Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
  6.  
  7. Aztertu
  8.  
  9. Azterkosta
 
Hondakinak eta zaborrak
 

Azken uda hauetan kostaldeko herri askotako hondartzetan gero eta hondakin gehiago agertzen dira ur gainean. Horren aurrean, herri horiek kexu agertu dira eta arazoa ezagutarazi nahi izan dute, izan ere hondakin horiek, paisaia itsusitzeaz gain, bainurako arriskutsuak baitira eta eragozpenak sortzen baitituzte.
Ez dago argi zein den hondakin horien jatorria, baina garbi dagoena zera da: kostaldean horrelako hondakinak agertzea estuki erlazionatuta dagoela ibaietara hondakinak botatzearekin, itsasontziek kondarrak uretara botatzearekin eta hondartzetan eta itsasertzean zaborrak uztearekin.


AZTERKOSTAk atal berezia du itsasertzeko hondartzetara eta senaietara iristen diren hondakinek sortutako arazoak aztertzeko. Hondartza inguruak urtean zehar aldian-aldian garbitu egiten dira, baina hala eta guztiz ere, iristeko zailak diren lekuetatik ezin dira kendu eta, horren ondorioz, pilatu eta benetako zabortegiak sortzen dira.


Tamaina handiko hondakinak

Bobina

 

Hondakin mota hauen barruan sartzen dira obra hondakinak, etxetresna elektriko handiak, altzariak, zabor poltsa pilaketak, hondoratzeen ondoriozko hondakinak eta nekazaritzako uzten hondakinak. Leku askotan supralitoralean tamaina handiko hondakinak agertzen dira, eta urteak joan eta urteak etorri hor daudela adierazten da; izan ere, olatuek gero eta hondakin gehiago ekartzen baitituzte eta, gainera, ezin baitituzte hortik kendu.


Emaitzak:
2010
2009
2008
2007
2006
2005
2004
2003
2002
2001
2000

Plastikozko hondakinak.

Plastikoak

 

Plastikoek, itsusiak izateaz eta nabigazioaren segurtasunerako dakarren arriskuaz gain, itsasoko faunan kalteak eragiten dituzte: itsas ugaztunak ito egin ditzakete eta arrainak, hegaztiak eta itsas dortokak trabatuta gera daitezke.
Plastikozko objektuak degradatzeko oso zailak dira, bereziki plastiko gogorrekoak badira, esaterako bidoiak eta sareak; eta itsasoak eramaten ez baditu, sedimentuetan pilatzen dira.


Emaitzak:
2009
2008
2007
2006
2005
2004
2003
2002
2001
2000

Zabor eta hondakin kimikoak.

Itsasertzean aurkitzen diren hondakin kimikoak batez ere industri jardueretatik eta itsasontzien garbiketatik datoz. Oro har, material iraunkorrak dira, eta horiek itsas ekosisteman hainbat motatako eraginak ditu: fauna eta flora eraso, hondoak suntsitu, atmosfera eta itsasoaren artean gasen difusio normala oztopatu eta argia uretan sartzea eragozten dute.
Aipamen berezia merezi dute begi-bistan ikusten ez diren gai kimikoek, besteak beste metal astunek eta konposatu organokloratuek. Bi kutsatzaile horiek animalien gantz ehunetan pilatu eta sare trofikoaren bidez hedatzen dira, eta kontzentrazio handietan malformazioak eta arazo neurologikoak sortzen dituzte.


Emaitzak:
2010
2009
2008
2007
2006
2005
2004
2003
2002
2001
2000

Etxeko zaborrak eta jatorri askotako zaborrak.

Hildako arrainak

 

Pertsona bakoitzak egunean kilo bat zabor sortzen du. Horretatik ia erdia, gutxi gorabehera %42, materia organikoa da. Beste zati handi bat (%20) paperak eta kartoiak dira, plastikoak %10, beira %8, metalak %4 eta ehunak %2. Gainerakoa hainbat motatako materiala da, besteak beste pilak, goma eta larrua, zeramika, zura eta abar.

 

Orain dela gutxi arte, hondakin horiek besterik gabe baztertu eta zabortegietara botatzen ziren, hor betiko geratzeko. Baina baliabide gisa duten balioaz konturatuta, gero eta herri eta eskualde gehiagotan hondakinen gaikako bilketa egiten dute: etxeetan sortzen diren beira, papera, latak, pilak eta plastikoak birziklatzeko edo berriro erabiltzeko jasotzen dira.
Birziklatzeaz eta berrerabiltzeaz gain, ordea, gai horien kontsumoa gutxitu beharra dago; eta horretarako, alferrikako zaborrak sortzen dituzten produktuak (berreskuratu ezin diren materialak sortzen dituztenak eta derrigorrez zabortegietara bota behar izaten direnak) gutxiago erabili behar dira edo horiek erabiltzeari uko egin behar zaio.


Emaitzak:
2010
2009
2008
2007
2006
2005
2004
2003
2002
2001
2000

Ontziak.

ontziak

 

Erosten diren produktu gehienak ontziratuta egoten dira, honda ez daitezen eta osasun arazorik gerta ez dadin. Hala ere, ontziak dira hondakin nagusiak eguneroko zaborretan -batzuetan zaborraren %60 ere izaten da- eta hondakin horiek ezabatzeak ingurune arazo larria dakar.
Arazo horren larritasunak kezkatuta, ontzi hondakin gutxiago sortzeko legedi espezifikoa onartu dute Europako Batasunak eta elkarte horretako herrialdeek. Espainian 1997ko Ontzien Legeak honako helburuak ezartzen ditu:

 

2000. urteko apirilaren 26rako

  • Birziklapena: Pisuaren %15a ontzi hondakin guztia kontuan hartuta.
  • Birziklapena: Pisuaren %10a ontziratze material bakoitza kontuan hartuta.

2001. urteko ekainaren 30erako

  • Gutxitzea: Pisuaren %10a ontzi hondakin guztia kontuan hartuta.
  • Balioztatzea: Pisuaren %50-65a ontzi hondakin guztia kontuan hartuta.
  • Birziklapena: Pisuaren %25-45a ontzi hondakin guztia kontuan hartuta.
  • Birziklapena: Pisuaren %15a ontziratze material bakoitza kontuan hartuta.

 


Emaitzak:
2010
2009
2008
2007
2006
2005
2004
2003
2002
2001
2000

Azken eguneratzea: 2011/05/20