Partikularrak, jendea oro har
Jendeari, oro har, eskainitako zerbitzuak honako hauek dira:
- Erakusketak ikusi.
- Ingurugiroari eta Meatzaldearen historiari buruzko informazioa jasotzeko eta kontsultatzeko aukera.
Gainera, horrela nahi dutenek egun zehatzetan antolatuko diren jardueretan parte hartzeko aukera izango dute. Jarduera horiei HEDAPEN HANDIKO PROGRAMAK deritze.
Horrela deitzen zaie jendearentzat oro har antolatutako jarduerei. Horien helburua, Bizkaiko Meatzealdea ezagutzera emateaz gain, jendeak ingurune naturalak errespetatzeak eta zaintzeak duen garrantziaz kontzientzia har dezan lortzea da.
Helburu horiek lortu nahian antolatzen dira ospakizun hauek: "Zuhaitzaren Eguna", "Ingurugiroaren aldeko Mundu Eguna", "Nekazaritza-Artisautza Azoka" eta "Argazki Rallye-a".
"Zuhaitzaren Eguna"
Martxoaren hasieran ospatzen da, eta bi zati ditu:
- Inguruetako udalerrietako Lehen hezkuntzako 6. mailan ikasten duten ikasleek zuhaitzak aldatzen dituzte astebetean zehar.
- Eta ondoren, aste horretako igandean "zuhaitzaren jaia" ospatzen da. Jende ororentzako jaia da, eta ohiko zuhaitz aldaketaz gain, beste hainbat gauza antolatzen dira: tailerrak, zaldi gainean ibilaldiak eta abar.
"Ingurugiroaren aldeko Mundu Eguna"
Ekaineko lehenengo igandean ospatzen da. La Arboleda auzunearen inguruko zaborrak jasotzeko antolatzen da jarduera hau. Inguru hori da, hain zuzen, jende gehienek bisitatzen duen lekua, eta, beraz, garbitzeko behar handiena duen lekua ere bai.
"Nekazaritza-artisautza azoka"
Azken urteetan, zentroko jolastokian ospatu izan da. Jarduera horren helburua bisitariei Peñas Negrasen inguruko udalerrietako hainbat nekazaritza eta artisautza produktu ezagutzera ematea da.
"Argazki Rallye-a"
|
|
Jarduera honekin honakoa lortu nahi da: argazki kamera hartu eta meatze inguruneko naturarekin harreman zuzenean egun atsegin bat igarotzeko aitzakia izatea.
|
| |
|
|