|
Aarhus-eko hitzarmena, 2001eko urriaren 3Oaz geroztik indarrean dagoen nazioarteko hitzarmena da. Horren premisa nagusia honakoa da: ingurumenarekin lotutako arazoen inguruan zenbat eta inplikazio eta sentsibilizazio publiko handiagoa izan, ingurumena are eta gehiago babestea lortzen da. Hitzarmenak egungo nahiz etorkizuneko belaunaldietako pertsona ororen eskubideak babesteko laguntza ematea du helburu, osasunerako eta ongizaterako egokia den ingurumen batean bizitzeko aukera emanez. Norbanakoen eskubideak bermatu eta agintari publikoei betebeharrak ezartzen dizkie, honako gaien inguruan: informazioa eskuratzea, partehartze publikoa eta justizia atzitzea.
Europako Gobernu guztiek dute Aarhus-eko Hitzarmenean eta Europako Zuzentarauetan jasotako printzipioak garatzeko betebeharra.
Edozein pertsonak eska dezake administrazio eta erakunde publikoen esku dagoen ingurumenari buruzko informazioa, baita funtzio eta zerbitzu publikoak egikaritzen eta eskaintzen dituzten erakunde pribatuen esku dagoena ere.
Informazioa edozein euskarri-motatan jaso daiteke, hala nola, argazkiak, bideoak, mapak edota bestelakoak. Informazio hori honako gaien ingurukoa izan daiteke:
-
airea eta atmosfera, ura, lurzorua, lurra, paisaiak eta naturguneak, landaretza eta animaliak, genetikoki eraldatutako organismoak.
-
emisioak eta isuriak, zarata, energia, erradiazioak, hondakinak eta antzeko beste substantzia batzuk.
-
neurri politikoak, arauak, planak, egitasmoak, ingurumen arloko akordioak.
-
ingurumenean eragina duten (edo izan dezaketen) jarduerak.
-
txostenak, kostufmozkin erlazioen analisiak eta izaera ekonomikoko bestelako analisi eta balizkoak.
-
pertsonen eta ondare historiko, kultural eta artistikoko ondasunen osasuna eta segurtasuna, baldin eta ingurumeneko faktoreek eragina izan badezakete ala izan lezakete.
Gidaliburu hau oso erraza da eta hauxe du helburu: EAEko administrazio publikoek ingurumenari buruz daukaten informazioa aurkitzen laguntzea.
|