|
AZTERKOSTA gisako Ingurumen Hezkuntza programa bat ezin izango litzateke aurrera eraman talde kolaboratzaile asko izango ez bagenu. Talde horiek interesa dute itsasertza hobeto ezagutzeko eta kontserbatzen laguntzeko, eta behar-beharrezkoa zaigu talde horien parte-hartzea kostaldearen azterketa ahalik eta zabalena egiteko, eta baita honelako programa baten helburu nagusia lortzeko ere: gizartea ingurumenaren kontserbazioan kontzientziatzea eta inplikatzea.
|