Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
  6.  
  7. Aztertu
  8.  
  9. Azterkosta

WAI-A

Plantas marinas
 
Algak

Euskal Herriko kostaldea bereziki harritsua da, itsasoari begira dauden itsaslabarrez osatutakoa. Itsaslabar horietan olatuek eragin handia izaten dute. Itsas landarediak, beraz, leku horietara egokitu beharra dauka. Horrela, bada, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzean algak dira nagusi (berdeek, arreek edo gorriek). Izan ere algak harrietara ongi itsatsita egoten dira eta itsasoaren erasoei aurre egiteko gai izaten dira.


Algak

Hala eta guztiz ere, denborale handien garaia denean -gure kostaldean nagusiki mendebaldetik datozenak-, olatuek milaka tona alga itsasoaren hondotik errotik ateratzen dituzte eta itsaslasterrek hondartzetaraino eramaten dituzte.

Babestuta dauden lekuetan ere, olatuak lehertzen diren lekutik urrun, algak izaten dira nagusi itsas fanerogamoekin batera. Fanerogamo horiek beti itsas azpian bizitzeko gai diren goi mailako landare bakarrak dira. Urdaibai edo Txingudi itsasadarretan ikus daitezke horrelakoak.

 

 

Emaitzak:
2005
2004
2003
2002
2001
2000

Azken eguneratzea: 2006/12/20