Biodibertsitatearekiko errespetua, ezagutza eta babesa ingurumen hezkuntzarako funtsezko gaiak dira. Etorkizuna iraunkorrago egiten duten heziketaren baloreak ordezkatzen ditu Biodibertsitateak. Horrexegatik du ukaezinezko lehentasuna 2002-2020 Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategian.
Naturak gizarteari bere biziraupenerako behar dituen baliabideak eskaintzen dizkio. Sistema naturalen osasuna eta oreka ezinbestekoak dira edozein gizarteren bizitza mantendu eta martxa ona bultzatzeko. Kultura, espezie eta habitat ezberdinak ezagutzen dituen gazteria, gazteri sensibilizatu, heldu eta arduratsua izango da.
Tresna ezin hobea dugu balio hauek helarazi eta gure gazteen artean gizarte adeitsu eta iraunkor baten hazia ereiteko. Eskolako Agenda 21 da gure tresna. Integra dezagun tresna hezitzaile hau eguneroko lanean gure gazteak etorkizun hobeago bat lantzen hasi daitezen.
JOSÉ ANTONIO CAMPOS
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua
ESTHER LARRAÑAGA
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailburua