Biztanle gehienak kostatik oso kilometro gutxira bizi dira; besteak beste, honako arrazoi hauengatik: ongizatea eskaintzen duelako, arrantza-baliabideak, klima epela eta abar. Horregatik, ez da harritzekoa bertan hainbat jarduera egitea, jarduera garrantzitsuak ekonomia-garapenerako eta gizakien ongizaterako, baina oso kaltegarriak itsas ekosistemetarako.
Aurreko urteetan bezala, olio- eta petrolio-isuriak izan dira parte hartu duten taldeek gehien aipatutako arrisku edo mehatxuak. Horien atzetik dator higadura-mehatxua. Horrez gain, laginketako puntu askotan egin dituzte kalteak ur beltzen isuriek eta neurriz gaineko jolas-erabilerek.

|