Aurten nabarmen handitu da gure kostetan aurkitutako petrolio eta olio orbanen kopurua: Prestige ontziak izandako istripuaren ondorioa da, segur aski. Konposatu horien presentzia oso kezkagarria da, izan ere arrunt toxikoak dira eta inpaktu handia sortzen dute itsasertzean.
Jarraian, aurkitutako orbanen ezaugarriak zehaztuko ditugu:
PETROLIOA ETA OLIOA
Ezaugarriak Adierazi duten unitateen kopurua Unitate guztiekiko %
Trinkotasuna Solidoa 30 15,23
Erdisolidoa 9 4,56
Likidoa 8 4,06
Mista 6 3,04
Usaina Urrundik aditzen da 10 5,08
Hurbiletik aditzen da 27 13,71
Ez du 17 8,63
Kolorea Beltza 41 20,81
Urdina/Berdea 9 4,57
Grisaxka eta esne itxurakoa 0 0
Beste batzuk 6 3,05
Kopurua Ez dago 10 5,08
Asko 25 12,70
Gutxi 7 3,55
Petrolioaren eta olioaren kokapenari dagokionez, gehiena orban txikitan banaturik dago, bai zona supralitoalean nahiz mesolitoralean; dena den, substantzia hori nahiko jarraitua duten guneak ere aurkitu dira. Bildutako datuetan ikus daitekeenez, zona mesolitoralak izan du inpakturik handiena.
PETROLIOA KOSTALDEAN
Banaketa Adierazi duten unitateen kopurua Unitate guztiekiko %
Uretan Lerroa 6 3,04
Orbaina 31 15,74
Jarraia 6 3,04
Mesolitoralean Tatak 7 3,55
Pilatxoak 13 6,60
Orbain txikiak 37 18,78
Orbain handiak 14 7,11
Jarraia 5 2,53
Supralitoralean Tantak 6 3,05
Pilatxoak 9 4,57
Orbain txikiak 21 12,18
Orbain handiak 15 7,61
Portuan
Orbainak soka, amarra, txikote... 21 10,66
|