Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
  6.  
  7. Aztertu
  8.  
  9. Azterkosta
 
Zona supralitorala eta mesolitorala
 
Mareen eragina

 

Mareak kostaldean duen eraginak oso ekosistema bereziak sortzen ditu, eta bertan bizi diren izakiek uraren joan-etorriak sortzen dituen ingurugiro aldaketei aurre egin behar izaten diete. Kasu batzuetan ekosistema horiek desagertu egin dira edo atzerakada nabarmena izan dute, portuak, herriak edo industriak eraiki baitira horien gainean.

 


Euskal Herriko kostaldean mareek 2,2 m eta 4,5 m arteko gorabehera izaten dute, lehenengoa mareak hilak direnean eta bigarrena mareak biziak direnean. Marea egunero toki desberdinetaraino iristen da, eta marea heltzen den lekuaren arabera hainbat eremu bereizten dira. Eremu horien zabalera kostaldearen maldaren araberakoa izaten da: oso zabalak izaten dira malda txikia duen kostaldean, eta oso estuak kostalde bertikaletan eta itsas labarretan.


Aldapa

 


Euskadiko ibaietako barruko aldea

Itsasbehera bakoitzean agerian geratzen den zonari zona mesolitorala edo mareartekoa deritzo. Bertan bizi diren izaki bizidunak marea jaisten denean uretatik kanpo geratzen dira edo bertan geratzen diren putzuetan babesten dira.

Mareak biziak direnean edo denboralea dagoenean urak itsasgora normaleko maila gainditzen du. Horrek, hain zuzen ere, zona supralitorala deritzonaren muga zehazten du. Supralitoraleko izaki bizidunek urtean egun batzuetan besterik ez dute izaten itsasoarekiko kontaktu zuzena.

Marea bizietan, itsasbehera arruntenak sortutako lerrotik behera, zona infralitorala dugu. Itsasbehera handi-handiak eta itsasoa oso bare dagoen egunak izaten dira onenak zona infralitoraleko flora eta fauna behatzeko.

Euskal Herriko itsasadarren barruko aldean zona supralitorala eta mesolitorala hondartsuak eta lohitsuak izan ohi dira, eta estuarioa ongi kontserbatuta baldin badago, landaredi nagusia padurakoa izaten da. Aitzitik, itsasoari begira dauden lekuetan gune harritsuak ugariagoak izaten dira, eta horietan landaredia algen taldekoa izan ohi da, nagusiki.

 

 


Emaitzak:
2010
2009
2008
2007
2006
2005
2004
2003
2002
2001
2000

Azken eguneratzea: 2011/05/20