Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Pertsonak
  6.  
  7. Natura, ekintzak eta ibilbideak

WAI-A

Flora EAEn


Armeria euskariensisEuskal Herriko bi isurialdeen arteko desberdintasunak, nola ez, floran ere antzematen dira: iparraldean, banaketa orokor eurosiberiarreko landareak dira nagusi eta, hegoaldean, banaketa mediterranearrekoak. Elementu korologiko europarra hedatzen da Iberiar Penintsulan, eta Kantauriko kostaldean ere ugaria da. Zehazki, Europako Erdialdekoak diren landareen ondoan, eremu euritsuenean eta epelenean, kostaldetik hurbil, elementu berezi bat dago: elementu atlantikoa. Beste muturrean, Ebroren bailara espezie mediterranearrak sartzeko eta finkatzeko eremu garrantzitsua izan da eta, iparraldeko mugan bada ere, Euskal Herriak Mediterraneo ertzetako eskualdeen bereizgarri diren landare mordoa du. Hala ere, bi erreinuen arteko muga ez dago beti hain ondo zehaztua. Badira kasu paradoxikoak, esaterako, artadi kantauriarrak edo iratze makaronesikoak, antzina egungoa ez bezalako klimetan bizi zirenen erlikiak. Endemismoei dagokienez, gutxi-asko finkaturik dauden generoetan adibide garbirik aurki dezakegun arren (Arenaria vitoriana, Armeria euskadiensis, Geranium endressii, Saxifraga hariotii, etab.), batez ere jarduera ebolutibo handiagoa duten taldeetan dira ohikoak (adibidez, Alchemilla, Hieracium, Rubus, Taraxacum eta abar). 1999an "Euskal Herriko eta Lurralde Mugakideetako Flora" izeneko ikerketa zehatza egin zen, eta ikerlan horrek eremu honetan ezagutzen diren espezieen katalogoa du, baita espezie horiek identifikatzeko klabea ilustrazioekin ere. Guztira 3.063 espezie identifikatu dira eta, era berean, espezie horiek 873 genero eta 158 familiatan biltzen dira.

 

Atzera 

 

 

Azken eguneratzea: 2007/11/08