Azken urteetan, gizakiaren jarduera eta ekosistemen aldaketen ondorioz, hainbat espezie aurkitzen dira bizirauteko zailtasunarekin. Hemen azaltzen diren fitxetan, Euskal Herrian galzorian dauden fauna espezieak azaltzen dira. Bada, hauek hobe ezagutzeko joko sinple eta eraginkor bat proposatzen dizuegu. Fotokopia ezazu fitxa bakoitza bi bider, jar itzazu fitxa guztiak buruz behera eta nahastu. Jokoaren gakoa bikoteak aurkitzean datza, modu honetan, galzorian dauden espezieak ezagutzeaz gain memoria ere lantzen da.
IPARRALDEKO KATXOA
Latinez: Leuciscus cephalus
Mota: Arraina
Familia: Cyprinidae