|
|
URDAIBAIk paisaia eta natura aldetik dituen gauza interesgarriak asko dira: artadi kantauriarren artean dauden bide bihurgunetsuak, babes eta elikagai bila hegazti ugari erakartzen dituen padurako paisaia aldakorrak, mendien jarraipen diren hondartzak... Hauei ibar, padura, herri eta mendietan dauden elementu arkeologiko, historiko eta etnologikoak gehitu behar zaizkie.
Horrez gain, eskualdeko udalerrietan, aisialdiaz gozatzeko hainbat aukera izaten da. Gernikako Jai Alai pilotalekuan jokatzen diren zesta punta partidak, traineruen estropadak, euskal herri-kirolak eta abuztuaren 14tik 17ra Bermeon izaten den Folklorearen Nazioarteko Astea oso ezagunak dira.
URDAIBAIko biosfera-erreserban naturaz eta kulturaz gozatzeko leku ugari daude. Leku interesgarrietara joateko, seinaleztatutako edo hainbat argitalpenetan jasotako ibilbide ugari daude. Segidan, egin daitezkeen ibilaldi batzuen zerrenda dago. Hiru multzotan banatu ditugu zailtasunaren arabera:
|
Itzulia:
|
hiriguneetan eta oro har publikoarentzako irisgarri diren lekuetan egiten da.
|
|
|
Mendi-ibiliak:
|
gutxieneko baldintza fisiko batzuk bete behar dira mendian ibiltzeko, eta nekazaritza bide eta bidexketan zehar izaten dira. Ibilbide luzeak dira.
|
|
|
Ibilaldiak:
|
bide hauek oinez, bizikletaz, zaldiz, autoz... egin daitezke
|
|
Mapan agertzen diren ibilbideak hobeto ikusi ahal izateko edo beste bide-mota batzuei buruzko informazioa eskuratzeko, URDAIBAIko Patronatura edo Gernika, Bermeo eta Mundakako turismo-bulegoetara jo dezakezue.
|
URDAIBAIKO BIOSFERA-ERRESERBAKO PATRONATUA
|
|
Udetxea jauregia. Gernika-Lumo errepidea, z/g
48.300 Gernika-Lumo (Europako Herrien parkearen ondoan)
|
Helbidea:
|
|
94-625.71.25 / 94-625.72.53 / urdaibai@ej-gv.es
|
/fax/E-posta:
|
|
Astelehenetik ostegunera: 8:30 - 13:30 eta 15:00 - 17:30. Ostiralean: 8:30 - 14:30. Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): Astelehenetik ostiralera 8:30 - 14:30.
|
Ordutegia:
|
|
Ibilaldiak
Jarduerak
|
|

URDAIBAIn jarduera ugari eta era askotakoak egin daitezke. Besteak beste, honako hauek:
- Bela, piraguismoa, surfa, windsurfa, urpekaritza...
- Itsasadarrean ibilaldiak txalupan.
- Mendi-ibiliak.
- Hegaztien behaketa.
- Mendiko bizikleta.
- Jai Alai eta Santanape pilotalekuetan, hurrenez hurren, zesta punta eta esku-pilota partidak. Biak Gernikan daude.
Horrez gain, URDAIBAIk hondartza zoragarriez gozatzeko aukera eskaintzen digu. Bertan, aisialdia eta inguru hauetako ohiko jarduerak batzen dira eta, gainera, paisaia zoragarriaz gozatzeko aukera paregabea dago. Gaur egun, hondartza hauek guztiz turistikoak dira. Orain dela hamarkada batzuk zeuden dunak desagertu egin dira -Lagakoa izan ezik-, batez ere, gizakien presioaren eraginez. Inguru natural honetako hondartzak hauek dira: Sukarrietako San Antonio eta Toña, Ibarrangeluko Laida eta Laga, Bermeoko Aritzatzu eta Mundakako Laidatxu.
|
|

|
| Azken eguneratzea: 2004/12/21 |
|