Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. On line Dokumentuak
 
ihitza19




begira tokia

ATARI ZABALEKO HEZKUNTZA, IKASMAHAIRIK GABEKO IKASGELAK

 

Anders Szczepanski
Linköping-eko Unibertsitateko (Suedia) atari zabaleko hezkuntzarako ikastetxearen zuzendaria.


Bitakora Kaiera portada

Atari zabaleko hezkuntza, ingurune natural eta kulturalean garatzen den ikerkuntza eta hezkuntza da. Gaikako ikasketa eta naturan garatutako ekintzen bitartez, irakasgai zientifikoen kontzeptu abstraktuen ulermena erraztea da bere helburua. Aldi berean, historia, ekologia eta gizartearen tokiko ikuspuntua sustatu nahi du gazte eta haurren artean.

Eskoletan, gehienetan, ikaskuntza testu idatzitan oinarritzen da batik bat eta zuzeneko esperientziak geroz eta urriagoak dira. Atari zabaleko hezkuntzak, kontzeptu abstraktuen ulermena erraztu nahi du ingurune naturalean ditugun esperientzia fisikoen bitartez. Horrez gain, komunitatearen zentzu sendoago bat eraikitzen ere lagun dezake.

Ikerketek ohiko irakaskuntzak hutsune handiak dituela erakutsi dute. Eskuratutako ezaguerak gainazalekoak eta aldi batekoak direla. Ondorioz, ez dute behar bezala gizabanakoaren garapenean laguntzen. Ekonomia, biologia edo fisikako kontzeptuak ikasteko egon ohi den porrota aztertzerakoan, ikasketak leku eta ordu zehatz batetan egin behar direla uste okerra dela erakusten du. Arazo hau, hezkuntzan ingurune natural eta kultural batean garatzen gehitzen zuzen daiteke.

Atari zabaleko hezkuntzan, sentimendu, ekintza eta pentsamenduek bat egiten dute. Ondorioa, pragmatikoa, atzekaria eta esperientzia praktikoan oinarritzen da. Hezkuntza hastapen honek, atari zabaleko esperientzia fisikoaren ezaugarri integral eta estetikoetan jartzen du indarra. Horrez gain, esperientzia estetikoak adierazpen forma artistikoak eta ekintza sortzaileak ditu barne; jolastu, kirola egin, eskulanak egin, antzezpena, musika edo artea.

Atari zabaleko hezkuntzaren beste alderdia, ingurumen gaiekin lotura du. Gaur egungo garapen iraunkorraren kontzeptuak, gizona eta naturaren arteko hartu-eman eta ondorioen ulermena eskatzen du. Berreskuratutako ingurumen kontzientzia hau hitzetan bakarrik gelditzen ez dela ziurtatzeko, ingurunearekin dugun harremana argitu eta ikustarazten diguten ekintza pedagogikoak areagotu beharko lirateke.

Atari zabaleko hezkuntzak eta jolasek, gure arbasoek zituzten bizi-baldintzak eta arazoak konpontzeko zituzten trebetasunak erakusten dizkigute. Hezkuntza naturalean, taldeko kideek, batak bestearekiko menpekotasuna izango dute. Honek, norberaren hazkuntzan eta konfidantza garatzen laguntzen du, komunitatearen zentzua sendotzen eta gainontzekoetan konfidantza izaten lagundu ere.

Hori guztia gutxi balitz, Atari zabaleko hezkuntzak osasunari ere mesede egiten dio. Kanpoan denbora pasatzeak, bai gazteen eta bai helduen mugimenezko jarduerari, kontzentrazio gaitasunari eta osasunari orokorrean on egiten dio.

Azken finean, atari zabaleko hezkuntzak, sarritan ematen den gogoetarik gabeko hezkuntza saihesten du eta zentzumenak azkartzeko eta komunitate zentzu sendoagoa eraikitzeko, milaka esperientzia eskaintzen ditu.


Azken eguneratzea: 2006/07/31