Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Pertsonak
  6.  
  7. Hondakinak

WAI-A

Plastikozko ontziak, potoak eta tetrabrikak


Contenedor amarilloNON UZTEN DIRA?

Edukiontzi horietan

ZER UTZ DAITEKE?

Punto verdePuntu berdea duten metalezko eta plastikozko ontzi guztiak eta tetrabrikak; ikur horrek Ecoembesen Ontziak Kudeatzeko Sistema Integratukoa dela adierazten du. Puntu Berdeak ontzietan logotipo hori duten enpresek merkaturatzen dituzten produktuen ontzien hondakinak berreskuratzeko betebeharrak betetzen dituztela adierazten du, hondakin horiek birziklatu eta balorizatzeko.

 

Bai

  • - tetrabrikak: esnea, ardoa, zukuak, ...
  • - potoak: edariak, kontserbak
  • - Metalezko estalkiak
  • - plastikozko botilak: ur-botilak, freskagarriak, olioa, lixiba, garbigarriak, leungarriak, detergenteak, gela, xanpua, ...
  • - jogurten ontziak
  • - supermerkatuetako plastikozko poltsak ...
  • - poliexpanezko erretiluak

Ez

  • - plastikozko jostailuak
  • - plastikozko lanabesak: sukaldeko tresnak, ontziak, biberoiak, fruta-kaxak
  • - potoak ez diren metalezko objektuak

 
KUDEATZAILEAK

Udalak eta Mankomunitateak

ZER EGITEN DA JASOTAKO HONDAKINEKIN?

Selektiboki bildutako hondakinak hurbilen dagoen ontziak sailkatzeko instalaziora bidaltzen dira; han materialen arabera bereizten dira, gero enpresa birziklatzaileei bidaltzeko.

INGURUGIROARENTZAKO ONURAK

Plastikoa nahiko arazo larria da, material horrek luzaroan irauten baitu naturan. Gainera, bizkor erabili eta ondoren zaborretara botatzen ditugun objektuekin ere asko irauten duten plastikozko ontziak erabiltzen ditugu. Gaur egun plastiko birziklatuz hodiak eta edukiontziak egiten dira.

Aluminiozko potoekin berriro ere aluminioa egiten da eta, ondoren, poto berriak. Horrela bauxita-ustiapena murriztu egiten da, mineral horretatik ateratzen baita aluminioaren osagai nagusia. Ondorioz, prozesuko energia-kontsumoa eta poluzioa % 95 murrizten da.

Altzairuzko potoak altzairutegietan kontsumitzen dira beste jatorriko txatarrarekin batera, altzairua produzitzeko.

Tetrabrikak instalazio batera bidaltzen dira, eta bertan tetrabriketan dagoen kartoiaren % 100 berreskuratzen da, zelulosazko produktuak fabrikatzeko.

 

 

Azken eguneratzea: 2006/11/22