Biodibertsitateaz mintzatzen garenean, badirudi mendiak, haranak, padurak edo hegaztiak etorri behar zaizkigula burura. Baina hori al da bakarrik? Biodibertsitatea ez al dugu edonon aurkitzen? Adibidez, gure ikastetxean ba al dago biodibertsitaterik?
Ariketa honen bidez, gure inguru hurbilenean, hau da, gure ikastetxean bertan aurki dezakegun biodibertsitatea aztertuko dugu.
Biodibertsitate Kulturala
Aipa itzazu zure ikastetxeko biodibertsitate kulturala osatzen duten elementuak, hau da, zenbat jatorri kultural ezberdin aurki ditzakegun eskolako ikasle-irakasleen artean.
Eztabaida ezazue gelan biodibertsitate kulturala jatorrizko herriek soilik adierazten duten –Euskal Herria, Ekuador, Maroko...– edo jaiotze inguruneek ere. Adibidez, baserrian jaiotako eta hirian jaiotako ikasle ezberdinek biodibertsitate kulturala aberasten dute?
Espezie biodibertsitatea
Azter ezazue zenbat espezie desberdin aurki ditzakezuen zuen ikastetxean. Azaletik begiratuta, espezierik ez dagoela irudikatu zaizue baina kontuan hartu honakoak:
- Ikastetxean dauden berdeguneak: zuhaitzak, loreak, belarra, zuhaixkak, barraskiloak...
- Ikastetxe barruan aurki daitezkeen landareak eta bestelakoak.
- Kontutan hartu, sarritan, nahiz eta lehenengo begiradan ez ikusi, gure ikastetxeko horma eta txokoetan bizidun asko daudela; intsektu, liken etab.
Habitat biodibertsitatea
Espezie ezberdinak aurkitu ondoren, espezie bakoitzaren habitat-a deskribatu:
- Naturala al da?
- Artifiziala ote?
- Bertan bizi diren izakiak beharrezko guztia aurkitu dezakete bertan? Hau da, autonomoak al dira?
- Bertan bizi arren, kontsumitzen dituzten elikagaiak beste jatorri bat dute?
Habitat-en arteko oreka
Azkenik, eztabaida ezazue nola kokatzen den zuen eskola bere ingurunearekiko. Herrian bertan dago? Mendi puntan? Kokatua dagoen inguruaren oreka arriskuan jartzen du