Ikasleentzako programa
Ekintzen eskaintza: programen deskribapena
Peñas Negras zentroaren ingurugiro programa didaktikoa Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeei eskaintzen zaie; gehiago zehaztuz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) eta Batxilergoko ikasketak ematen dituzten ikastetxeei, Lanbide Hastapenetarako Ikastegiei (LHI), Helduen Hezkuntza Iraunkorrekoei (HHI) eta Lanbide Heziketakoei (LH).
"Peñas Negras" Zentroak hiru programa eskaintzen ditu, ikastetxeen beharretara egokituta.
- 1. PROGRAMA osoena da. Programa horretan hauek sartzen dira: meatzaldeko ibilbide didaktikoa, La Arboledara bisitaldia, paisaia karstiko batera bisitaldia eta "Peñas Negras" Ingurugiro Interpretazioko Zentrora bisitaldia. Ordutegia: 10:00etatik 16:00etara.
* Bisitaldia goizez bakarrik egitea nahi duten ikastetxeentzat, bi aukera ditugu:
- 2. PROGRAMA. "La Arboledara bisitaldia eta paisaia karstikoa" ibilaldia barne hartzen du.Eskatutako denbora: 10:00etatik 14:00etara.
- 3. PROGRAMA. Eskatutako denbora laburragoa denez (10:00etatik 13:00etara), ibilaldia eta La Arboledara bisitaldia besterik ez da egingo.
Zentrora ikustaldiak egiteko erreserbak
Ikasturte bakoitzaren hasieran (iraila), Euskal Autonomia Erkidegoan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) eta Batxilergoko ikasketak ematen dituzten ikastetxe guztiei gutun bana bidaltzen zaie.
Gutun horretan, honako informazioa ematen zaie: ikustaldirako erreserbak egiteko epea noiz irekitzen den, ordutegiak eta zein diren Ingurugiro Hezkuntzako programaren nondik norako aipagarrienak.
Bisitaldirako egunak jasotako deien ordenari jarraituz ematen dira. Jarduera guztiz doakoa izango da; garraioa eta jatordua izan ezik, horiek ikastetxe bisitariaren kontura izango baitira.
1. Programa
Ondoren modu laburrean programaren jarduerak eta ordutegiak azalduko ditugu:
10.00 - 10.15
Taldea hartuko dugu, La Arboledako aparkalekuan (autobusez etorriz gero) edo Lareinetako funikular geltokian.
10.15 - 12.00
Meatzaldean zehar ibilbide didaktikoa egingo dugu.
|
|
|
Ibilbide didaktikoko geldialdia (fosilak)
|
|
|
|
|
Ibilbide didaktikoko geldialdia (urez betetako galeria)
|
|
12.00 - 12.30
La Arboleda auzoan atsedenaldia hartuko dugu.
|
|
|
Ibilbide didaktikoko geldialdia (La Arboleda)
|
12.30 - 13.30
Peñas Negraserako ibilbideari jarraituko diogu. Paisaia karstikoa bisitatuko dugu.
|
|
|
Ibilbide didaktikoko geldialdia (talaia)
|
|
|
|
|
Ibilbide didaktikoko geldialdia (paisaia karstikoa)
|
|
13.30 - 14.30
"Peñas Negras" Ingurugiro Interpretazioko Zentroko inguruetan bazkaria.
14.30 - 15.30
"Peñas Negras"en erakusketak bisitatuko ditugu.
|
|
|
Peñas Negras Erakusketa (goiko aretoa)
|
|
|
|
|
Peñas Negras Erakusketa (sotoko aretoa)
|
|
15.30 - 16.00
La Arboledara itzuliko gara.
16.00
La Arboledako aparkalekuan taldeari agur egingo diogu.
|