Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Fecha de la última modificación: 09/12/2010
Parte hartu 21: EAEko herritarrek Tokiko Agenda 21ean parte hartzeko gakoak

10 urtez elkarlanean aritu ondoren, eta Udalsarea 21eko (Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sareko) udalek eta erakundeek atzemandako beharrei erantzunez, herritarrek Tokiko Agenda 21ean parte hartzeko prozesuen garapenean egindako bidea eta izandako esperientzia ezagutu eta aztertu nahi izan ditugu 2009an.

Azterketa horri esker, EAEko udaletara eta eskualde-erakundeetara hurbiltzeko aukera izan dugu, eta hala, herritarrek Tokiko Agenda 21ean parte hartzean izandako zenbait esperientzia ezagutu, iritziak partekatu eta ondorioak atera ahal izan ditugu.

Lan-prozesu horren emaitza nagusiek osatzen dute dokumentu hau. Alde batetik, 12 ondorio atera ditugu EAEko udalerri eta eskualdeetako herritarrek Tokiko Agenda 21ean parte hartzeko prozesuei buruz. Eta bestetik, ibilbide osoan bildu dugun esperientziak parte-hartzea sendotzeko 8 erronka planteatzeko aukera eman digu. Hori guztia osatzeko, parte-hartzearen 23 esperientzia egoki, EAEn identifikatutakoak, deskribatu ditugu.



Pdf formatoko dokumentua:
Parte hartu 21: EAEko herritarrek Tokiko Agenda 21ean parte hartzeko gakoak (2,44 Mb)