|
Otsailaren 4ko 1/2005 Legeak, lurzorua ez kutsatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko lurzorua babestea du xede, gizakiaren ekintzen eraginez lurzoruaren ezaugarri kimikoetan sortutako eraldaketari aurrea hartuta. Lege horrek aipaturiko lurralde-eremuan dauden lurzoru kutsatuei eta eraldatuei aplikatzeko araubide juridikoa ere ezarri nahi du, ingurumena eta gizakien osasuna zaintzeko.
Bestalde, urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuak lurzorua kutsa dezaketen jardueren zerrenda xedatu zuen, bai eta lurzoruak kutsatutzat emateko irizpideak eta estandarrak ere.
Aipatutako arauetatik eratorritako ondorioak garrantzi handikoak dira lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edota instalazioak jabetzan dituzten pertsonentzat, bai eta halako jarduerak edota instalazioak dituzten lurzoruen jabeentzat eta edukitzaileentzat ere.
Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten edo izan dituzten lurzoruen zerrendak aipatutako bi arauek ezarritako betebeharrak bete ahal izateko balio du.
|