Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. On line Dokumentuak
 
Berotegi-efektuko gasen isurketei buruzko urteko txostena

Martxoaren 9ko 1/2005 Legeak, berotegi efektuko gasa k isurtzeko eskubideen merkataritza erregimena arautzen duenak, hainbat araudi, jokabide eta epe betetzera behartu ditu dagozkien instalazioak. Alderdi horiek guztiak merkatua indarrean sartu den lehen urte honetan ebaluatu ahal izan dira.

Instalazioek beren isurketak kontrolatzeko eta euren jarraipena egiteko beharra daukate, isurtzeko baimenean finkaturiko sistemaren arabera. Instalazioek isurpenei buruzko txosten bat ere prestatuko dute, gerora dagokion egiaztatzaile akreditatuak egiaztatu beharko duena. 1/2005 Legea kontuan izanda, otsailaren 28a baino lehen, titularrek eskumeneko erakunde autonomikoari berotegi-efektuko gasen iazko isurketei buruzko txostena bidali beharko diote.

Eskumena duen organo autonomikoak, behin txostena jasota eta kalkuluak zuzenak direla ikusita, Isurtzeko Eskubideen Erregistro Nazionalean (RENADE) inskribatuko du aurreko urteari dagokion isurpenen kopurua, dagokion taulan.

Ingurumen Ministerioak argitaratutako taulan isurketa-faktoreak eta balio kalorifiko garbiak daude. Datuok 1990-2009 arteko inbentario nazionalekoak dira, 2011ko emisioen txostenetarako balio duena.

Faktoreak egoki erabiltzeko, oxidazio-faktorea inplizituki daramatela kontsideratu behar da (oxidazio-faktore baten ondorioz biderkatuak daude).

Emisio-txostenak formato elektronikoan honako helbide honetara bidali behar dira

comerciodeemisiones@ihobe.net

 



Dokumentuak:
Isurketa-faktoreak eta balio kalorifikoak. Estatuko 1990-2009ko Inbentarioaren Txostenaren Laburpena (pdf, 121 kb)
Emisioen txostenaren eredua (xls, 425 kb)


Estekak:
Ingurumen Ministerioa