Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Pertsonak
  6.  
  7. Natura, ekintzak eta ibilbideak

WAI-A

ZENTROA ETA BERE INGURUA


Burdina mineralak

Motak

Triano eta Galdamesko Mendietatik erauzitako burdin mineralak hurrengo hauek izan ziren: siderita, hematita (oligistoa), limonita eta goethita.

Ezaugarri nagusiak

  • Siderita (FeCO3) burdin karbonatoa da. Kolore horia edo arrea du eta bere marra zuria da. Burdin legea %48koa da.

    Siderita

  • Hematita edo oligistoa (Fe2O3) burdin oxidoa, gorri laranjatua da, eta marra gorria du. Burdin legea %70ekoa da.

    Hematite

  • Limonita (Fe2O3 nH20) hainbat mineralen nahasketa da. Horia edo arre iluna da, eta marra arrea edo horixka du. Zenbaiten ustez, hidratatutako burdin mineralek eta hondarrek osatutako haitza da.

  • Goethita (FeO2H) burdin hidroxidoa da. Limonitaren osagai nagusia da, baina, zenbaitetan, isolatutako mineral gisa azaltzen da. Beltza kolorekoa da eta bere marra arre horixka du, eta %60-70 bitarteko legeak. Normalean koskor esferoidez betetako masa beltz gisa (goethita botroidala edo mamelonarra) kristalizatzen da; beste batzutan estalaktita moduan (goethita estalaktitikoa) agertzen da.

    Goethita


Nola identifikatu daitezke?

Metodo erraz bat dago burdin mineral guztiak bereizteko. Ikus azpiko klabea:

Mineralak identifikatzeko eskema
Home
¿Qué es?
El Centro y su Entrorno
Reseñas históricas
Los minerales del hierro
Actividades
Escolar
General
Voluntariado
Memorias
Materiales y Publicaciones
Revistas
Itinerarios
Varios
Contactar
Amigos "Peñas Negras"
Sugerencias
Artículos
Noticias

Vuelve al inico de esta página

Azken eguneratzea: 2004/12/21