa eta abarrek eragindako kalterik ezin izango da gertatu gune horietan.


Jaizkibel mendia

Kostaldeko guneen babesa Nazioarteko Hitzarmen, Europako Arteztarau eta lege arau propioetan oinarrituta egin daiteke. Gune bati babesa ezartzeko arrazoiak honakoak izan daitezke: gunearen interes zientifikoa edota kontserbazio egoera, interes handiko habitat edo espezieak izatea, edo bainurako edo arrantzarako balio handiko guneak izatea. Besteak beste, guneei ezartzen zaizkien babes motak hauek dira: CORINE Biotopoa, Ramsar hezegunea, UNESCOren Biosfera Erreserba edo Bandera Urdina duten hondartzak.


Beste alde batetik, Euskal Herriko Naturaren Kontserbaziorako Legea ere aipatu beharra dago, izan ere lege horrek Eusko Jaurlaritzari eskumena ematen baitio Babestutako Gune Naturalak Izendatzeko. Legean hiru babes mota ezartzen dira: Natur Parkeak, Biotopo Babestuak eta Zuhaitz Apartekoak.


Babes-figurak dituzten guneak.

Jarraian, gure kostaldean aurki ditzakegun babes-figurak zehazten dira:

Natura 2000: Urdaibai, Txingudiko badia, Iñurritzaren bokalea, Uliako labarrak, Urola itsasadarra, Oria itsasadarra, Jaizkibel, Barbadun itsasadarra, Astondoko dunak, Lea eta Artibai itsasadarrak eta Gaztelugatxeko San Joan.

Ramsar eremuak: Urdaibai, Txingudiko badia.

Biosfera erreserbak: Urdaibai.

Biotopo babestua: Iñurritzaren bokalea (Zarautz) eta Gaztelugatxeko San Joan.

Natura-interesa duten guneak: Gaztelugatxe-Matxitxako, Gorliz-Armintza, Armintza-Bakio, Otoioko mendia eta labarrak, Zierbenako eremua, Pobeñako padurak eta La Arena hondartza, Mendexa-Berriatuako kostaldeko ibarrak, Jaizkibel mendia, Bidasoako padurak eta terrazak, Uliako labarrak, Getariako San Anton, Mutriku-Saturrarango labarrak, Mendizorrotzako errekak, Aitzuriko punta (Zumaia), Urolaren bokala, Iñurritza itsasadarra eta dunak, Garate-Santa Barbara, Aginagako urtegia, Oria ibaiaren padura.


Azken eguneratzea: 2011/05/17