|
Ingurumen-hezkuntzako Ibaialde kanpainaren helburu nagusia herritarrek ibai-ekosistema ezagutzea,
ikertzea eta aztertzea da, baita haren arazoak zeintzuk diren jakitea ere, horrela, ibaien eta ibaiertzen kontserbazioan sentsibiliza daitezen.
Kanpainaren metodologiak 5 km-ko zatiak ezartzen ditu ibaiaren luze-zabalean, eta hurbiltasunaren edo erakutsitako interesaren arabera banatzen dira taldeen artean. Zati horietako laginketak egiteko, toki bat edo batzuk zehazten dira (gehienez ere hamar), eta ibaiaren eta ibaiertzaren hainbat arlo aztertzen dira: ibaiaren ezaugarri fisikoak, ekosistemako fauna eta flora, eremu horretako ingurumen-egoera (inguruaren erabilerak, ibaiaren eta ibaiertzen aldaketak, uraren kalitatea eta zaborrak egotea), ibaiari lotutako ondare historikokulturala, etab.
|