Zer da Parke Naturala?
Paisaia eder, ekosistema berezi, fauna zein flora berdingabe, formazio geomorfologiko bitxi edo antzeko ezaugarriak dituelarik, giza jarduerak edo ustiakuntzak nabarmenki eraldatu ez duen alderdia da Parke Naturala. Gune hauek, bertako natur baliabideen ustiakuntza antolatua, eta ekologia, estetika edo hezkuntza ikuspegitik dituen balio interesgarriak elkarren osagarri izan daitezen, botere publikoen lehentasunezko jarduera eskatzen dute.
EAE-Ko Parke Naturalak
Euskal Autonomia Erkidegoko Naturgune Babestuen Sarean gaur egun bederatzi Parke Natural ditugu izendatuta. Horra: 
Aiako Harria
Aizkorri-Aratz
Aralar
Armañón
Gorbeia
Izki
Pagoeta
Urkiola
Valderejo

|