|
Txosten honek deskribatu egiten du Txingudiko paduretan negualdia igarotzen duten anatidoen populazioa 1994tik 2010era, eta anatido ugaltzailea 2003tik 2010era.
Zenbait datu:
- Epe horretan, 34 espezie erregistratu dira (ale bitxiak eta akzidentalak barne).
- Negualdia Euskal Autonomia Erkidegoan igarotzen duten uretako hegaztien erroldek erakusten dute negu bakoitzeko batez besteko ugaritasuna 255 hegaztikoa dela eta batez besteko aberastasuna 5.5 espeziekoa; hala ere, zenbateko horiek 374 hegazti eta 6.5 espezietara igotzen dira hurrenez hurren, azken 6 urteetan (Plaiaundi eta Jaitzubia eremuetako ingurumen-garapenarekin batera gertatutako prozesuaren baitan).
- Ugaritasuna, guztira, 4.343 indibiduokoa da eta gehienezko aberastasuna 9 espezietakoa.
- Aztertutako epean, dibertsitatea (H´) 0.90 bits/alekoa da, eta ekitabilitatea (E), berriz, 0.34.
- Basahatea (Anas platyrhynchos) da espezie nagusia (%75.9).
- Basahatea (Anas platyrhynchos) eta ipar-ahatea (Anas strepera) dira espezie ugaltzaile bakarrak.
Beste behin agerian geratzen da Txingudiko padurek duten garrantzia migrazioaren pasagune gisa eta babesleku moduan, klima-baldintza txarrak badaude.
Txostenak labur aipatzen ditu Txingudiko paduretan 1966tik aurrera aipatu diren espezieak, eta espezie bakoitzaren fenologia aztertzen du eremu horretan.
|