Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Pertsonak
  6.  
  7. Natura, ekintzak eta ibilbideak

WAI-A

Plaiaundi. Proiektuaren historioa


XVIII. mendea: Badiaren jatorrizko itxura, giza eraldaketen aurrekoa, erakusten duten antzinako grabatu batzuk badaude.Horietan, ibaiak arrastaka daramatzan materialak jalkitzearen ondorio den lautada alubial batez osatutako eremu zabal bat antzeman daiteke. Hala, kanalak sortzen dituzten ur-ibilgu ugari dituzte eta, horien inguruan, irla multzoa agertzen da: paisaia, Kantauriko ibai edo estuarioetan aurki ditzakegun paduretan ohikoa dena da.

Paisaia hori eraldatuko duten lehen giza erabilerak Erdi Arokoak, biztanleriak labore-beharra edukitzen hasten den garaikoak, dira segur aski. Padurak XVI. mendetik aurrera hasiko dira lantzen batik bat, XVII. mendean erabilera hori areagotu egingo delarik.

mapa

 

1930. urtealehortzeak egingo dira, hala lortutako lurrak landu ahal izateko. Horretarako, lur-zati horiek dike edo lezoien bitartez bereiziko dira mareetatik, eta drainatu eta hobetu egingo dira, modu horretan lur emankorrak lortuz. Ondorioz, berezia den paisaia, itxura eta erabilera aldaketa handirik gabe XX. mendearen erdira heldu dena, sortuko da. Plaiaundi nekazaritza-lurrez osatutako mosaikoa izango da 50eko hamarkadara arte; lursail horietako gehienak artadiak eta belardiak izango dira eta inguruko baserriek ustiatuko dituzte.

1980-1998 urtean. Aurrerantzean, enklabearen etengabeko degradazio-prozesua hasiko da. Irun nabarmen haziko da; aireportua eraikiko da eta tren-instalazioak Kostorben ezarriko dira.

parque ecologico

 

Eraikuntza-lanen ondoriozko hondakin ugariek betetze handiak eragingo dituzte Plaiaundin. Drainatze-lanak areagotu egingo dira, Plaiaundin material-biltegi handia sortuz. 80ko hamarkadaren hasieran kirol instalazioak eraikiko Horren guztiaren ondorio izango den paisaia, nabarmen aldatu eta drainatuko da hainbat aldetan: betetzeak hainbat metroko loditasuna hartzen dute, landagarriak diren lurrak baratza eta txabolez beteko dira, azaleraren zati handi bat kirol eta harrobigintza azpiegiturena bezalako erabilera erasokorrez beteko dira.

Horren guztiaren artean, hainbat larre heze, lezkadi eta limok ornitologoentzat oharkabean igarotzen ez den fauna anitza hartuko dute.

1998ko apirila: 80ko hamarkadaren hasieratik adierazitako sentiberatasun ekologiko gero eta handiagoaren, eta enklabe horren garrantzi ekologikoa azpimarratzen duten ikerketa eta adierazpenek azpimarratutakoaren, ondorioz, Txingudi Eremuko Natur Baliabideak Babesteko eta Antolatzeko Plan Berezian gauzatuko da.

parque ecologico

 

1998ko uda:dokumentu horrek, erabilera publikorako eta ingurumena berriztatzeko proiektu zorrotza, natur eremuaren kalitatea errekuperatzeko aukera ematen duena, planteatzen du Plaiaundirako. Proiektua 1998ko udaberrian gauzatuko da, eta uztailean Plaianundiko Parke Ekologikoa zabalduko da.

 

parque ecologico

Plaiaundi Parke Ekologikoa 2000ko urte

parque ecologico

1998an egin ziren lehen errekuperazio lanek parkeko habitat gehienak sortzea ahalbidetu zuten (urmaelak eta marearteko hondartza, larreak, zuhaiztiak…). Ondorioz, urmael gezak sortu eta Txingudi Ekoetxea interpretazio zentroa eraiki zen 2000 eta 2001en.

2002ko abendua

 

Proiektua, errugbi zelaiak-atletismo zelaiak okupatzen dituzten bi hektareak errekuperatzen direnean amaituko da behin-betiko.  

 

Azken eguneratzea: 2005/12/14