HITZETATIK EKINTZETARA IZATEREKIN
Barakaldoko Izate Ingurugiro Taldeak ekintza ezberdinak antolatu ditu datozen egunotarako: Otsailaren 11, larunbata: 16:00etan, Castaños ibaia garbitzeko irteera abiatuko da Barakaldoko Gorostiza polikiroldegiko aparkalekutik. Otsailaren 19a, igandea: Santoñako paduren naturgunera ornitologia-irteera. Bidaia mini-busean egingo da eta gida eta teleskopioak izango dira. Parte-hartzea: 20 euro. Joateko lekua mugatua denez, izenemateko 94 485 15 45 telefonora hots egin edota izate@hotmail.com helbide elektronikora idatzi behar da. Martxoaren 12a, igandea: Galdames mendietako El Sauco zonaldearen garbiketa egiteko irteera antolatua. Abiapuntua, goizeko 10:00etan, Peñas Negraseko aparkalekuan.
Eduardo Chillidaren obrak naturarekin eta bere elementuekin duen harremana lantzen duen “Zerupean Lurgainean” erakusketa Chillida-Leku museoko 4. aretoan izango da ikusgai apirilaren 5a arte. Urak, aireak, suak eta lurrak osatzen dute, beraz, "Eduardo Chillida eta Ingurumena" ikasturte tematikoaren barruan antolatutako erakusketa honen ardatza.
BERTAKO LANDAREEN DOAKO BANAKETA GASTEIZEN
Gasteizko Ingurugiro gaietarako ikastegiaren (CEA) landare autoktonoen baso-mintegiak, urtero bezala, tokiko landareak doan banatzeko kanpaina jarri zuen martxan abenduan. Ekimen honetan parte-hartzeko interesa duten elkarte, erakunde, talde eta pertsonei doan banatuko zaizkie landareak. Gainera, espezieak aukeratzeko eta landaketa egiteko orduan sortu daitezkeen zalantzak argitzeko, “Bertako landareen 2005 katalogoa” argitaratu dute. Landareak banatzeaz gain, CEAko teknikariek aholkuak emango dituzte bertako landare espezieen ezaugarriak ezagutzeko eta toki bakoitzerako egokienak direnak hautatzeko. Laborantza ekologikoari eta landatze teknikei buruzko azalpenak ere emango dituzte. Landareak, Olarizuko baratzetan jaso ahal izango dira. Argibide gehiagorako, dei 945 16 26 96 telefonora.
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak lagunduta ugari dira EAEko udalerrietan antolatu diren ikastaroak. Zerrenda osorako lekurik ez dagoenez, gutxi batzuk baino ez ditugu bildu hemen. Aukera osoa ezagutzeko edota argibide gehigorako deitu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Hezkuntza, Trebakuntza eta Sentsibilizazio Zerbitzura, 945 01 95 52 telefonora.
• Gure Udaletan iraunkortasunerako ingurumen hezkuntza programen berrikuntzarantz: pistak bilatzen. Antolatzailea: PROMETEA, S.C. Lekua: Gasteiz. Argibideetarako: 945 13 45 04.
• Energia aurreztea – energia berriztagarriak: eguzki-energia panelak. Antolatzailea: Durangaldeko Merindadeko Mankomunitatea. Lekua: Abadiño. Argibideetarako: 94 6232522
• Botanika identifikazio eta hazien bilketa tailerra. Antolatzailea: Abanto Zierbenako udala. Lekua: Abanto Zierbena. Argibideetarako: 94 636 20 00.
• Ingurumen-ondorioen birziklatze eta minimizazio teknologia. Antolatzailea: A.C.D. Lekua: Bilbao. Argibideetarako: 94 4464044.
• Tokiko Agenda 21eko teknikarien prestakuntza.Antolatzailea: Centro Superior de Estudios Internacionales. Lekua: Derio. Argibideetarako: 94 454 02 23.
• Hermes eta Gaia IV: sustengarritasuna, komunikazioa eta parte-hartzea. Antolatzailea: EHU Zientzia eta Politikako Saila. Lekua: Leioa. Argibideetarako: 94 601 52 15.
• Tokiko agenda 21. Antolatzailea: Fundación Asmoz-Eusko Ikaskuntza. Lekua: Donostia. Argibideetarako: 943 21 23 69.
• Ingurumen informazio iturriak. Antolatzailea: Donostiako Sustapena. Lekua: Donostia. Argibideetarako: 943 48 15 14.