USTEAK... ERDI USTEL. MUNDUKO IZAKI HANDIENAK EZ DIRA ZERTAN UGARIENAK
. Abiadura handiko gizarte honetan ez digu kalte egingo tarte batez pausatu, inguruari so egin eta, gure ustezko handitasuna neurri handi batean oso txikia dela jabetzeak. Lerro hauen gainean duzuen marrazkian, espezie bakoitzaren tamaina munduan dituen ale kopuruaren arabera xedatuta dator. Eta hala ere ornogabeak, goroldioak eta likenak alde batera gelditu dira, ezezagun diren beste asko bezalaxe. Topatu al duzue ugaztunon ordezkaria?
.