Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Pertsonak
  6.  
  7. Natura, ekintzak eta ibilbideak

WAI-A

Basoak EAEn. Erriberako basoak


erriberako basoak

Espezie nagusia: haltza, zumarra eta makala.

Espezie elkartuak: lizarra, haritza, sahatsa, hurritza, aihen zuria eta atxaparra.

Txoko ekologikoa: hezetasun handia, eraketa heterogeneoa, porotsutasun handia eta azaleko eguraste ona bereizgarri dituzten lurzoru alubialetan garatzen dira.

Kontserbazio egoera: gizakiak sega-belardi edo nekazaritzako lur bihurtu ditu erriberako basoari berez dagokion landaredi potentziala duten ibarreko lursail gehienak. Nolanahi ere, uholde urei baso hauek eragiten dieten galga efektu mesedegarria oso ezaguna da: ibaien ibilguen erosioa moteldu eta uholde larriak prebenitu egiten dituztenez, gaur egun horrelako basoak zaindu eta berreskuratzeko asmoa nagusitzen ari da.

Elkarte fitosoziologikoak: Hyperico androsaemi-Alneto S., Rubio-Populetum albae S. etab.

Deskribapena

Kantauri isurialdeko ibai eta erreken ibaiertzeko landaredia baso mistoak okupatzen du, bertako zuhaitzak haltza, lizarra eta haritza izaki. Helduaroan baso itzaltsu eta heze-hezea da, bertan hainbat iratze oihandar eta zarmuka ugari daudelarik.

Ibaiek uholde ibilgua askozaz ere handiagoa duten hego-hegoaldeko eskualdeetan makaldi eta zumardiak garatuko lirateke. Horrelako formazioen lekuko batzuek Euskal Herrian bizirik irauten duten arren, ibaiertzeko baso horiek egun biziki eraldatuta daude, lur horiek arras emankorrak baitira nekazaritzan. Zumardiek, beste aldetik, berebiziko murrizketak jasan dituzte, zumarraren "grafiosis" izeneko gaitz baten ondorioz.

 

 Aurkibidera itzuli

 

Azken eguneratzea: 2006/12/11