Fauna eta Flora Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoa erregistro publiko eta administratiboa da, EAEko Natura Babesteko 16/94 Legeak sortua.
Babesteko berariazko neurriak behar dituzten espezie, subespezie edo populazioek osatzen dute. Gaur egun, 146 fauna taxon eta 136 flora taxon daude Katalogoan.
Faunako edo florako espezie, subespezie edo populazio bat Katalogoan sartzean Mehatxu Kategoria batean sailkatzen da; horrez gain, babesteko arau batzuk ezartzen zaizkio, eta berariazko kudeaketa plan bat egiten da.
Aurkibidera itzuli
|