Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Pertsonak
  6.  
  7. Natura, ekintzak eta ibilbideak

WAI-A

ZER DA?


Zer da?

Ingurugiroari buruzko argibideak emateko eta naturaren aldeko sentiberatasuna sortzeko ekipamendua da.

"Peñas Negras" zentroa

Non dago kokaturik?

Mapa

Bizkaiko Meatzaldearen erdi-erdian dago eta, beraz, behatoki paregabea da era askotako paisaiak ikusteko. Gizakiak ingurunea zenbateraino aldatu duen aztertzeko leku aproposa da.

Home
¿Qué es?
El Centro y su Entrorno
Reseñas históricas
Los minerales del hierro
Actividades
Escolar
General
Voluntariado
Memorias
Materiales y Publicaciones
Revistas
Itinerarios
Varios
Contactar
Amigos "Peñas Negras"
Sugerencias
Artículos
Noticias

 

Zein da bere helburua?

Zentroan antolatutako ekintzei esker honako helburu hauek eskaini nahi dizkiegu bisitariei:

  • Meatze ustiapenak ingurugiroarekiko izan duen eragina eta erlazio honek dakartzan ondorioak.
  • Ingurunearen elementurik nagusienak zeintzuk diren eta horiek babesteko eta hobetzeko jarrerak.
  • Ingurugiroaren eta horren arazoen gaineko sentiberatasun eta kontzientzia handiagoa.
  • Ingurugiroaren arazoak zertan diren eta nola konpon daitezkeen jakiteko beharrezko diren jarrerak.
 

 

Norentzat da?

Interpretazioko Zentroa herritarrei eskaintzen zaie oro har eta bereziki talde antolatuei:

  • Ikasle taldeak
    Batez ere Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleentzat. Izena aurretik emanez gero, ikasturtean zehar bisitaldi gidatuak egiten dira egun oso baterako.
  • Beste talde antolatu batzuk
    Ikasle taldeekin bezalaxe jokatzen da. Bisitaldia aurretik hitzartu behar da.
  • Herritarrak oro har
    Urte osoan zehar, edonorentzat egongo da zabalik Zentroa.
  • Inguruko herritarrak
    Urtean zehar beste jarduera batzuk ere egiten dira: zuhaitzaren eguna, ingurugiroaren eguna… Meatzaldetik hurbil dauden udalerrientzat.
 

 

Baliabideak

  • Langile espezializatuak
    Ibilbide gidatuak egiteko eta publikoaren premiei erantzuteko.
  • Erakusketak
    Burdina ingurune baliabide bezala, Bizkaiko meatze arroaren historia, biztanle guneak, geomorfologia, flora eta fauna, ingurugiro interpretazioa.

    Goiko aretoko erakusketa

  • Jolastokia eta terraza panoramikoa
  • Kanpoko museoa
    Antzinako meatze ustiapenen berriztatutako elementuak.

    Museoa aire zabalean
    Museoa aire zabalean

  • Landaretza autoktonoaren berreskuratzea
  • Dokumentazio zentroa

    Dokumentazio zentroa

  • Ikastetxeentzako material didaktikoak
    Ikasleentzako lan koadernoa eta irakasleentzako gidaliburua.

    Material didaktikoak

  • Argitalpenak
    Foiletoak, ingurugiro interpretaziorako koadernoa, mapa, ibilbide autogidatuen karpeta eta liburua.

    Geure argitalpenak

  • Ikus-entzunezkoak
  • Zerbitzu gunea eta kafetegia
    Produktu ekologikoen salmenta eta bertako artisautza.

    Kafetegia

 

 

Beste datu batzuk

Ordutegiak

Interpretazioko Zentroa:

- Astelehenetik igandera arte, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Zerbitzu Gunea eta Kafetegia:
- 10:00etatik 20:00etara.

Helbidea, telefonoa, posta elektronikoa

"Peñas Negras" Ingurugiro Interpretazioko Zentroa
La Arboleda - Muskiz Basobidea 1,6 km
48530 - Ortuella (BIZKAIA)
Telefonoa: 94 633 80 97
Faxa: 94 474 58 75 (kudeaketako enpresa)
Posta elektronikoa: peñasnegras@ej-gv.es

 

Vuelve al inico de esta página

Azken eguneratzea: 2004/12/17