Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
  6.  
  7. Aztertu
  8.  
  9. Azterkosta

WAI-A

Ohar nagusiak
 
DENBORALEEK ERAGINDAKO ALDAKETAK

Olatualdi

Euskal Herriko kostaldeko haize nagusia Iparra izan ohi da. Haize zakarrenak udazkenaren amaieran eta neguan izaten dira. Sasoi horretan sarritan gertatzen dira haize bolada handiak, batzuetan 80 km/h-tik gorakoak.

Borraskak Iparreko Itsasoan eta Britaniar Uharteetan ezartzen direnean, iparmendebaleko haizea 140 km/h-ko abiadurara ere iristen da, eta horrek denborale gogorrak sortzen ditu. Denborale horietan olatuek kostaldea gogor astintzen dute, eta olatuek eta itsaslasterrek milioika ur tona ez ezik, hondakin piloa eta itsasoaren hondotik errotik ateratako algak asko ere botatzen dituzte hondartzetara. Hondakin eta alga horiek guztiak kostaldeko leku garaienetan biltzen dira.

Emaitzak
2005
2004
2003
2002
2001
2000

GARBIKETA

Hondartzak, erabiltzeko egoera onean egon daitezen, garbitu egin behar dira, eta garbitu egiten dira: egunero udan, eta noizbehinka neguan. Lan horretan, garbiketa zerbitzuek hondartza ertzetatik milaka zabor tona jasotzen dituzte. Esate baterako, 1996. urtean Bizkaiko Foru Aldundiak hondartzetatik 3.200 tona zabor jaso zituen eta Gipuzkoakoak 2.000. Zabor horren zati handi bat hondartzara joaten den jendeak utzitakoa da, baina zatirik handiena barrualdean sortutako zaborra da, ibaietatik zehar edo haizearen eraginez eramandakoak. Hondakin horiek gero mareak eta olatuek sakabanatu egiten dituzte.

AZTERKOSTAn azken asteetan egindako garbiketez galdetzen da, baina kontuan izan behar da garbiketa zerbitzuek Euskal Herriko harri eta labarrez osatutako kostaldearen zatirik handiena ez dutela garbitzen, nahiz eta horietako leku batzuetara iristeko arazorik ez dagoen.

Emaitzak:
2005
2004
2003
2002
2001
2000

INGURUGIRORAKO ARRISKUAK ETA MEHATXUAK

Planetako ekosistema ia guztietan gertatzen den moduan, itsasertzerako arrisku nagusiak giza jarduerak sortzen ditu. Horrela, bada, itsasertzeko baliabideak mantendu ahal izateko, arrisku horiek ezabatzeko edo txikiagotzeko aukera bakarra norbanakoak kontzientziatzea da.

Kostaldeak dituen arriskuen artean, aipatzekoa da Euskal Herriko kostaldea irekia izanik, itsasoaren higadurak labarretan eta azpiegituretan sortzen duen arazoa. Sarritan, kostaldetik hurbil dauden errepide eta trenbideak sendotu egin behar izaten dira higaduratik babesteko. Horrela, bada, kosta harresiak hormigoiz egindakoak egiten dira.

Beste alde batetik, hainbat jarduerak arriskuan jartzen du ingurugiro kalitatea mantentzea, kostaldeko ekosistemak kaltetu egiten ditu, eta horrekin itsas bizitzaren dibertsitatea ere bai. Ingurugiroa arriskuan jartzen duten jarduerak, besteak beste, honako hauek dira: hartxintxar erauzketa, urbanizazio proiektuak, kontrolik gabeko zabortegiak, akuikultura eta aisi jarduerek eragindako gehiegizko presioa.

Uraren kutsadurak sortutako arriskua ere aipatzekoa da, izan ere berebiziko garrantzia baitu. Kutsadura hori hainbat faktorek eragin dezake: ur fekal, industri ur edo nekazaritza uren isurketek, balizko kutsadura erradioaktiboak edota olio eta petrolio isurketek.

Atal honetan zera eskatzen zaie parte-hartzaileei: unitate horretako ingurugiroarekiko mehatxua edo arriskua ekar lezakeen gertaera edo jarduerarik badagoen azaltzeko.

Emaitzak:
2005
2004
2003
2002
2001
2000

KULTUR ONDAREA

Euskal Herriko kostaldeko probintzietako biztanleak Historiaurretik bertatik itsasoari lotuta egon dira. Hori dela-eta, ez da harritzekoa kostaldeko herrietan han-hemenka itsasoarekiko lotura estua adierazten duten ondare eta kultur elementuak aurkitzea. Baionatik hasi eta Muskizeraino, kobazuloak, ermitak, itsasargiak, harresiak edo arrantzale kofradiak agertzen zaizkigu, eta hain zuzen ere bertako biztanleen historia eta itsasoan izandako gorabehera eta gertaerak gogorarazten dizkigute.

Emaitzak:
2005
2004
2003
2002
2001
2000

Azken eguneratzea: 2006/12/21