Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Pertsonak
  6.  
  7. Natura, ekintzak eta ibilbideak

WAI-A

Memoriak


 

1. Sarrera

Memoria honetan aurkeztutakoa "Peñas Negras" Ingurumen Interpretazioko Zentroak Ingurumen Hezkuntzako alorrean antolatutako jardueren balantzea da.

2. Ikastetxeei programa didaktikoa

"Peñas Negras" Zentroak ingurumena aztertzeko eskaintzen duen programa didaktikoa Euskal Autonomia Erkidegoko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) eta Batxilergoko ikastetxe guztiei zuzenduta dago, bai eta Lanbide Hastapeneko Zentroei (LHZ) eta Helduen Hezkuntza Iraunkorreko (HHI) eta Lanbide Heziketako (LH) ikastetxeei ere.

Hiru programa mota daude, eta, beraz, etorri nahi duten ikastetxeek ondoen datorkien ordutegia aukeratu ahal izango dute.

  • 1. PROGRAMA (10:00etatik 16:00etara). Meatze ustiategian zehar gidatutako ibilbide didaktikoa egiten da, eta, gainera, La Arboleda, paisaia karstikoa eta "Peñas Negras" Ingurumen Interpretazioko Zentroa ikusiko ditu taldeak.

  • 2. PROGRAMA (10:00etatik 14:00etara). 1. PROGRAMAN bezala, honetan taldeak ez du "Peñas Negras" Zentroa bisitatuko.

  • 3. PROGRAMA (10:00etatik 13:00era). Ez ditu ez paisaia karstikoa ez "Peñas Negras" Zentroa ikusiko.

2.1. Ikasleen kopurua eta aukeratutako programak

  

2.2. Ikasleen ikasketa maila

  

2.3. Ikasleen jatorria

  


2.4. Aukerantzako programaren hizkuntza

  


3. Beste talde batzuk

Honakoak sartzen dira atal honetan: batetik, beste programa batzuen esparruan etortzen diren ikasleak; bestetik, ikastetxearen bidez etorri beharrean irakasle partikularrekin etortzen diren ikasleak; eta, azkenik, ikastetxeekin zerikusirik ez duten taldeak, esaterako: emakumeak sustatzeko erakundeak, adinekoen taldeak, euskaltegiak, etab.

  

4. Herritar guztientzako programa irekia

"Peñas Negras" Zentroko instalazioetara nor bere aldetik etorritako lagun kopurua adierazten dizuegu atal honetan.

Hona hemen ikastetxeei ez bestelakoei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak:

  • Erakusketak ikustea.
  • Naturaren eta historiaren aldetik inguruneak dituen bereizgarri nagusiei buruzko informazioa kontsultatzeko eta eskuratzeko aukera.
  

5. Oporraldiak

Atal honetan, ikastetxeetako Eguberrietako eta Aste Santuko oporraldietan izandako bisita kopurua bildu dugu.

  

6. Udaldia

Memoriaren xedeetarako, uztaila - iraila hiruhilekoa da udaldia.

  

7. Hedatze handiko programak

Atal honetako jarduerak herritar guztientzat antolatzen dira eta honakoak dituzte helburu nagusi: batetik, Bizkaiko Meatzealdea ezagutaraztea, eta, bestetik, ingurunea errespetatu eta zaindu beharraz herritarrak sentsibilizatzea eta kontzientziatzea.

7.1. "Zuhaitz Eguna"

Jarduera hau bi zatitan banatuta dago. Lehenbizi, zuhaitzak landatzen dira, astebetez, Ortuellako eta Trapagarango Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleekin. Ondoren, "zuhaitz jaia" bera ospatzen da; jai hori herritar guztiei zuzenduta dago, eta, zuhaitzak landatzeaz gain, bestelakoak ere egiten dira, hala nola: tailerrak, zaldiz ibili, etab.

  


7.2. "Ingurugiroaren aldeko mundu mailako eguna"
Egun horretan zaborra biltzen da, La Arboleda inguruetan.

  


7.3. "Eskulangintza Azoka"
Azoka honen helburua bisitariei Meatzealdeko artisauek egiten dituzten produktuetatik batzuk ezagutaraztea da.

  

7.4."Rally fotografikoa"
Jarduera honen helburu nagusia jendea "Peñas Negras"-era erakartzea da, ingurune paregabe hau ezagutu dezaten eta, aldi berean, egun batez naturaz gozatu eta iruditzen zaizkien argazkiak egin ditzaten.

  

8. Nazioarteko auzolandegia

Nazioarteko Auzolandegia aisialdirako alternatiba da. Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizartekintza Zuzendaritzak eta Trapagarango udaleko Kultura Sailak antolatzen dute, eta 19 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, bai Euskal Autonomia Erkidegokoei eta bai beste autonomia erkidegoetakoei edo atzerrikoei ere.

  

Balantze orokorra

2000ko urritik 2001eko irailera bitartean izandako bisitari guztien kopurua.

  
Home
¿Qué es?
El Centro y su Entrorno
Reseñas históricas
Los minerales del hierro
Actividades
Escolar
General
Voluntariado
Memorias
Materiales y Publicaciones
Revistas
Itinerarios
Varios
Contactar
Amigos "Peñas Negras"
Sugerencias
Artículos
Noticias

Vuelve al inico de esta página

Azken eguneratzea: 2004/12/21